2016(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoa

Hemen nauzue lanak eta azterketak zuzentzen, ekaineko notak jarri baino lehen. 4. DBHko taldeekin ari naiz, eta dena esan behar, poz-pozik emaitzekin. Hemen dituzue 4L taldeko ikasleek egindako azken lanaren hainbat azal eta komiki-tira.

Asier Murillo




Xabier Martiartu

Ibai San Juan



Josu Merino

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoa

Hemen nauzue lanak eta azterketak zuzentzen, ekaineko notak jarri baino lehen. 4. DBHko taldeekin ari naiz, eta dena esan behar, poz-pozik emaitzekin. Hemen dituzue 4L taldeko ikasleek egindako azken lanaren hainbat azal eta komiki-tira.

Asier Murillo




Xabier Martiartu

Ibai San Juan



Josu Merino

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Asier Murillo-ren MILAN MAN supereroia

NANOKOMIK proiektuarekin, CIC nanoGUNE eta DIPC nanozientzia eta materialen zientzian espezializatutako ikerketa zentroek, lehenengo nanofikziozko komiki partehartzaileran sorrera dute helburutzat 2016 urtean. 12 eta 18 urte bitarteko gazteek sorkuntza prozesu libre batean parte hartu dute nanobotereez baliatzen den superheroia sortuz. Honetan Mendillorri BHIko Asier Murillo ikasleak eskuratu du bigarren saria, bihar, ostiralean, Donostian jasoko duena. Bai, gure Asier, DBH-4Lko ikaslea. Beraz, gure Txoko honetatik, zorionak eta txalo zaparra da, ikasturtea bukatzeko era polita, zalantzarik ez.

Hemen duzue Asier-ek sortutako Milan Man supereroia, txiroen laguntzailea, migranteena ere, jakina! Bere nanopotereak erabiltzen ditu gaizkileei aurre egiteko. Bere jantziak formaz aldatzeko gaitasuna du, tirabike forma hartu, edo eskailera forma besoekin hartu, etab.

                                                                                        Egilea: Asier Murillo, 2016



2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

Mendillorriko Ikasle Eguna 2016

Ikasturtearen azken egunak. Egunerokotasuna batzutan motel eta astun badirudi ere, behin helmugara ailegatuta, atzera begira eta... zein azkar joan den, ezta? Ekainaren 16an agur esango diogu ikasturteari, baina mila aukera eta bat gehiago izango dugu burua astintzeko, Mendillorriko Ikasle Eguna, esate baterako. Ez gelditu etxean!





2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

Mendillorriko DBH-4L Iruñeko Udaletxean

Gaur Diario de Noticias-en atera gara, hau koadrila ederra! Bai, aurreko hilean Iruñeko ibilaldi historikoa prestatu nien DBH-4Lko ikasleei. Zintzo-zintzo ibili ginen 8:30etan ikastetxetik atera genuenetik 13:15etan itzuli ginen arte. XIX. eta XX. mendeetako Iruñea izan genuen aztergai: Argako emakume garbitzaileak, Arrotxapeko larru-ontzaileen auzoa, zezen plazako armarri errepublikazalea... eta José Rodríguez Medel komandantea lagundu genuen Kapitanian Molarekin bildu zenetik, altxamenduari ezetz esateagatik San Frantzisko plazan tirokatu zuten arte. Hamaiketako baino lehen, Udaletxerako bisita izan genuen, argazkiak jasotzen duen unea hain zuzen; hori bai, lau lagun falta dira, bi ez ziren hurbildu, eta beste bi argazkilariaren atzean dira, horiek lotsatiak! Gora DBH-4L. Mila esker zuen ondoan izateko aukera eman izanagatik, plazerra izan da!

Diario de Noticias, 2016-ekaina-6.

