HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
05. Lehen Mundu Gerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
05. Lehen Mundu Gerra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea
2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala
Rosa Luxemburg, "Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti" [II]
"[...] Atzo gauean, bederatziak aldera, ikuskizun eder baten lekuko izan nintzen berriro. Eserita nengoen sofatik leihoko beira argitzen zuen isla arrosa bat nabari nuen. Honek txunditu ninduen zerua erabat grisa baitzegoen. Leihorantz korrika egin eta edertasun haren menpe geratu nintzen. Ekialdean, zeru gris berdinduaren gainean hodei arrosa eder neurrigabea nabarmentzen zen, erabat irreala zen, beste leku ezezagunetatik etorritako irribarre bat, agur bat bezala. Nik askatasunaren moduko zerbait sentitu nuen, nahigabe bi eskuek luzatu nituen agerraldi magikorantz. Ez al da ederra bizitza eta ez al du merezi bizirik egoteak horrelako kolore eta irudiak jasotzeko? Ezin nuen nire begirada askatu ikuskizun argitsu hartatik eta argi izpi gorrixka bakoitza irentsi nuen, bat-batean nire jarreraz barre egin nuen. Jauna! Zerua, hodeiak eta munduko edertasuna ez dira Wronken geratuko, nik ez diet agur esango. Ez, luzaro lagunduko naute noan lekura noala, ni bizi naizen arte [...].
Breslau, 1917ko abuztuak 2
"[...] Berehala -gutuna idazteari utzi diot zerua behatzeko- eguzkia gradu bat jaitsi da eraikuntzen atzetik, goialdean hodei txiki pilo bat -Jaungoikoak daki nondik etorriak- isiltasunean elkartu dira. Gris xamur kolorekoak dira, zilar kolorekoak eta distiratsuak dira ilaran, hausten diren irudiekin iparrerantz zuzentzen dira. Arduragabekeria handia dago igarotzen diren hodei hauetan, irribarre axolagabe bat bezalakoak dira, neuk ere ezin izan dut irrabarrea ekidin, inguratzen nauen bizi erritmoarekin bat nator beti. Horrelako zeru baten aurrean nola izan daiteke norbait ankerra edo zitala. Ez ahaztu inoiz zure inguruari begirada bat botatzea, beti aurkituko duzu bihozbera izateko arrazoiren bat [...]".
Breslau, 1917ko abenduaren erdialdean
"[...] Atzo, nire buruarekin mintzatuz zera nioen: ez al da bitxikeria bat alaitasunean murgildurik egotea beti, arrazoi bakar bat izan gabe. Adibidez, lastaira gor-gogor batean nago eztanda, zelda ilun batean, nire inguruan betiko hilobiko isiltasuna dago, hilobi batean banengo bezala da. Presondegi aurrean gau guztia erretzen diharduen lanpararen islak leihotik sartu eta sabaian dantzatzen du. Une batetik bestera, urrunean tren baten burrunba lausoa entzuten da eta leihopean, oso hurbil, zaindariaren eztul txikia, zangoak luzatzeko bere bota astunekin dabilela. Bere boten azpian, etsita kirrikatzen da area, gau beltz hezean irtenbiderik gabeko bizitza baten atsekabea gogorarazten duela dirudi. Hemen nago etzanda, bakarrik, ilun, negu aspergarriaren menpe, hala ere pentsaezinezko poz berezi batek astintzen du nire bihotza, eguzki distiratsuaren pean, zelai loratu batean banenbil bezala. Eta ilunpean bizitzari irribarre egiten diot, hondamendia eta goibeltasuna argitasun eta zorion bihurtzeko sekretu miragarria ezagutuko banu bezala. Beraz poz honen arrazoien bila nabil, ez ditut aurkitu eta ezin dut saihestu nire buruaz barre egitea. Nik uste bizitza bera dela sekretu bakarra, gauaren iluntasun sakona belusa bezain ederra eta leuna dela ongi begiratuta. Eta zaindariaren pauso geldiaren eta astunaren pean sableak kirrinkatzen duenean ere bizitzak kantatzen du, entzuten jakinez gero. Une horietan, zugan pentsatzen dut, asko gustatuko litzaidake, egoera edozein delarik, edertasunera eta zorionera sarbide den giltza magiko hau zuri igortzea, une xarmagarri batean bizitzen utziko lizukeena, kolore aberatsezko zelaian ibiliko bazina bezala. Nik ez dizut aszetismorik aholkatu nahi. Nik poz ukigarri egiazkoak opa dizkizut, baina nik soilik, nire zorion agorrezina adierazi nahi nizun [...]"
