2015(e)ko irailaren 27(a), igandea

2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

"Ese hombre", Silvio Rodríguez ["Expedición", 2002]

 1977an idatzi zuen kanta Silvio Rodríguez abeslari kubatarrak, Angolan internazionalista gisa borrokatu ondoren. Bere buruaz ari zen Silvio, garai hartan lortzen ari zen ospearen beldur. Hala ere, ongi legoke arretaz entzutea jende xumeari bestelako mundua posible dela dioten lider politiko horiek ere.



"Expedición", 2002.
Ese hombre que por hechos o por dichos
es respetado tanto,
ese hombre que por dichos o por hechos
es festejado tanto,
debiera olvidar que casi iba solo
cuando desnudó aquella emoción
que ahora es de todos,
debiera olvidar que casi iba solo
cuando conquistó el cetro que hoy
le ciñen a coro.

Ese hombre que por hechos o por dichos
es escuchado tanto,
ese hombre que por dichos o por hechos
es contemplado tanto,
recuerde por qué, por qué es que le quieren,
recuerde que ha partido de sí
en pos de otros seres,
recuerde por qué, por qué es que le quieren,
recuerde que dar con una razón
alumbra deberes.

Ese hombre que por hechos o por dichos
es amado tanto,
ese hombre que por dichos o por hechos

es alabado tanto,
se cuide de sí, se cuide de él sólo,
porque hay un placer perverso en creer
merecerlo todo.
Se cuide de sí, se cuide de él solo,
Porque el mismo don que lo levantó
Puede ahogarlo en lodo.



  

2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

Auzine: "Alternatiben Herria" dokumentala

  Hurrengo astean Auzinek ikasturteko lehenengo emanaldia eskainiko digu: "Alternatiben Herria" dokumentala. Zer da, bada, Alternatiben Herria?

Alternatiben Herria

Bizitza burujabea eskubide osoz

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna.
Ekimen honekin jarraipena emanen diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopean.
Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko.
Zer egin nahi dugu? Zer proposatzen dizuegu denon artean egiteko?
  • Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugu, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak!
  • Botereek ezintasunera eraman nahi gaituzte. Haiek behin eta berriz sinestarazi nahi digute bide bakarra dagoela, ez dagoela beste alternatibarik. Horren kontra matxinatu nahi dugu. Bestelako bide batzuk jorratzeko ideiak, proiektuak, intuizioak, gogoak… baditugula erakutsi nahi dugu.
Hartara, heldu den urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez.
Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak… Zuen ideien eta ekarpenen zain eta irrikitan gaude!
Orain arte eragile anitzekin eginiko batzar irekietan, honako guneak eta gune bakoitzeko eduki nagusiak proposatu ditugu:
  • Natura: energia subiranotasuna, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa…
  • Ekonomia eredua: finantzak, txanpona, ekonomia sozial eraldatzailea, aberastasunaren banaketa, enplegua…
  • Demokrazia, subiranotasuna eta parte hartzea: eredu ekonomiko, soziala, kulturala eta politikoa erabakitzeko eskubidea, parte hartze soziopolitikoa,   prozesuak, herrien arteko elkartasuna…
  • Bizitzaren iraunkortasuna: zaintza, harremanak, gorputzak…
  • Aniztasuna: jatorria, identitatea, sexu, funtzionalitataren inguruko aniztasunaren kudeaketa…
  • Ondare komuna: euskal hizkuntza, hezkuntza, euskal kultura…
Noski, egunak festa kutsua izan dezan kale animazioa, jan-edanerako gunea, musika… ez dira faltako. Eraldaketaren bidean, denon lana beharrezkoa izango da, bai Alternatiben Herria antolatzeko, baita alternatibak eraikitzen jarraitzeko ere. Denon artean, Euskal Herri bizia eraikitzen jarraitzeko.

2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

"Agur, jaunak eta andreak!" kantua

  "Agur, jaunak" kantua moldatu berri da. "Andrea" hitza sartu, eta jaungoikoari egindako erreferentzia kendu dute, berdintasuna eta inklusioa bermatzeko. Ariketa polita, nire ustez, XIX. mendeko kanta herrikoia gure garaira egokitzeko.

