2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

Galeano, "Askeen erresuma"

Atzoko saioetan merkataritza triangeluarra landu genuen, esklabo beltzen trafikoa, Kapitalaren eta Burgesiaren goraldiaren atzean zegoen zorigaiztoko jarduera ekonomikoa. Goiz osoa eman genuen Eduardo Galeanoren Ispiluak: Mundu ia ororen historia-rekin (Txalaparta, 2013). Hona hemen Brasilen ihes eginiko esklaboen babeslekuak, quilomboak, pertsona libreak osatutako komunitateak.

Askeen erresuma

Palmaresko quilomboa, Brasilgo handiena eta erresistenteena.
Hamazazpigarren mende osoan gertatuta.   
   Onddoak bailiran sortzen dira ihes eginiko esklaboen babeslekuak. Brasilen, quilombo esaten diete. Komunitte esan nahi du hitz afrikar honek, nahiz eta arrazakeriak itzulita nagikeria, kalapita edo putetxea izan.
   Palmaresko quilombo hartan, esklabo izanikoak aske bizi dira, jabe eta azukre larderiatsu barik asek, ez baitu honek ezer hazten uzten. Denetarik laboratzen dute, eta denetarik jaten. Euren jabeen egunekoa itsasontzietatik dator. Eurena, lurretik. Afrikar erako euren burdinolek aitzurrak, pikatxoiak eta palak ematen dizkiete lurra lantzeko, eta aiztoak, aizkorak eta lantzak hura defenditzeko.

2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

Construcción de identidad de género

Egun on! Hoy vamos a dejar un poco de lado los manuales de Historia, para empezar con una clase de 5 minutos que debería darse simultáneamente dentro y fuera del aula. On y va!

"La construcción de la identidad de género es de todos y todas, no es solamente de las personas trans, todos construimos nuestra identidad de género todos los días; y esto es un proceso interno, una experiencia interna e individual".


2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

Emakume gaiztoak, Lizarra 1620 - Hondarribi 2018

Berria-n idatzitako artikuluan dioenez, Amaia Nausia historialaria ez dute ezustekoan harrapatu aurten Hondarribin izandako gertakari tamalgarriek; bere ustez, horrek islatu duen bakarra da emakumeek mendeetan irentsi duten mezua oraindik ez dutela haien sabeletatik bota. Ezagu dezagun Lizarrako Grazian Elizalde alargunaren auzia1620an Auzitegiak zigortua.

Emakume onak

Emakume errepublikanoak 1936an
"Gaztea zelarik Graciana Elizalde alargun gelditu zen. Txikitatik ezagutzen zuen Dionisio, Lizarrako auzo berean hazi ziren. Gracianaren senarra hil zenean Dionisio maitasunez beteriko hitzekin gerturatu zitzaion eta handik gutxira haien artean pasioa piztu zen. Graciana haurdun gelditu zen eta Dionisiok zin egin zion laster elkarrekin etxe bat erosiko zutela. Arazo bakarra zegoen, Dionisio ezkonduta zegoen. Berehala Dionisioren emazteak Nafar Auzitegietara jo zuen bere senarra beste emakume batekin zebilela salatzeko. Auzitegiari Dionisiok aita eta etxeburu bezala zituen betebeharrak betearaztea eskatu zion eta, horri uko eginez gero, bekatuan bizi ziren maitaleek zigor gogorra jasotzea eskatu zuen. Auzokideek laster Gracianaren kontra jo zuten, haien ustetan bera zen erruduna eta Dionisio biktima; lekukoek Erresumako Fiskalari gizona Gracianarengatik sorginduta zegoela adierazi zioten. 1620. urteko uztailaren 16an Auzitegiak biak zigortu zituen; Dionisio etxe familiarrera itzultzera behartu zuen eta Graciana, errudun nagusia, «lotsa publikoa» jaso ondoren Erresumatik kanporatua izatea inposatu zuen. Udarako merkatu egun batean Graciana biluzi egin zuten, asto baten gainean eseri eta Lizarrako kale nagusietatik paseatu zuten bere bekatua zein zen oihukatuz. Kaleak lizarratarrez bete ziren, emakumeak lehen ilaran kokatu ziren, «emagaldu», «sorgin» eta «madarikatu» bezalako irainak alargunari botatzeko. Zera adierazi nahi zuten argi eta ozen: hura zela bide zuzenetik ateratako emakume bat, beraiek berriz emakume onak.