Rosa Luxemburg, Kartzelako gutunak Sophie Liebknecheti,
Katakrak Liburuak, 2018, 72,77, 78. orr.
2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala
I. Mundu Gerraren ondorioak: Versallesko Ituna
Errepaso eguna izanen dugu gaur DBHko 4. taldeetan: Inperialismoa eta I. Mundu Gerra. Hona hemen "Alemaniari ordainarazi" dokumentala, oso aproposa Versallesko Itunak suposatu zuena baloratu ahal izateko, II. Mundu Gerraren hazia erein zen eszenatokia hain zuzen.
2018(e)ko abenduaren 23(a), igandea
"Maitia nun zira?" dokumentala: 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala
1915-1918
artean, Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan
zeuden presoak grabatu zituen. Horien artean euskal presoak. 2014an,
soinu hauen kopia numerikoa jaso zuen
Euskal kultur erakundeak Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold
Unibertsitatearengandik.
2016an
Elena Canasek eta Ainara Menoyok, audio grabazioen historia eta
testuingurua transmititu nahian, Maitia nun zira? bideo dokumentala
sortu zuten.
2017(e)ko martxoaren 26(a), igandea
Armeniar genozidioa: "Une histoire de fou" filma
Ostiral gauean zinemara hurbildu nintzen, 2015ean Robert Guédiguianek zuzendutako Une histoire de fou (Ero istorio bat) filma ikustera. Ikustera baino, Guédiguianek espero bezala, ikastera, ulertzera eta, batez ere, hunkitzera: "Espero que el espectador [y la espectadora, supongo] se emocione. Emoción, etimológicamente, significa poner en movimiento. Me gustaría que gracias a la emoción, el espectador aprendiera mejor esta historia y, pero eso ya es el colmo de la ambición, que entendiera mejor la Historia en sí. En el fondo es sencillo. Quisiera que el espectador, al acabar la proyección, estuviera más emocionado y fuera más inteligente que al entrar en el cine". Beraz, kasu honetan bai, egilea eta ikuslea aseturik gara, zalantzarik ez.
1915ean Armeniar herriak Turkiak eragindako genozidioa pairatu behar izan zuen. Garai hartan, bi milio biztanle zituen Armeniak eta, horietatik, 1.300.000 erail zituen Turkiak era plantifikatu eta sistematiko batean. Egun, Estatu askok, Espainiak tartean, ez dituzte gertakari haiek aintzatetsi. Hala ere, Guédiguianek ez du genozidioan berean zentratu nahi izan: "Contar la historia del genocidio no me interesaba mucho. Quería contar cien años de historia, es decir, hablar del genocidio y del efecto que ha tenido en varias generaciones. Quería contar la historia de la memoria de este genocidio y, más aún, la historia de la memoria de esta historia. Y todo a través de los personajes". Eta, esan beharra dago, bete-betean asmatu egin duela.
Guédiguianek berak azaltzen digu zergatik egin du filme hau: "Por dos razones. La primera es que, durante mucho tiempo, mis preocupaciones eran lo que suele llamarse internacionalistas. Como comunista e internacionalista, las cuestiones de identidad eran totalmente secundarias. Importantes, pero secundarias. La segunda, y tiene que ver con la primera, es que el tema de la identidad se ha vuelto muy importante desde los años noventa, quizá el tema más importante, hasta convertirse en el núcleo de numerosos debates políticos en Francia. En consecuencia, aunque el tema no preocupaba en absoluto a la izquierda, de pronto fue de gran importancia encararlo sin dilaciones. Y eso mismo he hecho, empezando con mi propia identidad. Me sentí obligado, pero obligado en el sentido que da el francés a la expresión: Je suis votre obligé (estoy a vuestra disposición). En cierto modo, estoy a la disposición de todos los armenios del mundo, me debo a ellos, ya que me apellido Guédiguian y, me guste o no, soy el embajador de su causa. Con esta película, cumplo con mi responsabilidad. Si fuese palestino o kurdo, hablaría del problema palestino o kurdo. Pero soy de ascendencia armenia y presento el problema armenio".
