2014(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

Ongi etorri 2015eko egitasmo berri horiei guztiei!!

Amalur eta Nafarroa erraldoien sortze-prozesua
Argazkia: Benito Garate Etxarri
   
    20 egun bete ditugu. 13 sarrera, 750 klik, 14 iruzkin, 45 lagun sare sozialetan... eta urte oso bat aurretik Mendillorri historiaz eta bestelako mila istorioaz bustitzeko. Hona hemen utzi gaituen urtean sortutako proiektu zoragarri baten testigantza: Amalur eta Nafarroa erraldoiak, Mendillorri bizirik dagoen seinale ederra. Sortutako egitasmoak finkatu eta behar berriei erantzunak asmatu behar, ezta?  Urte berri on guztioi!!

2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

"Pobreziaren turismoaren" aurpegi latza.

   DBH-3an  Nazio Batuen Erakundea aztertu genuen abenduko zubian baino lehen. Blog honetan ere bere funtzioak edo ustezko funtzioak izan genituen aztergai (NBE: Bakeari eustea?). Honetan, NBEko erakunde bateko arduradunaren hitzak ekarri ditugu: Antonio Guterres UNHCRko zuzendariarenak.
  UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak aditzera emandako datuen arabera, aurten 3.419 etorkin hil dira Mediterrraneoa gurutzatu nahian. Mundu osoan 348.000 lagunek jarri dute euren bizia arriskuan itsaso edo ozeanoak zeharkatzeko saiakeran. Nazioarteko komunitateak huts egin duela ohartarazi du Antonio Guterresek, UNHCRko zuzendariak. "Guerratik eta pobreziatik ihes egiten duten pertsonei asiloa eta babesa eman beharrean, sarrera debekatu nahi diete gobernu askok. Hutsegite larria da hori, batez ere, gatazka armatuek erangindako errefuxiatuen kopuruak marka guztiak hautsi dituen garaiotan", salatu du Guterresek. Duela bi aste, 408 siriar erreskatatu zituezten Mediterraneo itsasoan Siziliako kostaldera iritsi nahian ari zirela. Horietatik 61 haurrak ziren eta 54 emakumeak, guzti-guztiak Siriakoak. Sei egun zeramatzaten nora ezean eta, dagoeneko, deshidratazio sintomak zituzten. Beraiena da "pobreziaren turismoaren" aurpegi latzena.

2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

Ziberbullying, gainditzeko dagoen ikasgaia

   Gaur BERRIACybergprogram 2.0ren berri izan dugu, EHUko hainbat ikerlarik abiatu duten programa, ikasleek Internet bidez pairatzen duten jazarpena (ziberbullyinga) eteteko asmoz. Eskolako jazarpenaz zein, zehazki, ziberbullyingez atera diren datuak eta zifrak izugarrizkoak dira. Maite Garaigordobil psikologoak dioenez, eskolan hasi baino ez da egiten jazarpena. Hori dela eta, funtsezkoa da lankidetza bultzatzea familiaren eta ikastetxeen artean. Hadi egon gaitezen, asko dago jokuan!

Gainditzeko dagoen ikasgaia


Argazki Press
Etenik gabekoa da jazarpena. Aurrez aurrekoak ziren lehen kolpeak; birtualak dira orain sarearen zurrunbiloan. Nerabeen arteko eraso fisikoek bere horretan jarraitzen badute ere, kasuak ikastetxetik irteten ari dira. Bizkorra izaten ari da desplazamendua, eta ziberbullying-a da gaur-gaurkoz arazorik handiena. Sareko bullying-a indar handiz zabaltzen ari da: gero eta gazteagoak ari dira pairatzen. Biktimari beste eraso mota batzuek adinako eragina laga diezaiokeela diote adituek. Jasateko aukera handiagoa da, eta geraraztekoa, ostera, zailagoa. Interneteko sare sozialek eta gailu berriek, oro har, esku hartzea zaildu dute, are eta nekezagoa baita erasotzaileei trabak jartzea. Gazteen arteko indarkeriaren akuilu bihurtu da sarea, ikastetxetako jolastokiak ez ezik. Egoeraz kezkaturik, EHUko zenbait ikerlarik Cyberprogram 2.0 izeneko programa sortu dute, Internet bidezko erasoak saihesteko eta gutxitzeko asmoarekin. Maite Garaigordobil EHUko irakasle eta Psikologian katedradunak gidatu du egitasmoa; martxan dago iaztik Gipuzkoako hiru ikastetxetan.

