2018(e)ko abenduaren 26(a), asteazkena

Paco Perez Luzarreta, Gernikako batailoiko azkena

Iturria: https://oroimena.bera.eus
Gaurko Berrian irakurri dut Paco Perez Luzarreta igandean zendu zela Beran, 96 urte zituela. Berarekin batera, belaunaldi oso bat da joan egin zaiguna. Jaurrietan jaio zen, baina, haur zela, Irunera mugitu zen haren familia. Hango harrobian eta Hendaiako arma fabrika batean egin zuen lan. Soldadutza egiten ari zela, ihes egin zuen Frantziara, eta Gernika Batailoira lotu zen. 22 urterekin, bertako kapitaina izan zen. Batailoi horrekin, II. Mundu Gerran parte hartu zuen, nazien aurka. Batailoi hartan parte hartu zutenetatik, bizirik zegoen euskal herritar bakarra zen.


Informazio gehiago:

2018(e)ko abenduaren 23(a), igandea

"Maitia nun zira?" dokumentala: 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala


1915-1918 artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean euskal presoak. 2014an, soinu hauen kopia numerikoa jaso zuen Euskal kultur erakundeak Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearengandik.
2016an Elena Canasek eta Ainara Menoyok, audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahian, Maitia nun zira? bideo dokumentala sortu zuten.

2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

Iruñea frankismopean [III]: 1936ko uztailean erreketeak prest


El 17 de julio, recién finalizados los Sanfermines, los militares españoles se sublevaron en el norte de África; al día siguiente, Mola y los carlistas se encontraban en la Comandancia Militar organizando sus próximos movimientos. Pese a algunos enfrentamientos aislados en Arrotxapea, Jarauta y Descalzos, los sublevados se hicieron rápidamente con el control de las calles de nuestra ciudad.

Lehenengo erreketeak Gazteluko Plazan (1936-07-19)
El domingo desde las horas del amanecer,
vibró toda nuestra ciudad en una emoción
tan intensa, tan robusta, tan densa de fe y
pletórica de ímpetus heroicos, como pocas
veces se siente. Y luego, a lo largo de
todo el día, magnífico de sol, era el abrazo
fraternal de las gentes con los soldados,
los requetés, los de Falange, al grito intenso
e inacabable de ¡viva España!»

Diario de Navarra, 1936-uztaila-21

II. Errepublika sortu zenetik hasi ziren indar eskuindarrak altxamendua prestatzen, bereziki Nafarroa Garaiko erreketeak (Ikusi Ezkaba 191. zka.). Horrela kontatu zuen Antonio Lizartza Erreketeen Ordezkari Erregionalak bere memorietan: “Sabíamos que [la República] era un paso más hacia el abismo, como la Monarquía liberal lo fue hacia la República”. 1931n karlisten buru batzuk bildu ziren Baleztenatarren etxean, Leitzan: Generoso Huarte, Sainz de Larin, Eusebio eta Jaime del Burgo eta Juan Lesaca, besteak beste. Haien helburua, milizia karlistak militarki prestatzea. Lizartzak azaldu bezala, 1936ko uztailean nafar erreketeak prest ziren: “Se tenía encuadrada ya una fuerza de 8.400 Boinas Rojas, que al primer aviso saltarían en pie de guerra”.

Nafarroa idilikoa
Erreketeen kopuru horrek, militarren garaipenak eta pertsona zein erakunde ezkertiarren aurkako errepresioak, Nafarroa Garaiari buruzko irudi idealizatua sortzen lagundu zuten, frankismoak berak etengabe landu eta zabaldu zuen irudia. Horren arabera, urte horietan herrialde honek ez zuen arazo estrukturalik ezagutu, ez proiektu politiko desberdinik, ezta gizarte-gatazkarik ere.
Emilio Majuelo historialariak, ordea, agerian utzi ditu 1931 eta 1936 bitartean izandako gatazkak. Izan ere, gizarte-gatazka horrek Nafarroa Garaian ere ez zuen kutsu iraultzailerik izan. Helburua ez zen indarrean zegoen sistema politiko-ekonomikoa iraultzea, baizik eta corralizasen auzia konpontzea, garai horretan Nafarroa Garaiak zuen arazorik larriena. Eta arazo horri irtenbidea bilatzen aritu ziren nekazarien erakunderik garrantzitsuenak: UGT, non gehiengoa soldatapeko langileak ziren, eta FCSN (Federacion Catolico Social Navarra, gero FASN), non jabe txikiak nagusitzen ziren. Errepresioa bereziki bortitza izan zen zonalde horietan, benetako sarraskia. Horren ondorioz, corralizasen auzia behin-betiko enkistatzea lortu zuten.
Iruñean ere lan-baldintzak hobetzea zen helburu nagusia. Grebak ez ziren oso luzeak izaten, eta gehienetan soldata-aldarrikapenak izan ziren ardatza. UGTk, CNTk, SOVek eta Lanbide-Sindikatuek bat egiten zuten askotan. Ez zuten, ordea, harago joateko asmorik.

