Ziztadak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ziztadak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

Ziztadak (5): Merkatu sistemaz



Lewis Carrollek 1872an idatzitako Ispiluan barrenean, Erreginak oihuka eta arrastaka darama aurrera Alice:
-     Orain! Orain! –oihu egin zuen Erreginak-. Azkarrago! Azkarrago! –eta hain azkar joan ziren, azkenean ematen baitzuen airean barrena hegaka zihoazela, oinek lurra nekez ukitzen zutelarik, harik eta bat-batean, justu Alice erabat nekaturik zegoenean, gelditu egin ziren arte, eta landan eserita aurkitu zuen bere burua, arnasarik gabe eta zorabiaturik.
Alicek bere inguruari begiratu zion harridura handiz:
-       Arraioa! Esango nuke zuhaitz honen azpian egon garela denbora guztian! Dena dago lehen bezalaxe!
-    Jakina baietz –esan zuen Erreginak-; zer uste zenuen? Hemen, ikusten duzunez, ahalik eta gehien korri egin behar duzu leku berean gelditzeko. Beste norabait iritsi nahi baduzu, gutxienez bi aldiz azkarrago korri egin behar duzu!
Noiz utziko dugu gurea ez den lehiaketa ero hau?





* Aurreko ziztada:

2015(e)ko otsailaren 21(a), larunbata

Ziztadak (4): Malcolm X

New Yorkeko Harlem auzoan hil zuten, tiroz, 1965eko otsailaren 21ean, arraza segregazioaren kontrako hitzaldi bat ematen ari zela. Oinarrizko eskubideak ukatzen dizkigute New Yorkeko poliziek, salatzen zituen 39 urteko Malcolmek. Presazkoa da askatasuna eskuratzea.
50 urte joanda, 2014. urtean, 14.300 lagun atxilo hartu dituzte AEBetan, miatuak izateko; atxiki dituztenen 11.600 errugabetzat jo dituzte, eta erdia baino gehigo beltzak dira. Beltzak dira Michael Brown, Eric Garner, Oscar Grant, Trayvon Martin, Manuel Díaz, Kimani Gray... Beltzak, gazteak, armari gabeak, deliturik egiten ari ez direnak. Polizia zuriek erahilak. Gaur egun ere, AEBetan, presazkoa da askatasuna eskuratzea.





* Aurreko ziztada:

2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Ziztadak (3): Izurrite izugarria

   OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, mundu osoko emakumeen heren batek baino gehiago sufritzen ditu sexu erasoak. Ia mila miloi emakume. Zenbait herrialdetan, kopurua %40tik hurbil dago, Afrikan %45,6 izanik. Munduan eraildako emakumeei dagokienez, hamar kasutik lautan, sexu indarkeria dago atzean. Mundua osoan ere, 15 eta 19 urte bitarteko emakume gazteen %29,4k jaso dituzte tratu txarrak, bikotekide edo bikotekide ohien eskutik. Bestalde, hainbat gaixotasun izateko arriskua ere izugarri handitzen da indarkeria pairatu duten emakumeen artean: depresio kasuak, sifilia, gonorrea eta klamidia, besteak beste. Izugarria izurri denbora amaigabe hau!



* Aurreko ziztada:

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Ziztadak (2): Genozidioa

Esklaboak Amerikarako bidean
Hona hemen XIX. mendeko Kubako egunkarietan ohikoak ziren iragarki batzuk:
- Ile leuneko mulatotxo bat saltzen da, 7 urtekoa, osasuntsua eta oso polita, egokia morroitarako, 26 onzatan.
- 18ren bat urte dituen beltzatxo bat saltzen da, erditu berria eta umetxorik gabe, 250 pesotan, alokatu ere alokatzen da.
Esklabotzak 400 urte inguru iraun zuen, eta tarte horretan, Europako zibilizatuek Afrikan harrapatutako 150 miloi lagunetik 100 milioi lagun hil ziren Amerikara bidean, hiru lagunetik bi. Santiago Alvarez Kubako zinema zuzendariak, ordea, bere Nova sinfonía dokumentalean (1982) horrela dio:
-  Soilik 15 milioi heldu ziren Amerikara, giza merkantzia bilakatzeko. Beste guztiak, 135 miloi, ehizaren eta bidaiaren ondorioz hil ziren.
   Julian Zulueta Amondo arabarra (Anuzita, 1814) pertsonen trafikoan ezezik, azukrearen industrian eta mailegu-emaile lanetan ere aritu zen. Ulergaitza bada ere,  egun, independentzia eta berdintasuna maite dituen Kuba horrek baditu independentziaren aurkako eta esklabista baten omenez izendatuko Zulueta herria eta Zulueta kalea. Ulergaitza bada ere.



* Aurreko ziztada:




2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

Ziztadak (1): Beti besteak aukeratzen


Patriziaren semeak dio gazteleraz egiten duela gazteleraz egiten diotenekin, eta euskaraz euskaraz egiten diotenekin. Eta amak esaten dio:

- "Hara! Beti besteak aukeratzen du hizkuntza?"