Programak DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko 3.026 estudianterekin egindako ikerketa batean du jatorria. Eskolako jazarpenaz galdetu zieten iragan urtean 12 eta 18 urte arteko ikasleei, eta datuek diote kezkatzekoa dela egoera: ikasleen %83,7k aitortu dute eskola jazarpen egoeraren batean esku hartu dutela azken urtean; horietako %39,2k jakinarazi dute biktimak direla, %38,4k erasotzaileak eta %79,5ek halakoak ikusi dituztela. Hiru biktimatik bi erasotzaileak dira, hortaz, ikerketaren arabera. Kopurua zertxobait apalagoa da ziberbullying-ari erreparatzerakoan: hirutik bat da erasotzailea. %30,3k adierazi dute jazarri egin dietela noizbait sarean, %15,5ek tratu txarrak eman dituztela, eta beste %65,1ek ikusi egin dituztela.

Galdetegi eta ariketa sorta bat dakar programak, erasoa identifikatzen ikasi eta ondorioak ateratzeko. Eztabaida moduko saioak ere atontzen dituzte astean behin, taldean. «Ikasleak arriskuez jabetzea, hausnartzea eta estrategiak bilatzen jakitea da asmoa».

Ordenagailuak eta sakelako telefonoak jazarpenerako bide gero eta ohikoagoak dira. Hain justu, erasoen artean soilik Internet bidezkoek egin dute gora. Sareak errotik eraldatu ditu nerabeen arteko harremanak; erraztasunak eskaini dizkien arren, arriskuak «agerikoak» dira: anonimotasunaren babesean beldurra sorraraztea, argazkiak baimenik gabe partekatzea, pasahitza lapurtzea, norbaiten tokia hartzea, dei iraingarriak egitea... «Etengabeak» eta ugariak dira erasoak.

Garaigordobilek ohartarazi du muturreko kasuek suizidioa eragin dezaketela. «Kasurik okerrenetan». Ez du neurri askirik ikusten arazoa saiheste aldera. Areago, erasotzaileen kontra egin beharrean, «zama guzti-guztia» biktimen gain lagatzen dela salatu du: «Jazarpen kasu bat antzematen denean, sarritan biktimek egin behar izaten dute eskolatik alde, eta hala, behintzat, ez da lortzen arazoa konpontzea. Erasotzailea lehengo lekuan geratzen da». Erantsi du gizarteak ez diela «erantzun aproposa» ematen halako kasuei. Jazarpenari aurre egiteko zenbait protokolo aipatu ditu, baina «bistako hutsuneak» ikusten dizkie. «Arazoa ziztu bizian ari da zabaltzen». Irakasleak iritzi dio, halaber, ikastetxeek ez dutela erreminta askirik.

Momentuan bakarrik ez, luzera ere eragina izaten du Internet bidez jasandako jazarpenak; ondorio «larriak» biktimentzat. Baina ez soilik haientzat. Erasotzaile eta behatzaileentzat ere eragin «kaltegarriak» dauzka, Garaigordobilen aburuz. «Gazteen nortasuna garatzeko traba da, betiko markatuta geratuko baitira. Izan eskolan, sarean edota kalean parekoa da: denak dira galtzaile».

