Geografia politikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Geografia politikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

Ezpondapea: Memoria Historikoari buruzko Jardunaldiak


Aurten ere Ezpondapea Elkarteak antolatu du apirilaren zehar Memoria Historikoaren inguruko jardunaldiak, hauek guztiak Mendillorriko Civivoxean izanen dira. Erakusketa goizez taldeka ikusi ahal izateko aldez aurretik CIVIVOXeko arduradunarekin harremanetan jarri beharko da.

Erakusketa (Apirilaren 3tik 28ra)
“Euskal Herriko mapak. Euskal Herria kartografian eta testigantza historikoetan”

Mapak egiteaz eta aztertzeaz arduratzen den zientzia da kartografia, eta adierazle garrantzitsua da herrialde bati buruzko historian zehar izan den ikuspegia ulertze aldera.Erakusketa kartografiko honek mundu osoko literaturan Euskal Herriari emandako izenaren historia errepasatzen du, eta erakusten diren mapak XI. mendetik aitzinera autore espainiarrak, frantsesak, alemanak, ingelesak eta italiarrak eginak dira.
Erakusketaren inaugurazioa eta solasaldia Joxe Mari Esparzarekin, historiagile, argitaratzaile eta erakusketaren jatorria den “Mapas para una nación” liburuaren idazlearekin.
Apirilaren 7an, ostiralarekin, 19:30ean. Ikus-entzunezko gelan. Solasaldia Joxe Mari Esparzarekin, historiagile eta argitaratzailea.

 
Apirilaren 21ean, 20:00etan, Civivox-Mendillorrin.
“POR LA ESPALDA” antzezlana, Josu Castillok idatzia, Ángel Sagüesek zuzenduta eta “La puerta roja” konpainiak antzeztua.

Nafarroako oroimen historikoaren inguruko lehenbiziko antzezlana da. Bertan kontatzen da Guardia Zibilaren buru José Rodríguez Medel komandantearen hilketa, atzeguardian errepresioaren izugarrikeriak jasan zituzten emakumeen zeharkako begiradaren bitartez kontatuta ere, zeinen zorigaitza oraindik ere idatzi eta antzeztu gabe dagoena.

Apirilaren 28an, 19:30ean, Civivox-Mendillorrin.
"50+30 MEMORIA VIVA / MEMORIA BIZIA”dokumentala eta mahaingurua

Oroimen historikoaren iragana, oraina eta etorkizunaren inguruko hausnarketa.
Sartagudan biktimen omenez 1986. urtean grabaturiko bideoan oinarriturik, akademi-, kultur-, elkarte- eta instituzio-eremuetako pertsonen lekukotasunak biltzen ditu, zeinek erakusten baitigute 70eko hamarkadan Oroimena berreskuratzeko hasitako bideak jarraipena daukala eta gaurkotasunezkoa dela. Mahai-ingurua aurkeztu eta zuzenduko du: Bideko Mitxingorria, oroimenaren aldeko herrien koordinakundea.

2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Itsaso bat gorpu: 900 migratzaile desagertuta

  Libiatik Lampedusara bidean 700 eta 950 migratzaile artean desagertu dira asteburuan; aurten 1.600 inguru hil dira Mediterraneon. Muammar Gaddafi boteretik kendu ondoren, estatua desgertu egin da praktikan, eta Europara itsasotik sartu nahi duten migratzaile gehienentzat irteerako portu nagusia bihurtu da. Kontrol gabezia baliatuta, giza trafikorako mafia sare zabal bat hedatu da herrialde horretan. Gehienbat Frantziak eta Erresuma Batuak sustatu zuten Gaddafi boteretik kentzeko kanpoko esku hartzea, eta, gero, NATOk zuzendu zuen. Haiek babestutako gobernu alternatiboak, ordea, ez du gaitasunik izan Libia kontrolatzeko. Klik solidario bat baino askoz gehiago behar dute, zalantzarik ez.

Berria, 2015eko apirilaren 21a, 2. or.

2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

"Pobreziaren turismoaren" aurpegi latza.

   DBH-3an  Nazio Batuen Erakundea aztertu genuen abenduko zubian baino lehen. Blog honetan ere bere funtzioak edo ustezko funtzioak izan genituen aztergai (NBE: Bakeari eustea?). Honetan, NBEko erakunde bateko arduradunaren hitzak ekarri ditugu: Antonio Guterres UNHCRko zuzendariarenak.
  UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak aditzera emandako datuen arabera, aurten 3.419 etorkin hil dira Mediterrraneoa gurutzatu nahian. Mundu osoan 348.000 lagunek jarri dute euren bizia arriskuan itsaso edo ozeanoak zeharkatzeko saiakeran. Nazioarteko komunitateak huts egin duela ohartarazi du Antonio Guterresek, UNHCRko zuzendariak. "Guerratik eta pobreziatik ihes egiten duten pertsonei asiloa eta babesa eman beharrean, sarrera debekatu nahi diete gobernu askok. Hutsegite larria da hori, batez ere, gatazka armatuek erangindako errefuxiatuen kopuruak marka guztiak hautsi dituen garaiotan", salatu du Guterresek. Duela bi aste, 408 siriar erreskatatu zituezten Mediterraneo itsasoan Siziliako kostaldera iritsi nahian ari zirela. Horietatik 61 haurrak ziren eta 54 emakumeak, guzti-guztiak Siriakoak. Sei egun zeramatzaten nora ezean eta, dagoeneko, deshidratazio sintomak zituzten. Beraiena da "pobreziaren turismoaren" aurpegi latzena.

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Nazio Batuen Erakundea (NBE): Bakeari eustea?

   Horrela dio Santillanako Geografia 3 DBH testu liburuak:

Nazio Batuen Erakundea (NBE) 1945. urtean eratu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, estatuak konturatu ziren erakunde bat sortu beharra zegoela, gatazkak modu baketsuan konpontzeko.
Gaur egun, 192 herrialdek [Hego Sudan gehitu beharko genuke], ia munduko estatu guztiek, hartzen dute parte erakunde horretan.
NBEk hiru helburu nagusi ditu: giza eskubideak babestea, bakeari eustea eta lankidetza baketsua sustatzea [...]

   Orrialde amaieran, honako galdera hauek dira:
  • Zein dira NBEren helburuak?
  • Zer gertatuko litzateke erakunde hori egongo ez balitz?
  • Sartu http://www.un.org.
   Aurreko ostiralean, abenduaren 12an,  revolution-news webak bideo bat zintzilikatu zuen, non azaltzen den NBEko indarren jarrera pobreziaren eta ustelkeriaren aurka protestatzera kalera atera ziren haitiarren aurrean.


   Galde deizeiogun geure buruari: Zeintzuk dira NBEren helburuak? Zer gertatuko litzateke erakunde hori egongo ez balitz?