2017(e)ko ekainaren 11(a), igandea

Aurkezpena: "Enneco, haritzaren memoria"

Aurten ikasturtearen amaiera berezia izaten ari gara: ekainean izanen ditugu iraileko errekuperazioak, horiek prestatzeko errekuperazio klaseak, ikaslerik gabeko gela asko ere badira... Aurrerago egingo dugu horren inguruko balorazioa. Momentuz, ikastetxeak hainbat saio "alternatibo" prestatu ditu, argi uzteko irakaskuntza badela azterketetatik haratago doan prozesu bat: tailerrak, solasaldiak, irteerak..., horiek guztiak boluntarioak izanen dira. Historia maite dugunok hitzordua dugu bihar, astelehenean, 11:30etan, Areto Nagusian. Bertan Historia, Nafarroa, Memoria guneak, Eztabaida historiografikoak... aztergai izango ditugu, beti ere Historiografia eta Herri mugimenduak eskutik lotuta. Ez lotsatu, animatu eta bertaratu!

Enneco, Haritzaren memoria from Enneco Haritza on Vimeo.