Errepresioa abian
Arrotxapeko Zirkulu karlistaren inaugurazioa,
1936-03-2, Pensamiento Navarro
Sanferminak amaitu berriak, uztailaren 17an, militarrak matxinatu egin ziren ipar Afrikan. 18an, Mola eta karlistak azken mugimenduak lotzen aritu ziren Komandantzia Militarrean; errepublikazaleak Gobernu Zibilean zeuden. Enfrentamendu bakan batzuk izan arren (Jarauta, Descalzos, Arrotxapean), altxatuek berehala bereganatu zituzten Iruñeko kaleak.
1936ko uztailaren 19an Emilio Mola Vidalen Bandoa egin zuten publiko. Ondorioz, gerra egoera aldarrikatu eta eskubide guztiak deuseztatu egin ziren. Bitartean, Iruñeko Guardia Zibilaren buru zen Jose Rodriguez hil zuten, eta Beorlegui izendatu koronel. Horrela azaldu zuen Diario de Navarra egunkariak gertatutakoa:
Atzo gauez zortziak eta laurdenetan, zorigaiztoko istripu baten ondorioz, Guardia Zibilaren komandante zen Jose Rodriguez Medelek bizia galdu zuen. Goian bego”.
Hortik aurrera, herri guztietatik zetozen kide karlistak hasi ziren elkartzen euskal hiriburuan. Horrek ezerezean utzi zuen Nafarroako Herri Fronteak deitutako greba orokorra. Zonalde matxinatuekin alderatuz, antzeko kopurua izan zen mobilizatu zena, ez ordea haien profila, Nafarroa Garaian gehiengoa boluntarioa izan baitzen. 40.000 bat nafarrek parte hartu zuten Gipuzkoa eta Bizkaiaren aurka, Molaren Armadaren barruan. Horietatik 11.000 errekete, eta 7.000, falangista.
Altxamendu militarraren aurrean Euskal Herri osoa bitan banandu zen. Alde batetik, Bizkaia eta Gipuzkoa, Espainiako Gobernu errepublikazalearen alde; bestetik Araba eta Nafarroa Garaia, non karlistek bat egin zuten falangista eta militarrekin. Hiriburuei dagokienez, militarrak ez ziren batera altxatu. Bilbon Errepublikaren alde azaldu ziren, Donostian zalantzan egun batzuetan, eta Iruñean zein Gasteizen matxinatuen alde. Haiekin batera, bi herrialde osoak. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere eman zen banaketa hori, bai gerrari buruz, bai matxinatuen garaipenaren ondoren iristen ziren errefuxiatuenganako jarreraren inguruan. Baionan, Miarritzen eta Hendaian ezkertiarrak nagusi baziren ere, herrialde horiek bere osotasunean eskuindarrak ziren. 1936ko maiatzean, Frantziar hauteskundeetan Herri Frontea garaile atera arren, René Delzangles, Bernard de Coral eta Jean Ibarnegarai eskuindarrak erraz nagusitu ziren Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Argitaratzen ziren aldizkari gehienetan Francoren alde agertzeaz gain, abertzaleek Errepublikarekin bat egin izana kritikatu eta errefuxiatuak maiz mespretxatzen zituzten La Presse du Sud Ouesten zein Eukualdunan, herri guztietara iristen zen euskarazko astekarian.
Nafarroa Garaiko abertzaleen artean ere jarrera kontrajarriak eman ziren. Hasiera batean, espainolen arteko gerra batean parte ez hartzeko esan arren, uztailaren 20an Nafar Buru Batzarrak Diario de Navarran argitaratu zuen bere azken agiria, Errepublikarengandik aldenduz:
Nafarroako EAJk bere ideologia katoliko eta foruzale sutsuaren haritik, egungo borrokan Gobernuari ez dela lotu ezta lotzen ere publikoki adierazten du”.
Abertzale batzuk erreketean sartu ziren borondatez. Beste batzuek, ezkertiar asko bezala, errepresioak bultzatuta. Eta baziren. halaber, euskal gudariekin bat egin zutenak. Zaila da, benetan, kopuruak zehaztea. Buruen artean ere eman zen zatiketa hori. Manuel Aranzadi diputatu ohia (uztailaren 20an alderdia utzi zuen azalpen nahasien bidez) eta bere familiakoak matxinatuen alde azaldu ziren; Irujotarrak eta beste batzuk (Miguel Jose Garmendia, Salvador Urroz, Jose Maria Amadoz, besteak beste) Errepublikaren alde. Euzkadi Buru Batzarrean ere adostasunik eza izan zen nabaria irailaren amaiera arte. Azkenean, Euzkadi egunkari jeltzalean Errepublikarekiko atxikimendua zabaldu zen, baina sinadura jakinik gabe. Bestaldetik, Mendigoizaleko kideen jarrera zegoen. Hauek, Luis Arana, Angel Zabala edo Eli Gallastegiren iritziak aintzat hartu ondoren, espainiarren arteko guda zelakoan, lehendabizi independentzia aldarrikatu eta ondoren parte hartu behar zutela aldarrikatu zuten.