Sentsibilizazioa eta enpatia
Garaigordobilek adierazi du programarekin orain arte erdietsitako emaitzek frogatu egin dutela «tresna eraginkorra» dela, «berdinen arteko indarkeria murriztu eta prebenitzeko». Programa darabilten zentroetan erasotzaileen kopurua jaitsi dela azaldu du.

Zehazki hori da erronka: biktima, erasotzaile eta behatzaileen «isiltasuna» apurtzea. «Ohartu behar dira salatzailea ikasle solidarioa dela, ez aho handi bat. Baina asko isildu egiten dira beldurragatik». Bereziki, biktimarekiko enpatia jorratu dute. Nerabeen jokabide positiboan eta autoestimuan jarri dute berebiziko arreta, «erasotzaileen eta erasoa ikusi dutenen jarrera eraldatzeko».

Garaiz eta ikuspuntu anitzetatik esku hartzeko premiaz mintzo da Garaigordobil. «Erabat beharrezkoa da prebentzioa, baina nola egin? Hor dago koska». Sentsibilizazioan eragitearen aldekoa da, uste baitu Euskal Herrian inguruko herrialdeetan baino handiagoa dela. Alabaina, argitu du oraindik asko dagoela egiteko.

Eskolan hasi baino ez da egiten jazarpena. Hori dela eta, funtsezkotzat jo du lankidetza bultzatzea familiaren eta ikastetxeen artean. «Prebentzioa garrantzitsua bada ere, familia da giza garapenerako lehen sozializazio eremua. Biktimari eragindako kaltea konpontzen lagundu behar diote gurasoek erasotzaileari. Ezinbestean».

Ez da arazoa ezkutatu edo ukatzearen aldekoa. Jazarpena detektatzen den unetik esku hartu behar da: «Muinari heldu behar diote gurasoek: ezin dute esan jokaera desegoki horiek haurren kontuak direnik». Seme-alabekiko «afektibitatea» arrazoizko zigor eta diziplinarekin uztartzen dituzten ereduak ditu egokitzat; ohartarazi du gehiegizko zigorra darabilten ereduek seme-alaben jarrera antisozialak indartu egiten dituztela : «Seme-alabekiko maitasun eta konpromiso urriegi eta zigor gehiegi ikusi ditugu erasotzaile gazteen familietan».


2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

Olentzero ala Santa Claus euskalduna?

   Badator Olentzero Mendillorrira, Negu heldu dela esatera. Mari Domingi ondoan izango dugu. Kalejira, goxokiak, Gabon kantak, musuak eta argazkiak non-nahi… Hori al da Olentzero? Hona hemen hausnarketarako proposmena: Ixabel Milleti egindako elkarrizketa. Duela bi urte Ze berri? aldizkarian argitaratutakoa (98. zk., 2012ko abenduan).
   Ixabel Millet Etxalarren bizi da, aspaldin Paris jaioterria utzi zuenetik. Ikasketa ibilbideari ere norabide aldaketa ezarri zion: “H” larriz idatzitako Historiatik istorioetara egin zuen salto, euskarazko ipuin eta herri narrazioetara. Elkarrizketa honetan Mari-ren mundua, neguko solstizioa, sua, etxea eta Olentzero izango ditugu aztergai. Ea zer deritzozuen.

Ze Berri?.- ¿Qué es la Mitología Vasca?
Ixabel Millet.- Cuando hablamos de esto nos referimos al mundo de Mari que es la manera de entender y representar la vida, el mundo y el cosmos. Esto se ha mantenido vivo a lo largo de los siglos refugiado en el interior de los caseríos y de las casas […].

Z.B.- En esta cosmología ¿la figura principal es Mari?
I.M.- Mari es la representante del macrocosmos. Ella representa el alma del mundo, lo que anima a todo, y Ama Lurra es la Tierra, el cuerpo. Ambas se complementan y forman lo que es todo el mundo. Nosotros somos parte de este mundo como todo lo demás, porque todo está vivo: los animales, las plantas, los alimentos, el agua, las piedras…

Z.B.-¿Qué relación tenían los humanos con Mari?
I.M.- De adoración, de respeto. Se le pedía consejo a ella y a sus proyecciones, que son el resto de seres. La representación de Mari en la Tierra es la casa, pero entendida no como las cuatro paredes y el tejado, sino como el espacio que está en su interior y a su alrededor (la huerta, el sitio de los animales, etc) […].