     Agur, jaunak
     eta andreak!      [jatorrizkoa: Jaunak, agur!]
     Agur t'erdi.

     Danak berdinak     [jatorrizkoa: Danak Jainkoak]
     eginak gire,
     zuek eta
     bai gu ere.

    Agur, jaunak
    (e)ta andreak!     [jatorrizkoa: Jaunak, agur!]
    Agur t'erdi.
    Hemen gire.
    Agur, danak!       [jatorrizkoa: Agur, jaunak!]


   Gaurko Berrian, Ainara Arratibelek azaldu digu kantuaren jatorria:

  Agur, jaunak  kantak, berez, jatorri herrikoia du. Ikerketa gehienen arabera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen. Egilearen inguruan hainbat bertsio daude. Denak bat datoz Manuel Lekuona Urtxalle (Oiartzun, Gipuzkoa, 1828) pilotariak zerikusia izan zuela horretan. Pilotari izateaz gain bertsolaria eta gitarra jotzailea ere bazen. Hala, herri guztietako festetan kontratatzen zuten, pilota partidak jokatzeko ez ezik, amaitzean festak girotzeko.

  Hala, partida bat jokatu zuen Donibane Garazi aldean. Norgehiagoka irabazi egin zuen. Ondoren, bertan bazkaltzen ari zirela, mutil bat gerturatu zitzaion, eta txapela kendu ondorenAgur, jaunak kantua abestu zion. Donibane Garazi aldeko pilotari batzuek bidali zuten, Lekuonari desafioa botatzeko; baita irabazi ere. Ordutik Lekuonak buruan izan zuen mutil hark abestutako kantua. Urte batzuk geroago, lagunei kontatu zien kantuarena. Tartean zegoen Antonio Peña Goñi idazle, musika kritikari eta konpositorea. Hark partitura egin zuen, eta ondoren, Felipe Pedrell kideari bidali zion, hark Bartzelonan argitaratzen zen La ilustración hispano-americana aldizkarian argitara zezan. 1892an izan zen. Gerora, Iñazio Perez Arregi eta Aita Donostia ekitaldi publikoetarako agur moduko doinu egoki bat bilatzen ahalegindu ziren. Agur, jaunak aukeratu zuten, eta ekitaldi publiko eta pribatu askotan hasi zen abesten.

2015(e)ko irailaren 12(a), larunbata

Lluis Llach hutsaltasun intelektualaz

Argazkia: Berria.
  Ostegunean elkarrizketa luzea egin zioten Berria egunkarian Lluis Llach kantugileari. Azken bolada honetan politikagintzako uretan murgilduta dago, Kataluniako Junts Pel Si zerrendako kidea baita. Honetan, hala ere, kultura, artistaren papera eta konpromisoari buruz esandakoa ekarri nahi izan dut. Ea zer deritzozuen. Egin klik hemen elkarriketa osoa irakurtzeko:




Kultur munduan eztabaida eragiten duen auzia izan ohi da artearen eta politikaren arteko harremana. Artistak aski inplikatzen direla uste duzu?
Gai horrekin oso fatxa naiz ni. Neure buruari zalantzan jartzen uzten ez diodan baieztapen bat egiten dut, nahiz eta badakidan bizitzan beti jarri behar direla zalantzan printzipioak: komunikazio bide izan nahi izatea —artistikoa edo ez— eta tresna politiko gisa ardurarik ez sentitzea, hasteko, hutsaltasun intelektuala da; eta, horren ostean, iruzurra. Nahi dituzun maitasun kantu guztiak idatz ditzakezu; izugarria da zenbat balio etiko-politiko dauden haietan. Emakumea plazer objektu gisa tratatzen duten abesti horiek guztiak L'estaca baino politikoagoak dira, jendearen pentsaeran eta balioetan barruratzen direlako. Eta beste hamaika adibide aipa nitzake: garaipenarekiko suhartasun kultural hori, norabait heltzeko eman behar duzun ukondo kolpea...