Testua: Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 260. zka., 2018ko abendua.


* Iruñea frankismopean [III]: "1936ko uztailean erreketeak prest"

2018(e)ko azaroaren 10(a), larunbata

Iruñea frankismopean [II]: Errepublika garaian ezkerra ezinean

En Pamplona, como en Navarra, la derecha resultó vencedora en los distintos procesos electorales vividos durante la II República española. En esta ocasión vamos a sacar una foto a la Pamplona de 1936, donde aparecerán las distintas organizaciones de izquierda y de derecha existentes en nuestra ciudad.

Grupo de Margaritas con la bandera rojigualda en Pamplona,
 19 de julio de 1936
Kedatsa sufrearen aurkako, Ongiak Gaizkiari aurre,
Kristautasunaren gurutzatuek Kainen bilobei aitzi.
Gorriak akabatu beharra dago, gorriek Espainia
akabatu baino lehen: ederki eta bapo bizi dira presoak,
maisuek apaizei lekua kendu diete eskoletan,
gizasemeak bailiran bozkatzen dute emakumeek,
dibortzioak zikindu egiten du ezkontza sakratua,
nekazaritza erreformak mehatxu degio lurren gaineko
Elizaren jabeari...

Eduardo Galeano, Ispiluak

Espainiako II. Errepublika sortu zenetik, herrialde honetan eskuina atera zen garaile espainiar Estatuko Hauteskunde Orokorretan, 1936an espainiar Estatuan Herri Fronteak irabazi zuenean ere. Emaitza horiek ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da aztertzea nolakoa zen Nafarroako gizartea eta zeintzuk ziren bere kezka nagusiak. Nekazal gizartea baitzen, oso tradizionala, non erlijioak eragin handia zuen. Aurreko hamarkadetan, festa, mobilizazio eta debozio erlijiosoek nafar identitate katoliko militante berri baten oinarriak ezarri zituzten; identitate horrek etengabeko fede-erakustaldia exijitzen zuen etsaien aurrean, eta oposizio sendoa erakutsi zion 1931ko Konstituzio espainolaren 26. artikuluari, sekularizazio bultzatu zuenari, hain zuzen. Eskuinak, nekazal burgesia handiak, oso ongi aprobetxatu zuen herrialde horietako pentsaera tradizionala. Nekazari nafar xume askok jende zintzoaren garaipenaren aurrean zeudela uste zuten.
Herrialdearen kontrola bermatzea zen eskuinaren kezka nagusia, eta horretarako prest zegoen diktaduraren alde egiteko. Izan ere, ustezko euskal gobernu zentralizatu batek zein errepublikazaleen Nekazaritza Erreformak Diputazioari esker mantentzen zuen kontrol politiko eta ekonomikoa kolokan jar zezaketen. Hori zela eta, nafar nortasuna defendatzearen aitzakiarekin, aldarrikapen karlista forala aldatu eta euskal nazionalismoarekiko gorroto bihurtu egin zuen. Horrela, karlisten ideologian oinarrituz eta ideologia horren alderdirik atzerakoienak kontrajarriz, eskuindarrek Espainiaren aldeko defentsa sutsuaren bidez kontrol politiko eta ekonomikoa mantentzea lortu zuten. Lau hamarkada horietan etengabe ikus daiteke abizen ekonomikoen eta botere politikoen arteko lotura estua.