2016(e)ko ekainaren 5(a), igandea

Muhammad Alik borrokatzeari utzi dio

Asteburuero bezala, altxatu eta postontzira joan naiz Berria egunkariaren bila. Honetan euskaldunon egunkariari esker, haurtzarorako bidai laburra bezain goxoa egin ahal izan dut. Zortzi-hamar urterekin, boxeoa ikusten ez bagenuen ere, guztiok nahi genuen Cassius Clayn izan. Jakin gabe, nik bederen, Muhammad Ali boxeolari beltzak bere "esklabo izenari" uko egin ziola. Eta, noski!, jakin gabe lan handia egin zuela beltzen eskubide politiko eta sozialen alde. Hona hemen Julen Etxeberriak idatzitako artikuluaren hainbat zati: 

Muhammad Ali, 1967.
"Boxeoak bere ikur nagusia galdu du. Muhammad Ali inoizko boxeolari onena hil zen atzo, 74 urterekin. Phoenixko (AEB) ospitale batean zendu zen.
[...] Aliren heriotzak boxeoaz gaindi egiten du, Ali ez baitzen bakarrik kirol horretan ikur nagusia, AEBetako historiaren ikurretako bat ere izan zen. Izan ere, ringean ez ezik, ringetik at ere zeresana eman zuen. Batetik, 1964an, lehen aldiz Munduko Txapelketa irabazi berritan, islamera bihurtu zen. Denbora zeraman Malcom X-k gidatutako Islamaren Nazioa mugimenduan sartuta, beltzen eskubideen alde borrokan. Baina pauso bat gehiago eman nahi izan zuen. Horrela, bere «esklabo izenari» uko egin, eta Cassius Clay Muhammad Ali bilakatu zen.
Islamera bihurtu izanak hautsak harrotu zituen, baina are gehiago harrotu zituen hiru urte geroago Vietnamgo gerran borroka egiteari uko egin izanak. Alik «kontzientzia arrazoiak» argudiatu zituen erabaki hori hartzeko. Ez zioten barkatu, eta gupidagabe zigortu zuten: batetik, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten —azkenean ez zen joan kartzela—; bestetik, hiru urtez borroka egiteko debekua jarri zioten, eta ordu arte irabazitako titulu guztiak kendu zizkioten, tartean hiru urte lehenago Sonny Listoni irabazitako pisu astunetako Munduko Txapelketakoa.
1970ean itzuli zen lehiara, helburu bakarrarekin: kendu zioten titulu guztiak berreskuratzea [...]".


* Artikulu osoa:

2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea hil da

Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari. Komunikabideetan gutxitan azaltzen bada ere, gaur goizean Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentearen heriotzaren berri izan dugu.
Argazkia: Kristina Berasain, Berria, 2015-azaroa-15
Medikuntza ikasi zuen, baina bizitza osoa eman zion bere herriaren askatasun borrokari, gerrillari gisa hasieran, eta agintari gisa azken urte luzeetan. Eta borroka horren xedea lortu gabe hil da 68 urte zituela. Jaioterri librera itzuli ezinik itzali da. Deserrian. Familia nomada baten semea zen. Ezkonduta zegoen, eta zazpi seme-alaba zituen.
Kristina Berasainek gaur Berrian argitaratutako artikuluan dioen bezala, "Mohamed Abdelazizek (Smara, Mendebaldeko Sahara, 1948) gazte zenetik parte hartu zuen askapen nazionaleko mugimenduaren sorreran. Artean Espainiako kolonia zen Mendebaldeko Sahara. BERRIAri iazko azaroan emandako elkarrizketan kontatu zion nola fronteko lehen lerroan zegoen okupazio indarrekin izandako lehen borroketan: «Fronte Polisarioa 1973ko maiatzean eratu genuen. Ni, ordurako, borroka armatuan nengoen». Hegoaldeko eskualdean egotea egokitu zitzaion; garai hartakoak zituen gorputzeko bi bala markak.
El-Uali Mustafa Saieden Fronte Polisarioko sortzailea ekintza militar batean hil ostean hartu zuen Abdelazizek haren lekukoa, 1976. urtean. Fronte Polisarioak iazko abenduan egindako kongresuan berretsi zuen azkeneko aldiz idazkari nagusi karguan. Bere agintaldian, 1991n, su-etena adostu zuen Polisarioak Marokorekin. Baina su-etena sinatu eta 25 urtera autodeterminaziorako erreferendumak gauzatu gabe jarraitzen du. Abdelazizek diplomaziari eman dio beti lehentasuna, nazioartean kausa ezagutzera emanez, eta bere herriaren borroka basamortuko gerratik korridoreen negoziazioetara eraman du; auzia oraindik ere deskolonizazio prozesuan dago nazioarteko zuzenbidearen ikuspuntutik".