Z.B.- Y los diferentes seres mitológicos, ¿qué son?
I.M.- Son diferentes aspectos de Mari. Desde Amalur hay una relación con las piedras, con el agua…Como ofrenda a Mari, por ejemplo, se tiraban piedras a pozos y barrancos. La mitología fue en su tiempo una religión. Cuando apareció la católica no pudo imponerse por las buenas y lo hizo por las malas. La resistencia pasiva que se le hizo es lo que ha hecho que algunos ritos pervivan casi hasta nuestros días, como los relacionados con los troncos de Navidad o las abejas, por ejemplo.
Cuando llegó el cristianismo, así como se hizo coincidir épocas especiales como los solsticios con festividades religiosas, se hicieron coincidir también conceptos de la mitología con personajes de la nueva religión. Así se dijo que Urtzi era Dios, pero Urtzi no es un personaje, sino que es el firmamento. Un espacio. Es algo que abarca. Como Mari. En él están los númenes. No es algo lleno. Este espacio es lo que la mitología vasca trae con mucha fuerza. Lo que Oteiza llamaba el vacío (hutsa). El espacio interior, no lo que está lleno. Un ejemplo: las Dos Hermanas. El vasco nombró el espacio Axita o Axitarte (“espacio entre rocas”), y los que vinieron después no veían el espacio, sino las rocas que lo limitaban.

Z.B.-¿Cuáles serían los principales ritos del invierno?
I.M.- El momento principal es el solsticio de invierno, cuando ya los días comienzan a alargar. La explicación simbólica, mítica, es que se da un corte para dejar atrás lo viejo y dar cabida a lo nuevo. Antes que el personaje Olentzero fue el tronco de Navidad. Egur es tronco. La raíz egu- la vemos ahí, pero también en egun (día) y eguzki (sol). Tiene que ver con la luz, con el calor. El tronco hoy en día en nuestra sociedad es algo inanimado, un trozo de madera, pero en aquella sociedad tenía vida, era valioso por sí mismo, no sólo por la utilidad que le daban los humanos. El tronco viene a darnos algo. Nos da el fuego, lo sagrado de la casa, lo que nos da la vida, la luz, el calor y nos permite cocinar los alimentos. En el solsticio este fuego se renueva con el enbor, el sukil, o xubilaro. Esto traía a la casa protección, sanación y fertilidad. La sanación significa dejar atrás lo viejo y dar paso a lo nuevo. Hoy en día muchas veces ese es el problema que tenemos: acumulamos todo y no dejamos irse a las cosas, no sabemos darles final.
En cuanto a la fertilidad, el solsticio anuncia una nueva época en la que va a renacer la naturaleza. En muchas civilizaciones el fuego se utiliza para transformar, es cambio, y el agua sirve para purificar. El rito del agua se hace en el Año Nuevo. A las doce de la noche la gente bebe el agua nueva de la fuente. Tiene que ser agua pura. El tronco de Navidad es el Olentzero. Viene del monte y se quema.

Z.B.- ¿Qué es Olentzero hoy en día?
El carbonero ya es otra cosa. En los años 70 se extendió como alternativa vasca a lo que había entonces. Se trataba de llenar un vacío que la religión católica ya no llenaba. Para ello tomaron un personaje que pervivía en la zona de Lesaka y Oiartzun. En un momento Olentzero significaba algo, cuando estaba en el interior de la casa y se quemaba. Ahora ha perdido este contenido y es simplemente el Santa Claus vasco que trae los regalos. Eso se ve también ahora a la hora de introducir ese nuevo personaje que es Mari Domingi. Es un invento que no se sabe de donde viene. Dicen que es por asegurar la presencia de la mujer, pero sigue estando relegada a un segundo plano. Es la ayudante, la “amiga de...”. Lo principal es que está vacío de contenido y no representa nada. Es el riesgo que puede pasar con toda la mitología: se folkloriza. Se le quita todo el contenido y sólo nos quedamos con la forma. No nos molestamos ni en buscar lo que representa.