1936ko hauteskundeak
Una muchedumbre celebra la llegada de la II. República
 en la plaza del Ayuntamiento, abril de 1931. Fondo: AMP
Arestian esan bezala, 1936ko hauteskunde orokorretan ere eskuindarrak izan ziren Nafarroa Garaiari zegozkion zazpi diputatuak, eta horietako lau karlistak ziren, bi zedistak (CEDA alderdikoak) eta independente bat. Unión Republicana, Acción Nacionalista Vasca, UGT, Izquierda Republicana, Alderdi Sozialista, Alderdi Komunista eta azken hiru alderdi hauen gazteen erakundeek osatu zuten Nafarroako Herri Frontea.
Atera diezaiogun argazkitxoa garai honetako Iruñeari. Indar eskuindarrei dagokienez Gazteluko plazan topatuko genuke Zirkulu Karlista egoitza. 1936Ko martxoaren 2an inauguratu zen Arrotxapeko Zirkulua. Karlistekin batera Zirkulu Integristak eta Falange Espainolak osatzen zuten hiriburuaren eskuina. Lizarrako Julio Ruiz de Aldak ekarria, falangistek honako buruzagi hauek zituzten: Jose Moreno, Alfonso Casanova, Angel Arriaga eta Jose Escribano. Haien lehen egoitza Karlos III.ean zegoen, eta Kale Nagusian azkena, Herri Fronteak itxiarazia 1936ko otsailean. Iruñean ez ezik, Tutera, San Adrian, Peralta eta Mendavian ere sortu ziren taldetxoak. 1936an 640 kide ziren herrialde osoan.
Indar ezkertiarrei dagokienez, alderdi sozialista, UGT eta haien Casa del Pueblo Merced kaleko 5. zenbakian ikusiko genuke, Arrotxapeko langileen eta trenbideko langileen zentroa, Xabier aldapan CNT eta Tejeria kalean Federación Anarquista Ibérica. Errepublikazaleek Bergamin kalean ireki zuten lokala, Gazteluko plazan Ezkerra Errepublikanoak (Azañaren aldekoak), eta San Ignazio kaleko 11. zenbakian Alderdi Errepublikano Autonomoak (PRRS). Komunistek ere bazuten bere taldetxoa Iruñean.
Eta azkenik, EAJk Zapateria kalean zuen Eusko-etxea, Gazteluko plazan Euskal Gazteriak, eta Sarasate Pasealekuan STVk (Sindicato de Trabajadores Vascos).
Iruñean eskuindarrek gehiengoa eskuratu zuten 11.963 botorekin. Ezkertiarrek 5.967 boto lortu zituzten, eta abertzaleek 2.416. Estatuko Parlamentuan Herri Fronteak irabazi zuen, eta berehala sortu ziren tirabirak Diputazioaren eta indar ezkertiarren artean, hauek eskatzen baitzioten Madrilgo Gobernuari Gestora berri bat izendatzeko. 1934ko gertaeren ondorioz, eta batez ere Erriberan 32 udal gobernu indargabetu edo ordezkatu egin zituztenez, Herri Fronteak aldaketa eskatzen zuen.

Ezkerra ezinean
Helburu horrekin, martxoaren 6an hogeita hamar militante ezkertiarrek, Jesus Monzon komunista buru, Foru Diputazioaren eraikina okupatu zuten. Ordu batzuk igaro eta borondatez atera ziren, haien eskaera aintzat hartuko zutelakoan. Ez zen horrela izan, ordea. Hori zela eta, Jesus Monzon bera joan zen Madrilera, bidenabar erreketeen eta militarren mugimenduen berri ematera. Espainiako Gobernuak, hala ere, ez zuen Monzonek esandakoa aintzat hartu.
Garrantzi handia zuen Diputazioak. Udalen erabakiak baliogabetzeko eskumena zeukan, eta bere ardura zen Nekazaritza Erreforma indarrean ezartzea, zeinak herrietan gatazka asko eragin baitzituen. Indar eskuindarren diskurtso politikoaren atzean (foruaren zein erlijioaren defentsa sutsuak), interes ekonomikoak ezkutatzen ziren, lurraren jabetzaren defentsa besteak beste. Ricardo Zabalzak eta Federación Nacional de Trabajadores de la Tierrak gizarte mugimendu indartsua jarri zuten martxan. Horregatik, nekazarientzat Gestora haien etsai handiena zen.
Herri-ondasunen inguruko lege-proiektuari buruzko eztabaida ekainaren amaieran eman zen Madrilen. Uztailaren 1etik 10era bitarteko sesioetan, lur jabeak haserre bizian agertu ziren, Herri Fronteko Gobernua Nekazaritza Erreforma indarrean jartzen hasi zelako poliki-poliki. Iraultzarik ez zen, legeak betearazi besterik ez. Baina Errepublikaren aurka jotzeko nahikoa izan zen.

Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 259. zka., 2018ko azaroa.