Laurehun urte ondoren asteburu honetan Hondarribiko irudiak bilakatu dira protagonistak. Hauek ikustean halabeharrez Gracianak eta historian zehar bera bezalako milaka emakumek jazarritako «lotsa publiko» horiek etorri zaizkit burura; ez baimendutako jokabide sexuala erakusteagatik baztertutako emakumeak, suan erretako sorginak edo 1936ko altxamendu militarraren ondoren gure kaleetatik erdi biluzik eta ilea moztuta bortizki jipoitutako emakume errepublikanoak. Laburbilduz, gizarte patriarkalak guretzako markatutako bidetik ateratako emakume horiengan guztiengan pentsatu dut. Asko harritu egin dira Hondarribiko kaleetan plastiko beltzen atzean eta lehenengo ilaretan emakume gazteak ikustean. Agian 2018. urteak feminismoaren mugimenduarentzat suposatu duen indarberritzeak egin du Hondarribian gertatutakoak ezustekoan harrapatzea, baina egia esanda honek islatzen duen bakarra da mendeetan irentsi dugun mezua oraindik ez dugula gure sabeletatik bota. Hori da patriarkatuak mendeetan lortu duena, kasu askotan gu izatea gure borrerorik gogorrenak. 1620. urteko udaran Lizarrako emakumeek Gracianaren kontra oihukatzean egin zuten bezala, kasu honetan Jaizkibeleko emakumeak behar bezalako emakume onak ez direla agerian utzi nahi dute batzuek.




[...] Tradizioz jasotako rola alde batera uztea erabakitzen badugu berehala oroitaraziko digute hori onartezina dela, emakume onen aurrean emakume gaiztoak garela.

2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea

Despedida del Che a sus hij@s


Abian gara. Ikasturte berria dugu Mendillorri BHIn zein auzoan; un curso más para crear puentes entre las cuatro paredes del aula y todo un barrio con mil y una experiencias de las que aprender. En esta ocasión quiero dejaros con Che Guevara y las que serían sus últimas palabras para con sus hijas e hijos: "Crezcan como buenos revolucionarios, aprendan mucho". Izan gaitezen zintzoak, eta burua astindu!

Últimos consejos a su hija Hilda

Has de saber que sigo lejos y que estaré mucho tiempo alejado de ti, haciendo lo que pueda para luchar contra nuestros enemigos. No es que sea gran cosa pero algo hago, y creo que podrás estar siempre orgullosa de tu padre, como yo lo estoy de ti.
Acuérdate que todavía faltan muchos años de lucha, y aun cuando seas mujer tendrás que hacer tu parte en la lucha. Mientras, hay que prepararse, ser muy revolucionaria, que a tu edad quiere decir aprender mucho, lo más posible, y estar siempre lista a apoyar las causas justas. Además, obedece a tu mamá y no creerte de todo antes de tiempo. Ya llegara eso.
Debes luchar por ser de las mejores en la escuela, mejor en todo sentido, ya sabes lo que quiero decir: estudio y actitud revolucionaria, vale decir: buena conducta, seriedad, amor a la Revolución, compañerismo, etc. Yo no era así cuando tenía tu edad, pero estaba en una sociedad distinta, donde el hombre era el enemigo del hombre. Ahora tu tienes el privilegio de vivir otra época y hay que ser digno de ella.

Carta a su hija Hilda. Febrero 15 de 1967.
Ernesto Che Guevara. Obras. 1957-1967.
Tomo II. Pág 694. Casa de las Américas. La Habana, 1970.
Publicado en: Periódico EL MUNDO, 16 de octubre, 1967: 4C.
BOHEMIA, 59(42):99, 20 de octubre de 1967.


Carta a sus hijos e hijas


Su padre ha sido un hombre que actúa como piensa y, seguro ha sido leal a sus convicciones.
Crezcan como buenos revolucionarios. Estudien mucho para poder dominar la técnica que permite dominar la naturaleza. Acuérdense que la Revolución es lo importante y que cada uno de nosotros, solo, no vale nada.
Sobre todo, sean siempre capaces de sentir en lo más hondo cualquier injusticia cometida contra cualquiera en cualquier parte del mundo. Es la realidad más linda de un revolucionario.
Hasta siempre hijitos, espero verlos todavía. Un beso grandote y un abrazo de papá.

Carta a sus hijos.
Ernesto Che Guevara. Obras. 1957-1967.
Tomo II. P. 696. Casa de las Américas. La Habana, 1970.