Aurten ikasturtearen amaiera berezia izaten ari gara: ekainean izanen ditugu iraileko errekuperazioak, horiek prestatzeko errekuperazio klaseak, ikaslerik gabeko gela asko ere badira... Aurrerago egingo dugu horren inguruko balorazioa. Momentuz, ikastetxeak hainbat saio "alternatibo" prestatu ditu, argi uzteko irakaskuntza badela azterketetatik haratago doan prozesu bat: tailerrak, solasaldiak, irteerak..., horiek guztiak boluntarioak izanen dira. Historia maite dugunok hitzordua dugu bihar, astelehenean, 11:30etan, Areto Nagusian. Bertan Historia, Nafarroa, Memoria guneak, Eztabaida historiografikoak... aztergai izango ditugu, beti ere Historiografia eta Herri mugimenduak eskutik lotuta. Ez lotsatu, animatu eta bertaratu!
HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
2017(e)ko ekainaren 11(a), igandea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Jakinarazi digute badugula teknikari berria , Iñaki ordezkatu duena. Mendillorriko BHIko bi eraikinetan ez ezik, beste lau ikastetxeetan er...
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
Tasio margolariak Nazioarteko Harremanetan murgildu gaitu gaurko komiki-tiran. Tasio , Gara , 2017-08-27