* Iruñean frankismopean [II]: "40 urte luze, ilun eta latzen historia"

2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Emakume nekaezinak, Lizarra 1620 - Hondarribi 2018

Ofizialki maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumezkoa da Katherine Switzer (Amberg, Alemania, 1947). 1967ko apirilaren 19an izan zen, Bostonen. "Egun horrek, dio Katherinek, goitik behera aldatu zuen nire bizitza. Baina ez nirea bakarrik, baita milaka emakumeena ere. Ez nuen Bostongo maratoia korritu historia egiteko. Baina lasterketa arduraduna, Jock Semple, oldartu egin zitzaidan. Artean, emakumeek ez zuten Bostongo maratoia korritzen; ez, behintzat, dorsalarekin. Beraz, lasterketa uztea nahi zuen. Baina bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako bat hartu nuen: lasterketa amaitzea".
Boston, 1967
Ikusleei dagokienez, "batzuek txalo egin zidaten, eta "aurrera, aurrera" oihukatu. Beste batzuek, ordea, ez zuten ondo hartu. "Etxean egon beharko zenuke, senarrari afaria prestatzen", oihukatu zidan batek. Gogorrena izan zen emakumeak entzutea halako gauzak esaten. Emakume horiek askatasunaren eta berdintasunaren beldur ziren. Nik esaten nion nire entrenatzaileari: "Egun batean ulertuko dute, eta baten bat nire laguna izango da. [...] Berdintasuna bide desberdinetatik iritsiko da, eta jende askok ez du ulertzen horietako bat tradizioaren aitzakian edo izenean egiten diren eskubide urraketak amaitzea izango dela. Horrela sinesten dugunak ezin gara geldirik egon. Ekintza txikiena ere handi izan daiteke. Giza eskubideak tradizioaren gainetik daude".*
Bai, Hondarribin ereplastiko beltzaren atzekaldean oihukatzen diren emakumeak askatasunaaren eta berdintasunaren beldur badira ere, egun batean ulertu egingo dute. Horretarako, hala ere, ezinbestekoa izanen da beste emakume horiek hartutako erabaki sendoa: lasterketa amaitzea. Hala bedi!



Elkarrizketa, Berria, 2018-urria-9

2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

Cuando el alumnado saca a desaparecidos de las cunetas

Ayer, domingo, GARA publicó un artículo a doble página, firmado por Aritz Intxusta, sobre distintas actuaciones protagonizadas por la red Escuelas con Memoria en torno a la Memoria Histórica en Nafarroa, entre ellas la visita que realizamos desde Mendillorri BHI a la exhumación de Etxalaz.



CUANDO LOS ALUMNOS SACABAN
A DESAPARECIDOS DE LAS CUNETAS
Nafarroa mantiene activo un programa pionero para trabajar la memoria en Secundaria y Bachillerato. Varios centros han llevado a sus alumnos a ver cómo se exhuman cadáveres de las fosas. Escuelas con Memoria fomenta la elaboración de materiales, la colaboración entre centros y ofrece formación para profesores. Además, facilita el contacto con las víctimas y las experiencias han permitido intercambios con centros de Dunkerque, Gurs y Bustarviejo.