2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Josep Fontanari elkarrizketa, Zazpika, 830. zk.

   Nork ez du ezagutzen Josep Fontana (Barcelona, 1931) historialari katalana? Benetako luxoa egun bizi dugun konpromisorik gabeko giro intelektualean. Atzo Zazpikan, Gara egunkariaren aldizkarian, argitaratu zen Beñat Zalduak egindako elkarrizketa. Honetan ere askotarikoak dira heldutako gaiak: historialarien funtzioa, historia, gaurko krisi politiko eta ekonomikoa, munduko egoera...

La formación de una identidad.
"Para explicar la formación de una identidad hay que  buscar atrás [...] Yo hablo de identidad en referencia a una cultura compartida, a aquello que he recibido de mi familia y he aprendido en la calle, todas las cosas que forman una manera de entender la vida y la sociedad y que no tienen nada que ver con la sangre, con la tierra ni con nada que se le parezca. Si por eso me quieren decir cualquier cosa, pues bueno, todos seríamos internacionalistas en un mundo sin los nacionalismos de los otros. Es decir, uno no tendría ninguna necesidad de defender este sentido identitario propio si no estuviese siendo agredido [...]. El problema surge cuando tienes la necesidad de defender una manera de entender el mundo y la sociedad".

La Historia.
"Mira, yo siempre sostengo que la historia es una herramienta, e igual que un martillo puede ser un elemento de trabajo o un arma mortal, la historia puede ser usada para muchas cosas, también para alimentar prejuicios y crear odios. Porque lo que no es la historia es neutra. Para mí, si un historiador puede aportar alguna cosa positiva es ayudar a la gente a entender cómo funcionan las cosas, estimulándolas a pensar por sí mismas. Es decir, tú no le tienes que explicar verdades, le tienes que poner las cosas delante para que piense".

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Oporraldian ere burua astindu!

Argazkia: Jai Batzordea
   Abenduaren 19an azken klase eguna izan genuen: otordua izan zen hirugarren orduan, eta jarraian musa, musika, bertsoak, Trueke-azoka, txokolate eta txistor jana... borobila goiza! Ondoren 50 bat irakasle Arrotxapera hurbildu eta bazkari ederra egin genuen. Aukera polita giro atseginean egindakoaz hitz egiteko, eta zain ditugun bestelako erronka horietaz guztietaz ere, jakina! Irakurketa Planaren aldeko brindisa eta Alde Zaharrera, hori bai, zintzo-zintzo, edozein harlauza azpitik ikasleak ateratzen baitziren etengabe.
   Abenduaren 17an ere hitzordu polita izan genuen Institutuan. 30 persona bildu ginen "Auzoko ekimen solidarioak" ezagutzera. Bertan honako talde hauek hartu zuten parte: Mendillorriko Gazte Mugimendua, Bideberri, Zerbitzu Sozialak, Delwende GKE, Cáritas, Institutuko Zuzendaritza zein Gurasoen Elkarteak. Guztiok ikusi genuen talde guztion arteko harremanak eta koordinazioa lantzeko beharra.
   Gaur, I. Mendillorri Egunean, eragile eta aurpegi berriak azaldu dira auzoan: Talde Feminista zein Amalurra eta Nafarroa erraldoi berriak. Hona hemen gure ongietorri xumea horiei guztiei. Lotu festari eta aldarrikapenari!

Utopia


Bera zeruertzean dago. Urrats bi eginez hurreratu ni, urrats bi eginez urruntzen da bera. Hamar pauso aurrera egin nik, eta zeruertzak hamar pauso egiten du harantzago. Ibili eta ibilita ere, ez dut sekulako harrapatuko. Zertarako balio duen utopiak? Horretarako balio du: ibiltzeko.