Hori guztia aztertuta dago, eta erabiltzen da. Lehen, diskoetxe handiek botere handia zutenean, zentsura egiten zuten. Izan ere, nor iristen da 14-15 urteko jendearengana, eta nork jartzen dizkie balio jakin batzuk buruan, azkenean sinets dezaten sistemaren arabera sinetsi behar dutena? Ez da izango telebistako konferentzia batean hizketan ari den soziologoa; ez. Musikatxoa egiten dugunok izango gara. Bitarteko artistiko, kultural edo komunikatiboa izan nahi izatea eta purua zarela pentsatzea egundoko lohikeria intelektuala da. Izorratzen badizu ere, konprometituta zaude derrigorrean. Bestela, arren [bidetik kentzeko keinua egiten du eskuarekin], ez ezazu lanik egin. Badago saiatzen den jendea, absentismoa jarrera ideologiko bat ez balitz bezala. Baina ez dago irtenbiderik: izate politikoak gara. Gizakia izatez da hala, baina gainera komunikaziorako bide bat baldin bada, haren eduki politikoa ukatzea... Hutsaltasuna, antzerki testu batean edo abesti batean, ez al da politikoa? Mesedez. Hutsaltasuna alienaziorako arma masibo bat da.

2015(e)ko irailaren 11(a), ostirala

Txile, 1973ko irailaren 11

Amets baten amaiera, amesgaizto baten hasiera




* Informazio gehiago:


5 haur hiltzen dira segundu bakoitzeko

  Honako artikulu laburra irakurri ahal izan dugu gaur Berria egunkarian:

6.000.000
HILDAKO HAURRAK URTEAN
Aurten 5 urtetik beherako ia sei milioi haur hilko dira munduan, Osasunaren Mundu Erakundearen eta Unicefen azterketa baten arabera. Kopurua %52 jaitsiko litzateke 1990etik, orduan 12,7 milioi haur hil baitziren. Hala ere, hiru heriotzatik bi saihestea zen epe horretako helburua. Angolan jaiotzen diren mila haurretatik 254 hiltzen dira 5 urte betetzerako.

  Burura ekarri dit "El ataque de los hambrientos" abestia, 1985ean La Polla Records taldeak kaleratutako Revolución albumekoa.

Están en el hemisferio chungo
y en vez de pan les dais cañones,
a cambio de su futuro
la cara B de la opulencia.

Miradles a los ojos,
veréis la desesperación.
Nuestro mundo es el consumo
y ellos tienen hambre.

Cada dos segundos muere uno,
porque en su sitio ponéis un arma...

  Beraz, duela 30 años, nik 18 urte nituenean, munduan bi segunduero bat hiltzen bazen, orain 5 haur dira segundu bakoitzeko. Izugarria, ezta?
  



2015(e)ko irailaren 4(a), ostirala

"Black is beltza" Nafarroako Komiki Azokan

  Nafarroako Komikiaren Azoka zabalik izanen dugu irailaren 27ra arte. Hilabetez, komikiaren inguruko erakusketak, tailerrak eta bestelako jarduerak eskainiko ditu Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan eta Civicanen. Artista gonbidatuen artean, Bernardo Bergara iruindarra, Aitor Saraiba, Mikel Urmeneta, Belatz eta Leire Salaberria izanen dugu, besteak beste.

  Honetan gomendatu nahi dizuet Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderreteren Black is Beltza lana. Batetik, Ziudadelan ikusgai dugun erakusketaizen bereko nobela grafikoaren inguran. Bestetik, irailaren 10ean izanen den mahai ingurua. Bertan, Muguruza eta Canoz gain, 60ko hamarkadan erraldoien konpartsakoa izandako kide batek parte hartuko du. Ez galdu aukera! Hori bai, jakina!, aurretik nobela grafikoa eskuratu eta gozatu.

  1965eko urrian gaude. New York Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.

  Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcom Xren hilketak eragindako sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.



  Hona hemen Black is Beltza egitasmoaren inguruko bideoa:


http://www.muguruzafm.com/black/index.htm

2015(e)ko irailaren 2(a), asteazkena