2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena

Palestina Checkpoint Rock... isiltasuna hautsiz

Amaitzear dugu aurtengo ikasturtea. 1. Batxilergoan Palestina izan dugu aztergai azken klaseetan, eta Fermin Muguruzaren eskutik bidai polita egin dugu maiz komunikabideetan azaldu arren, oso ezezagun izaten darrain herri palestindarrengan.

Palestina Checkpoint Rock, isiltasun hautsiz,
Palestina Checkpoint Rock, harresiak eraitsiz...



                        * Checkpoint Rock: Canciones desde Palestina filma:
  

2017(e)ko maiatzaren 20(a), larunbata

2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

Filme estrenaldia: "Spinner ikasgeletan!"

Bai, atzo ikusteko aukera izan genuen 4. DBHko ikasgeletan. Prest ginen Spinner-i aurre egiteko, eta horrela egin genuen azaltzen ausartu zen lehenengo inbaditzailearekin; alferrik ordea, ondoren bigarren bat azaldu baitzen, gero beste bat, eta beste bat gehiago... Gerra Hotza gaia lantzen ari ginen bitartean. Berehala ikasturteko azken azterketarako materia azaltzen ari ginen bitartean. Ikusita gure ikasleek duten interes eza, ze demontre eskaintzen digute Diagnosi jaunak eta Errebalida andereak? 

2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Yoni Goodman, "Closed Zone": Gaza [Palestina]

Aurreko astean, Batxilergoan, Indiako independentzia prozesua eta desobedientzia zibila bezalako kontzeptuak landu genituen. Gaur arabiarren munduan murgildu gara: Palestina, Sionismoa, panarabismoa, arabiar eta israeldarren arteko gerrak... Osloko hitzarmenak... Israel, Yasser Arafat, Jihad Islamikoa, Hamas...
29 ikasletik banaka batzuek besterik ez dute astebururako planteatutako etxerako lana egin. Tira, bada, egin, egin... pertsona bakarrak egin baitu fundamentuz. Hori den Bidane!
Hona hemen hurbilketa polita palestinarrak Gazan pairatzen ari diren egoerara.



2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Mendillorriko ikasleek ezetz esan diote 4.DBHko errebalidari

Diagnosia izendatu dute Errebalida izan behar zuen hori, hurrengo urtean agian Errebalida izango den hori. Irakasleon artean nahiko masa kritikoa izan arren, Zuzendaritza taldeak ez du ezertxo ere egin egonezin hori bideratzen laguntzeko; honetan ere, ikasleak izan dira zentzurik gabeko proba horri ezetz esan dioten bakarrak. Tamalgarria, benetan!
Ikastetxeak 45 ikasle hautatu ditu proba egiteko; horietatik 40k uko egin diote proba egiteari. Ederra, benetan!

2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

Mendillorri BHIn ere, Errebalideei Planto? Zergatik ez?

DBH, 4. mailako azterketa. Zertan ari gara?
LOMCE erreforman ezarri zituzten lau azterketa orokortuetako bat, aurten martxan izango dena. Hori bai, erabat urardotuta: eragin akademikorik ez du izango.

Orduan, zertarako balio izan dute 15 urteko eskolaldi guztian zehar batez beste ikasi behar izan dituzten 120 ikasgaiek, hiruilekokako pasa behar izan dituzten 360 ebaluazioek edota egin dituzten ehunka azterketa partzialek?
Auskalo!

Zer erabaluatuko dute?
Laugarren mailako enborrekoak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Geografia eta Historia, Matematika eta adarreko bi ikasgai.

Nortzuek egin behar dute?
Lagin bat izango da, ministerioarekin adostuta. Ikasle guztiek ez dute egin behar, beraz. Mendillorri BHIn 45 ikaslek egingo dute. Nortzuk izanen dira? Zein irizpideren arabera? Auskalo!

Nolakoak izanen dira probak?
Auskalo!

Noiz egingo da?
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 11n.

Zer eragin edukiko du?
Batere ez. Ikasleek berdin-berdin jasoko dute titulua azterketa egin edo ez, gainditu edo ez.

Eta hurrengo ikasturtean?
Madrilen erabakitzen bada, derrigorrezkoa izanen da.

Zer jarrera azaldu du lurralde hauetako jendeak?
Sindikatuek azaldutako kritikez gain, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, orain hiru urte sortu zuten Hezkuntza Plataformen Topagunea, LOMCEren aurka eta tokian tokiko egitasmoaren alde eratutako taldeen bilgune. Azterketa orokortuen aurkako plantoak bultzatu dituzte. Nafarroan, Topaguneko ordezkari baten hitzetan, "dinamika propioa" dutela azaldu berri du.

Zein da dinamika propio hori?
Auskalo!

Zer jarrera azaldu du Mendillorri BHIko eskola-komunitateak?
Aurreko astean honako proposamen hau eraman zen Koordinazio Pedagogikoko Batzordera: Ikastetxeak uko egitea probak egiteari.

Zein erantzuna izan du proposamenak?
Hainbat mintegik horren aldeko hautua egin arren, zuzendaritzak ez du babesten eta eztabaidak ez du aurrera egin gaurko Koordinazio Pedagogikoko Batzordean.

Zer egingo dugu irakasleok?
Auskalo!

Zer egingo dute familiek?
Auskalo!

Zer egingo dute ikasleek?
Auskalo!

Zer egin beharko genuke eskola-komunitateko kide guztiok?
Azterkeei planto egitea, beste ikastetxe batzuetan erabaki duten bezala.

Aizu, eta zer da desobedientzia zibila?
Legez babestutako injustizia bati modu publiko, ez biolento eta masiboan aurre egitea.


Aizu, eta zergatik ez Mendillorri BHko Ikastetxean? Auskalo gehiagori EZ!!