Eduardo Galeano, Hitz ibiltariak, Txalaparta, 1993.

Mendillorriko eta Txantreako Erraldoiak, 2014-abendua-19
Argazkia: Mendillorriko Jai Batzordea


2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Mendillorri Eguna 2014


Abenduak 20

10:30 Dianak Zarata Taldearekin. 11:30 Erraldoi berrien aurkezpena Elizan. 12:00 Bideberriko ekitaldia. 12:00 Kalejira kulturala. 12:45 Otordua Mendillorriko Jauregia Elkartean. 13:30 Pintxo-pote Herri Baratzan. 14:30 Bazkaria auzotik (ez galdu erritmoa) 16:00 Dantzaldia. 18:00 Talde Feministaren Aurkezpena. 20:30 Garagardo festa Herri Tabernan.

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Nazio Batuen Erakundea (NBE): Bakeari eustea?

   Horrela dio Santillanako Geografia 3 DBH testu liburuak:

Nazio Batuen Erakundea (NBE) 1945. urtean eratu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, estatuak konturatu ziren erakunde bat sortu beharra zegoela, gatazkak modu baketsuan konpontzeko.
Gaur egun, 192 herrialdek [Hego Sudan gehitu beharko genuke], ia munduko estatu guztiek, hartzen dute parte erakunde horretan.
NBEk hiru helburu nagusi ditu: giza eskubideak babestea, bakeari eustea eta lankidetza baketsua sustatzea [...]

   Orrialde amaieran, honako galdera hauek dira:
  • Zein dira NBEren helburuak?
  • Zer gertatuko litzateke erakunde hori egongo ez balitz?
  • Sartu http://www.un.org.
   Aurreko ostiralean, abenduaren 12an,  revolution-news webak bideo bat zintzilikatu zuen, non azaltzen den NBEko indarren jarrera pobreziaren eta ustelkeriaren aurka protestatzera kalera atera ziren haitiarren aurrean.


   Galde deizeiogun geure buruari: Zeintzuk dira NBEren helburuak? Zer gertatuko litzateke erakunde hori egongo ez balitz?

Astelehen on, Mendillorri!

Tximinia zaharrak hitz egingo balu...
   Astelehen on guztioi! Azken astea, azken txanpa, beraz, ez izan beldur burua astintzeari! Gaur, berriro ere, ikasgelak hartuko gaitu bere magalean, bere alde onekin eta hain onak ez direnekin, jakina!. Hala ere, ea asmatzen dugun azalduko zaizkigun aukera guztiak baliatzen.
   Honekin, gomendio txiki bat besterik ez: aintzat hartu testu liburuek kontatzen ez dizkiguten horiek, irakasleon isiluneak, auzoko tximinia zaharrak kontatu ezin dituen istorioak... Horrela eginez gero, askoz interesgarriagoa izango dituzu ikasgela barruko kontuak, eta askoz ulergarriagoak ikasgelako hormetatik kanpo gertatzen direnak.  Ez izan beldur zure burua janzteari!

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Atseden duinaren zain

Argazkia: Jagoba Manterola/Argazki Press
   Ikasgelan Frankismoa lantzeko hilabete batzuk falta badira ere, hona hemen ostiral honetan, abenduaren 12an, Iruñeko hilerrian izandako ekimena: 1936ko gerrako hamar biktima lurperatu egin zituzten Udalak 60 gorpuzkirentzako prestatu duen panteoian.

   Lohizune Amatriak Berrian kontatu bezala, duela 78 urte fusilatu zituztenetik, hobi komunetan izan dira abandonatuta. 2010ean eta 2012an exhumatutako hamar gorpuzki lurpertu zituzten: Añezkarko hilerriaren kanpoaldean aurkitutako pertsona bat, Berriobeitiko hilerriaren kanpoaldean zeuden bi pertsona, Erripako hilerrian aurkitutako bat eta Antxoritzeko hobi komunean ziren sei pertsona. Horiek guztiak, egun, momentuz, izen-abizenik gabe.

