08. Totalitarismoak (1918-39) etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
08. Totalitarismoak (1918-39) etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Heriotza zigorra Iruñeko kartzelan, 1924an

Oraintxe konturatu naiz bi urte hauetan 15.000 klik egin direla gure Historia Txoko honetan, ederra benetan! Historia zein bestelako istorio txiki handi horiek guztiak... euskaraz, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, ezta?
Gaurko istorioa Iruñeko espetxe zaharrean kokatua da. Izan ere, aurreko udal-gobernuak eraikina bota egin bazuen ere, memoria gune izaten jarraituko du aurreratzean ere.

1924ko azaroaren 6an, 42 militante anarkista Donibane Lohizunetik irten ziren Primo de Rivera diktaduraren aurka jarduteko. Bera-ra iristean Guardia Zibilarekin topo egin zuten. Bi guardia zibil eta lau gerrillari hil eta bese hamazazpi zauritu ziren. Beste batzuk atxilotu egin zituzten.

Gaur8, 2017ko otsailaern 18a, 31. or.

Enrique Gil Galaz, Julian Santillaz eta Pablo Martin Sanchezi, heriotza zigorra ezarri zieten gerra-kontseilu batean. Zigorra garrotez gauzatu zuten abenduaren 6an, Iruñeko kartzelan. Pablo Martin Sanchez barakaldarrak, urkamendira zeramatela, zaindarietatik askatu eta kartzelako patioko lehen solairura igota, bere burua bota zuen. Berehala hil zen. Julian Santillazek, hil baino lehen, hauxe esan zuen ozenki: "Esan nahi dut ez dudala neure burua erruduntzat jotzen, eta ez dudala protesta egiten justiziaren aurka, tiraniaren aurka baizik". Dolu gisa, Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan ez zuten partidarik jokatu. Irudian, senideak eta lagunak ageri dira Iruñeko kartzelaren parean, bandera beltza altxatuta. Argazkia Donostia bizi zen Pascual Marin argazkilari tuterarrak egin zuen.


2016(e)ko abuztuaren 31(a), asteazkena

Grafitiak vs. svastikak

Berlinen hasi zen #PaintBack ekinaldia, orain hilabete gutxi. Era guztietako grafitiak egiten dituzte paretetako ikur naziak estaltzeko.



2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

Adolf Hitlerren "Mein Kampf" berrargitaratu dute

Alexander Heinl, Efe
  Hirurogeita hamar urteren ostean, Adof Hitlerrek idatzitako Mein Kampf (Nire borroka) salgai dago berriz ere liburu dendetan. Oraingoan edizio kritikoa da, Municheko Egungo Historia Institutuak hainbat hamarkadatan landu duena. Edizio berriak oinaldeko 3.500 ohar baino gehiago ditu, eta puntuz puntu egiten die aurre Alemaniako fuhrer-aren pentsamenduari.
  Ikusten badugu garai hartan zenbat ale saldu ziren, sinestezina egiten zaigu gerra ondoren alemaniar askok esandakoa, hau da, ez zekitela naziek zer egiten zuten. Ludger Mees historialariak gaur Berriak egindako elkarrizketan azaldu bezala, "Erregimen nazionalsozialistaren garaian liburu hori oparitu egiten zuten ezkontzetan; ohikoa zen bikoteari oparitzea, eta hainbat ospakizunetan ere opari gisa ematen zen. Hamabi miloiko argitaraldia izan zuen. [...] Bigarren Mundu Gerra eta holokaustoa amaitu ondoren, Alemaniako gizartean argudio edo aitzakia bat zabaldu zen. Hura guztia nola gertatu ahal izan zen galdetuta, sarri askotan erantzun bera ematen zen: "Guk ez genekien holokaustoan zer gertatu zen; horren berri gerora jakin genuen". "Ez genekien Auschwitz zer zen". Jende arruntak ezjakintasuna erabil zuen aitzakiatzat, bai eta garai hartako intelektual askok ere. Baina Mein Kampf irakurtzen baduzu, han dago zehatz-mehatz idatzita gero berak [Hitlerrek] egingo zuena. Iragarrita zegoen, paper gainean, zer asmo zituen juduekiko. Gerora egingo zuten guztia idatzita zegoen hamar urte lehenago liburuan". Zinez, belaunaldi berriek ez lukete gertatu zena ahaztu beharko.

2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

Stefani Kampmann, "La Ola" eleberri ilustratua

Faxismoa eta Nazismoa ari gara aztertzen DBH-4.ean. La Ola eleberri ilustratuarekin aukera polita dugu ulertzeko faxismoa nola sor eta zabal daitekeen... beranduegi izan arte.

La Ola komikiaren azala


   
Komikiaren fitxa:

La Ola
Jatorrizko izenburua: Die Welle - Graphic Novel
Morton Rhue
Stefani Kampmann
Itzulpena: Carme Gala
176 orrialde
17,5 x 24 zm., azal gogorrak
Prezioa: 19,00 €
[Badakizue, Liburutegi publikoetan, herri prezioak: 0 €]



Morton Rhuek (Todd Strasser-en ezizena) idatzitako eleberri baten moldaketa da La Ola, "Hirugarren Olatua" esperimentu soziologiko polemikoan oinarritutako lana. Egiazko gertaera horretan, 1960. hamarkadaren amaieran, Kaliforniako Institutu batean, Ron Jones irakaslea saiatu egin zen bere ikasleei ikustarazten zein erraz eraman daiteke masa "alde ilunera".
La Ola komikian, Ross historiako irakasleak nazismoa azaltzen duenean, ikasleek ezin dute ulertu alemanen jarrera itsua eta naziek zein erraz manipulatu zituzten.

La Ola, 27 or.
Ikasleek zera baieztatzen dute: Haiek ez zituzten manipulatuko, nazien aurka altxatuko zirela. Orduan, irakasleak esperimentua abian jartzea erabakitzen du. Bi izango ditu helburu: batetik, jarrera faxistak nola sortzen diren azaltzea; bestetik, alemanei gertatutakoa edonoiz eta edonon gerta litekeela ikustaraztea. Hala ere, esperimentua eskutik joaten zaio eta arriskutsua izaten hasten da.

La Ola, 52 or.
Izan ere, Berlingo ilustratzaile gazte Stefani Kampmannek lortu egin du eleberri grafiko honetan jatorrizko liburan bizi den mehatxuzko giroa. Animatu eta irakurri, faxismoa, zorigaiztoko fenomeno politiko hori, iraganeko kontua ez baita.

La Ola, 159 or.

Hemen ere baduzue 2008an Dennis Ganselek zuzendutako Die Well (Olatua) filmaren inguruko trailerra [01:33 m.].

 

Iturriahttp://www.youtube.com/watch?v=azjctIF8xV4