Paco Etxeberria ofrece explicaciones en la fosa de
Burutain ante alumnado de Iturrama y Alaitz.
César Layana es un profesor de instituto licenciado en Historia que trabaja en su sueño. «Las exhumaciones se van a acabar. Pronto llegará el día en el que se acabarán las pistas, se morirán los últimos testigos y los que sigan en las cunetas se quedarán ahí para siempre. Por eso hay que aprovechar ahora».
Layana ya no da clases. Ni en institutos ni en el edificio de Los Acebos de la UPNA, en el que figuraba como asociado. Ahora es el jefe de la Sección de Memoria del Gobierno. Su proyecto estrella es el programa Escuelas con Memoria. Y una de las cosas que hace es animar a profesores a que lleven a sus alumnos a ver cómo la Sociedad de Ciencias Aranzadi saca con sus pinceles y paletas a los desaparecidos tras el golpe de Estado de 1936.
«Nos avisaron esa misma mañana. Fue todo un jaleo tramitar todos los permisos. Cuando monté a todos mis alumnos en el autobús, ni siquiera sabían a dónde iban. Se lo conté por el camino», afirma Patxi Abasolo, profesor de Historia de Cuarto de la ESO en el Instituto de Mendillorri.
El autocar paró en Etxalaz el 26 de septiembre. Habían aparecido seis cuerpos en una fosa. Al terminar la jornada, un alumno redactó así su vivencia: «Es la primera vez que vivo una experiencia así. Mi primera impresión fue de sorpresa, pues nunca había visto el cuerpo de un muerto tan de cerca. Es impresionante pensar en cuánto tiempo ha estado ahí sin que su familia sepa nada de él, de qué le pasó. Me impresionaron también los dos hombres de 85 años que, con sus recuerdos, hicieron posible el descubrimiento. Pienso en lo duro que tuvo que ser para ellos vivir recordando eso que vieron. Me llamó la atención que un cuerpo todavía conservaba los botones de la camisa. Me pareció interesante todo: que a uno de ellos lo hubieran matado de un tiro en la cabeza, cómo se les puede identificar... Al principio, pensé que me daría asco, pero no. Valoro mucho lo que he visto».
El de este estudiante es uno de los resúmenes más completos del día, pues recoge los sentimientos más comunes entre sus compañeros, que se mueven entre la fascinación por los restos, la empatía hacia las familias de los desaparecidos, el interés por las explicaciones que les dio a pie de fosa el forense Paco Etxeberria y, sobre todo, la historia de los ancianos Juan Mendilazo y Nicasio Esquíroz, que fueron testigos, con 5 años, de cómo mataron a estas personas. «Cuando esa mañana en el autobús hablábamos de lo que íbamos a hacer, se acaloraron discutiendo por qué alguien había tardado tanto en contar lo que vio. Al volver, nadie discutió sobre eso. La experiencia les hizo entender el miedo que ocultó todo esto y por qué no hay que olvidar ahora», asegura Abasolo.
Además de la fosa de Etxalaz en Eguesibar, el Instituto de la Memoria ha llevado a alumnos de distintos centros a presenciar en directo las exhumaciones de Urdaniz, Burutain y Leranoz. En total, desde que se activó el Programa de Exhumaciones del Gobierno de Nafarroa, se ha rescatado ya a más de 80 personas de fosas y cunetas.
Trabajo en red rumbo a dunkerque
Visitar las exhumaciones es una de las actividades más vistosas de Escuelas con Memoria, pero el programa tiene una filosofía más profunda. Lo que se está construyendo es una red de centros, alumnos y profesorado que elaboran materiales didácticos y luego los comparten. «Empezamos con cursos de formación a profesores. El primer año, en 2016, teníamos al fascismo como temática. Al año siguiente continuamos con uno sobre itinerarios e imágenes con memoria y este año hemos profundizado en formación sobre mapas y cómo hacer excursiones a lugares relacionados con 1936».
Desde el Instituto de la Memoria se impulsa que sean los centros los que desarrollen sus inquietudes, siendo Layana y el equipo del Instituto de la Memoria los facilitadores de documentación y contactos de víctimas, testigos y expertos para garantizar esa transmisión intergeneracional de los recuerdos. Les pasan, por ejemplo, el número de la huérfana Áurea Jaso, para que les cuente su experiencia. «He estado en varios institutos. Es importante que lo aprendan. Han pasado muchos años, pero el dolor no acabó. Tengo la casa llena de las fotos de los que me faltan. Todavía les hablo», se emociona Jaso.
Jaso, junto con su marido, fue una de las impulsoras de las exhumaciones tempranas. Aquel movimiento que, tras la muerte del dictador, se echó con las palas a las cunetas en busca de sus familiares. En el marco de este impulso a los centros por reactivar la memoria el profesor Pablo Ijalba, del Instituto Valle del Ebro de Tutera, dirige ahora un trabajo de investigación con sus alumnos para investigar este movimiento y recoger testimonios orales en Erribera. «Además de este proyecto, mantenemos otro para buscar los nombres de los navarros que se llevaron al campo de Gurs», subraya Ijalba.
Las Escuelas con Memoria se han dado cuenta de que tener estos lugares de horror tan cerca resulta un tesoro. Y la prueba es que educativos del Estado francés han mostrado su interés en hacer intercambios de alumnos con institutos navarros para poder enseñar hasta dónde llegó el fascismo. Así, ha habido primeras experiencias con Gurs. Y la ikastola San Fermín realizó otro viaje a Dunkerque. Los estudiantes de Iruñea vivieron más de cerca la II Guerra Mundial, mientras los responsables del Lycée Noordover estaban interesados en conocer Sartaguda. Otros centros realizaron intercambios con Bustarviejo (Madrid) para ahondar en los trabajos con esclavos del franquismo.
Layana está convencido del potencial de estas actividades y de aprovechar educativamente la tragedia de la represión en Nafarroa. «Aquí no ha habido frente y eso hace que todo sea especial. Mediante intercambios, podemos conseguir que los alumnos visiten zonas donde ha habido batallas y conozcan también esa otra parte», dice el profesor. En concreto, ya que GARA es un medio nacional, menciona que sería interesante que se conocieran el Cinturón de Hierro.
Uno de los hitos del Instituto de la Memoria en el aprovechamiento educativo de este particular legado histórico fue convertir en GR el recorrido que realizó el fugado Jovino Fernández desde la cárcel de Ezkaba hasta llegar a Urepel. El curso pasado, nueve institutos realizaron esta marcha en dos etapas junto a expertos de la vida en aquella prisión, como Fermín Ezkieta, o el nieto del fugado Andrés Zudaire, al que fusilaron por intentar huir. El segundo día, cuando llegaron a Urepel, les esperaba la hija de Jovino. «Fue terriblemente emocionante para ella. Dijo que ver a todos esos estudiantes fue una de las experiencias más intensas que ha vivido», recuerda Josemi Gastón, responsable del Instituto de la Memoria. Gastón, también profesor, sostiene que Escuelas con Memoria juega un papel trascendental para que las nuevas generaciones no olviden.
Declaraciones