   Horrela mintzatu zitzaien Olga Alzeaga Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen elkarteko presidentea:
   Loreak izango dituzue hemen, balio demokratikoak zituzten pertsona zintzo gisa gogoratuko zaituztegu. Eta, zuen identitatea ezagutzen ez dugunez, gu guztion gurasoak, aitona-amonak eta osaba-izebak izango zarete.
   Hiltzaileak dira zuen bizitza lapurtu zutenak, baina lortu nahi zenituzten eskubideak ere hil zituzten. Isiltasuna nagusituz, gezurrezko eta ahanzturazko gizarte bat sortu zuten.


2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

Mahaingurua: "Auzoko ekimen solidarioak ezagutu"

   Egun bat bete dugu, beraz, ailegatu zaigu lehenengo balorazioa egiteko unea. Bai, baten batek esango du ez garela burutik sano, baina tira!, ez dira, bada, gure lehenengo 24 orduak? Beitu, 24 ordutan 165 klik izan ditugu Blogean, 17 lagun facebook-en kontuan, eta irakurle batek lehenengo iruzkina utzi du Blogeko lehenengo sarreran. Nola ez dugu egingo, bada, lehenengo balorazioa? Aitzaki polita gure buruari loreak bota eta autoestima lantzeko, kar-kar!
   Ostiralean, abenduaren 12an, ikastetxean 6-7 ordu eman ondoren, 30 bat gaztek bat egin zuten Mendillorriko Gazte Mugimenduak Kontsumismoaren inguruan antolatutako hitzaldian. Hau enbidia, ikasleak zintzo-zintzo ikustea, jakiteko irrikitan!
   Hona hemen 6 minutuko bideoa, non José Mújicak (Urugaiko Presidentea azken lau urte hauetan) Kontsumismoz hitz egiten digun. Hausnartzeko aukera polita.


   Auzoko BHko Institutuan aukera berri bat izango dugu Kontsumo arduratsuaz eta Elkartasunaz aritzeko:

Mahaingurua:
Auzoko ekimen solidarioak ezagutu

Asteazkenean, abenduaren 17an, 17:00etan
Institutuko Urak eraikinean

      Animatu eta parte hartu!

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Mendillorrik badu bere Historiaren Txokoa

   Hemen gara. Hiru hilabete hauetan ezin helduz ibili bagara ere, azkenean Mendillorrik badu bere Historiaren Txokoa. Zergatik? Lehenik eta behin, beharra genuelako. Badakizue, ideia bat burua astintzen bueltaka dabilenean, badira bi aukera: bata, eseri eta ezikusiarena egin, ea ideia gauzatzeko gogoa joaten zaigun; bestea, ideiak piztutako eremu argitsuan murgildu eta, bikaina izan daitekeen burutazioari heldu eta gauzatzen hasi. Azken honen aldeko hautua egin dugu, egin behar den bezala, jakina! Erronkak eusteko izaten dira, ezta?
   Horretaz gain, eremu argitsuek mugarik gabeko eremuak izan behar dutelako. Ikasteak, hausnartzeak, gure burua janzteak, ez baitu harresirik behar, ez etxeko hormak, ezta ikasgelakoak ere. Ikasgelen, etxeen zein auzoko bestelako guneen arteko zubia sortu nahi dugu. Irizpide kritikoa bultzatuz, eta euskaraz, hori den/k!
   Beraz, Txoko honetan aukera izango dugu Historiaren uretan murgiltzeko. Ikaslea, ama, aita edota auzokide hutsa izan. Hormek ezartzen dituzten irizpide zorrotzik gabe, irakurle berak erabakiko baitu zein olaturi heldu, noiz eta nola. On degizuela!