02. Liberalismoa/Nazionalismoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
02. Liberalismoa/Nazionalismoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

Dokumentala: Frantziako Iraultza (1789-1815)

Gaurko saioan bukatu egin dugu Frantziako Iraultzaren inguruko ikasgaia. Galeano-ren Ispiluak. Mundu ia ororen historia liburuaren hainbat atal irakurri dugu, hiru testu iruzkin eta bi eskema landu ditugu, mapa iruzkin bat ere bai, euskaldunek Kexa kuadernoetan idatzitakoa zein Garat anaiek bideratutako eskakizunak... Hemen duzue 30 minutuko dokumental bat, azken aste hauetan landutakoa birpasatzeko aukera ederra emango dizuena. Aste buru on!

2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

Euskara eta Frantziako Iraultza

Iraultzaren lehengo urteetan dokumentu ofizialak euskarara itzuliak ziren. Kexa Kaiera adibidez, bi hizkuntzetan egina izan zen eta Departamenduari buruzko eztabaida izan zenean Biltzar Nazionalean Garat anaiak Hizkuntzaren irizpidea jarri zuten argumentu nagusitzat Biarnorekin batera ez egoteko. Baina 1793tik aurrera hizkuntza politika aldatuz joan zen Frantziar Gobernuan. Frantziar Iraultzak nazionalismo sutsuaren itxura hartzen hasi zen. Konbentzioan aurkeztutako bi txosten honen adierazle dira. Lehena Grégoire apaizak 1794ko ekainean aurkeztutakoa eta bigarrena Barère jaunak uztailean. Grégoire txostenak honakoa dio besteak beste:
"chez les basques, peuple doux et brave, un grand nombre est accessible au fanatisme, parce que l'idiome est un obstacle à la propagation des lumères (...) sans pouvoir assigner l'époque fixe à laquelle ces idiomes (basque, breton) auront entièrement disparu, on peut augurer qu'elle est prochaine. (...)".
Barère Jaunak hizkuntza eta izaera batzen ditu:
"Le fédéralisme et la superstition parlent bas-breton; l'émigration et la haine de la République parlent allemand; la contre-révolution parle l'italien, et le fanatisme parle le basque. Brisons ces instruments de dommage et d'erreur.(...)".
Konbetzioak frantsesaren irakaskuntza sustatzeko neurriak hartuko ditu horrekin batera frantziar nazionalismoa indartzeko asmoz.



2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

Termidor eta Pilako Espeka lagunak

   Hurrengo astean 1. Ebaluazioko errekuperazio azterketa izango dugu DBH-4an. Beraz, aste buruan ikasle batzuek bidaia egin beharko lukete XIX. mendeko Europako Iraultzetaraino. Dalton filmea, Iriarteren Iraultzaren maratoia liburua eta bestelako bitartekoak erabili baditugu ere, testu liburua ere izan dugu bidelagun, Lurra: Gizarte zientziak. Historia (Vicens Vives argitaletxea). Bertan denetik topatu dugu:

Historia DBH-4. Vivens Vives, 2008.
- Mapen izenburua: "Europa en 1811" (34 or.), "Europa en 1815" (36 or.)... (euskaraz izan beharko, jakina!)
- "independentzia" hitza gaizki justifikaturik lerro amaieran: "independent-/ zia" (38 or.).
- Zer izango ziren "1848ko Iraultzak berarekin ekarri zituen ideial demokratikoak"? (39 or.). Ideia demokratikoak ala ideal demokratikoak?
- Eta nor izango zen "Austriaren aukako" hori? (41 or.) Bai, aurkako izan beharko.
- Unitatearen amaierako kontzeptu-mapan ere horrelakoak agertzen dira: "Inperio napoleoniko  derrotado por  Berrezarpen absolutistak"; "jabetza eskubidea eta komunitate nazional  influyeron en iraultza liberaletan eta batasun nazionaletan" (42 or.). Bai, hemen ere denetik: ergatiboa, euskara eta gaztelania batera, en fin!
   Hala ere, bi lagun hauek dira gehien harritu gaituztenak: Termidor eta Pilako espeka. Beitu:
- "Modu honetan, Termidorrek Estatu kolpea jo zuen 1794ko ekainean..." (31 or.). Bai, Termidor ez zen izan Robespierren aurka aritu zen inor, frantziar iraultzaileek ezarritako egutegi berriko hilabetea baizik, uztaila-abuztuari zegokiena.
- Eta zergatik ez esan derrigorrezko errekrutatzea edo errekrutatze-masiboa "Pilako espeka" horren ordez? (30 or.)

   Noizko euskaraz sortutako testu-liburuak? Hona hemen proposamen ausarta ikastetxeko Irakurketa Planean sartzeko: XIX. mendeko Europako Iraultzak aztertu nahi izanez gero, ez irakurri Vicens Vives argitaratutako Lurra liburua. Ikasleek izugarri eskertuko ligukete.