«A la vuelta en el autobús, nadie discutió sobre por qué la gente tardó tanto en contar dónde estaban los cuerpos. La experiencia de escuchar a esos dos ancianos les hizo entender el miedo que ocultó todo esto y por qué no hay que olvidar»
Patxi ABASOLO

Profesor de Historia del Instituto Mendillorri
«Para la hija de Jovino fue inolvidable. Me contó que ver a los estudiantes llegar a Urepel por la ruta que siguió su padre al escaparse de Ezkaba fue uno de los momentos más intensos de su vida»
Josemi GASTÓN

Responsable del Instituto de la Memoria
«He estado en varios institutos. Es importante que lo aprendan. Parece que han pasado muchos años, pero el dolor no acabó ahí. Les cuento lo que pienso, ya no tengo miedo a nada»
Áurea JASO

Huérfana pionera de exhumaciones tempranas
«Aquí no ha habido frente, eso hace que sea especial. Creo que con intercambios podemos conseguir que alumnos visiten zonas donde se batalló»
César LAYANA, Jefe de la Sección de Memoria


2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

Mendillorri BHIko ikasleak Etxalatzeko aurkikuntza gogoan: "Nire etxean ere bizi izan ditugu gertakari horiek"


Mendillorri BHIk bat egin du Hezkuntza Departamentuak eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak abiatutako Memoria duten Eskolen Sarearekin. Ikasturte honetan,  aukera paregabea izan dugu exhumazio bat ezagutu eta bertan parte hartzeko. Izan ere, Nafarroako Gobernuak eta Eguesibarko Udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean, lurpetik atera zituzten 1936ko kolpe militarrean fusilatutako sei pertsonaren gorpuzkiak. Etxalatz herritik hurbil egin zuten aurkikuntza, lekuko baten informazioari esker. 81 biktimaren gorpuzkiak atera ditu gobernuak legealdi honetan.

Mendillorri BHIko ikasleak Etxalatzen (2018-iraila-26)
Argazkia: Nafarroako Gobernua
Hasiera-hasieratik sorpresa izan zen nagusia, aurretik antolatu gabeko ateraldia izan baitzen. Maialenek gogoratzen duen bezala, "Oso interesgarria izan zen. Patio orduan esan zidaten joango ginela, ez nekien nora ezta zertara ere, bakarrik nekien prentsa eta foralak egongo zirela. Heldu ginenean izugarrizko inpresioa eman zidan gorpu horiek ikusteak; esperientzia polita eta interesgarria izan zen". 

Arantzadi Elkarteko kideak
gorpuzkinak ateratzen,
2018-iraila-26
Argazkia: Nafarroako Gobernua
Ibaik dioenez, sorpresa eta zortea, ateraldia bere taldeari (DBHko 4 I) egokitu baitzitzaion: "Asteazkenean, patio orduan Eguesera joan ginen “txango” batera. Matematika klasea eta gero asko poztu ginen ez genuelako espero notizia hori. Autobusean, txangoaren plana azaldu zenigun, eta asko harritu nintzen 1936ko gorpu batzuk ikustera joango ginela esan zenigunean. Zorte handia izan genuen gu hautatuak izan ginenean, lurperatutako gorpu batzuk ikusteko nire lehen aldia izan zen, bakarrik telebistatik ikusi nituelako. Iritsi ginenean, asko harritu nintzen gorpuak ikusi nituenean, 1936an Nafarroan fusilatutakoen gorpuak baitziren. Agureen kontakizuna interesgarria izan zen, eskolara joatean gorpuak ikusi zituzten eta korrika joan ziren, etxera iritsitakoan haien gurasoei ikusitakoa kontatu zioten eta beste inori ezin zioten kontatu ikusitakoa, haien bizitza osoan sekretu batekin bizi izan dira eta aste honetan kontatu izan ahal digute. Haiei esker aurkitu dira gorpuak.
Gero gorpuak hurbiletik ikusteko eta arkeologo horiek nola lan egiten zuten ikusteko aukera izan genuen; gehien gustatu zitzaidan partea izan zen hori. Txango interesgarria izan zen eta oso gustukoa".

Bestetik, hainbat ikasleri Etxalatzeko esperientziak familian izandako bizipenak gogorarazi dizkie. Mikelek berea kontatu digu: "Nire amaren osaba bat, nire birraitona eta haren aita fusilatuak izan ziren, eta, haien gorpuak aurkituta daudenik ere, oso gogorra da. Kasu hauetan gorpuak aurkitu gabe zeuden eta ez dut imajinatu ere egin nahi ze latza izango den. Berriz, harrotasun pixka bat sentitzen dut, gorpuak gutxika dela ere aurkitzen ari dira duela urte batzuk. Asteazkenean inpresio handia izan zen pentsatzea hori ikusten genuen lehenetarikoak ginela eta, aldi berean, urte haietan gertatukoa berpiztu zidan, eta horrekin gerra batek sor dezaken guztia".

Izarok ere badu zer esan: "Espainiako gerra zibilari buruzko datuak, kontaketa historikoak etab, oso gustuko ditut. Kontaketa asko entzun eta irakurri ditut, baina hau bezalako zerbait inoiz ez dut ikusi. Familiaren partez hainbat istorio dakizkit: nire birraitona-amonen anaietako batek, aitaren eta amaren partez, gerra zibilean “desagertu” ziren; oraindik ez dakigu non dauden. Nire birraitona (amaren partez), Bilbon urte bat ezkutatuta egon zen faxista bat hiltzeagatik. Nire birramonaren beste anaia bat (aitaren partez) guztiz izkutatuta egon zen “rojo” izateagatik. Beraz, gorputz horiek ikusteak hau dena gogorarazten dit. Errepublikaren alde egiteagatik, mundu justu batengatik alde egiteagatik, hilda daude; edo hobe esanda, hil zituzten. Izugarrizko errespetua eta ohorea transmititu zidaten.
Harritzekoa da, nor ez du harrituko horrelako zerbait ikusteak?

Niretzat ere, nola ez, egundoko esperientzia polita izan zen. Batetik, beti pozgarria baita ikasgelako hormak gainditu eta ikastetxetik kanpo ikasleekin batera ikasketa prozesuari segida eman ahal izatea. Bestetik, lekukoekin hitz egitea eta Pako Etxeberria bezalako profesionalak zuzenean lanean ikustea... zer esango dut, bada? Izugarria benetan! Ahaztu gabe indusketan topatutako lagun zaharrak, jakina!

Sentsazio eta sentimendu anitz, beraz, Iratik ere bizi izan zituenak: "Bertara iritsi ginenean, emozionatuta nengoen. Nire lehenengo aldia zen, hori ikusten nuena. Horrelakorik ez nuen ikusi, ez telebistan ezta egunkari batean ere, bakarrik CSI eta horietako programetan agertzen diren gorpu faltsuak, baina ez egiazkoak. Laster nire emozioak aldatu ziren gorpuak ikusi nituenean. Harrituta nengoen. Azken finean, sei pertsonen gorpuak ziren, ez zen telebistan polizia programa hauetan erakusten dituzten gorpuen antzera. Hauek egiazkoak ziren.
Arantzadiko kideak lanean, 2018-iraila-26
Argazkia: Nafarroako Gobernua
Agureak azaltzen hasi zirenean zer ikusi zuten txikitan, berriro harrituta gelditu nintzen entzutean bakarrik beraiek 5 urte zituztelarik, 6 pertsonen gorpuak ikustea, lurrean etzanda.
Gorpuak ongi ikusteko, buelta bat emateko esan zigutenean, nire buruan pentsatzen hasi nintzen nolakoa izan zen bizitza urte haietan. Errespetua ematen zidan, gorpuak han lurperatuta ikusteak, baina pena ere sentitu egin nuen, pertsona horien familiek nola pasatu zuten pentsatzean. Jakitea edo ikustea nola eramaten duten zure familiako bat eta, hortik aurrera, ez jakitea ezer eta seguraski pentsatzea hilda egongo dela, oso zaila izango zen eta nahiko mingarria.
Amorrua ere sentitu nuen, hori egin zuten pertsonengatik. Nola ahal zuten hil pertsona bat, gorpua ezkutatu eta ez esan ezer familiari, pertsona horri buruz. Garai horretan egiten ziren gauzek asko haserretzen naute; pertsona bat hiltzea zure ideologia berbera ez izateagatik.
Espero dut pertsona horien familiak aurkitzea eta agur hobekiago bat ematea".

Tira, bada, ikasleen testigantza batzuk besterik ez ditugu honetara ekarri. Hala ere, hogei ikasle horiek eta irakasle honek mila esperientzia eta bat gehiago bizi izan genituen; gehiago izanen dira, seguru.