Tira, bada, lagun, ez gara gehiago luzatuko. Gertakari historiko horietara hurbildu nahi izanez gero, hurbildu, ulertu eta hunkitu nahi izanez gero, ez galdu aukera zoragarri hau eta sartu historiaz blai den zinema-areto horretara. Bertan ero istorio bat topatuko duzu, zeren "Los genocidios son una locura. Siempre se encuentran razones objetivas o seudobjetivas, pero siguen siendo locuras absolutas, con consecuencias delirantes".
2017(e)ko urtarrilaren 10(a), asteartea
2016ko Gabon zahar gaueko miraria Kolombian
Atzo klasean komentatu genuen igandean argitaratutako berri bat: "Suspenden a cuatro policías por fotografiarse con las FARC". Damien Fellous frantsesak egindako eta zabaldutako argazkian azaltzen dira, gabon zahar gaueko ospakizunetan, NBEko kide zein Colombiako polizia batzuk eta gerrilariak elkarrekin dantza egiten.
![]() |
| Iturria: Interneta. |
Bestelako asmoa zuten, ordea, goiko agintari politikoek eta militarrek; tamalez, gerrak beste lau urte iraun zuen eta hamabost milioi pertsonatik gora hil zituen.
Gauza bera gertatuko al da Kolombian? Espero dezagun gatazkan zuzenean inplikatutako guztiek zein gizarte zibilak bitarteko nahikoak jartzea betiko goiko horiek berriz ere zorigaiztoko amaierak ezar ez ditzaten.
| Gara, 2017ko urtarrilaren 8a. |
2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea
Kurdistan: Sykes-Picot hitzarmena, 1916-2016
Kurdistanen iragan aste osoan ekitaldi anitz egin dituzte Sykes-Picot akordioaren mendeurrena oroitzeko. Europako potentziek kurduak estaturik gabe utzi zituzten hitzarmen haren ondoren egindako banaketetan.
![]() |
| Berria, 2016-maiatza-24 |
- Gehiago jakiteko: "Ehun urte estatu baten esperoan"
2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea
"Sufragistak" filma: E. Pankhurst, Emily Davison...
Gustuko al dituzu zinemagintza, historia eta emakume gaia? Nahi al duzu Batxilergoko ikasgelako giroan murgildu? Eta, horrekin batera, seme-alabarekin ordu pare bat konpartitu? Ez pentsatu bi aldiz, gonbidatu seme-alaba zinemara joatera eta egin jauzia XX. mende hasierara, emakumearen boto-eskubidearen aldeko borrokan eragile nagusia izan zen mugimendu sufragistaren garaira.
![]() |
| Emmeline Pankhurst |
1903an, emakumearen sufragioaren aldeko kanpaina indarberritu zen Emakumeen Gizarte eta Politika Batasuna taldea sortzearen bidez, Emmeline Pankhurst eta haren alabek sustatuta. Hainbestetan ezezkoa jaso ondoren, zuzeneko borrokari ekin zioten: horrela, ministroen hitzaldiak eragotzi zituzten eta alderdi liberalaren bileretan agertu ziren, eskariak aurkezteko. Betiko propaganda-bideez gain (mitinez eta manifestazioez gain, esaterako), bestelakoak ere erabili zituzten: adibidez, sabotajea, dendak eta establezimendu publikoak erretzea, eta politikari eta parlamentuko kide nabarmenen etxeei eraso egitea.
"Bost axola digute zuen legeek, jaunok; guk gauza horien guztien gainean emakumearen askatasuna eta duintasuna jartzen ditugu, eta gerra horretan jarraituko dugu iraganean egin bezalaxe. Ez gara izango, ordea, sakrifikatuko dugun ondarearen erantzuleak, ezta ondareak izango duen kaltearen erantzuleak ere, gobernua baizik; gobernuak dio gure eskaerak bidezkoak direla, baina ez ditu bete nahi" (Emmeline Pankhurst).
2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna
Ganix Iribarren, euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran
2014an Berrian argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu bere aita Ganix Iribarren desertorearen esperientzia, Extefana umetxo euskaldunak eskolan jasandako jazarpena eta beste kontu batzuk, non akulturazioa eta prozesu horri aurre egiteko gakoak azaltzen diren.
«Hemen ez didate sekula esan 'desertorearen alaba zara', baina...»
XX. mendearen laburpena dirudi Extefana Irastorza hendaiarraren bizitzak: Lehenengo Mundu Gerraren ondorioz, Gipuzkoan jaio zen; Hitlerren bisita gogoan du, eta euskal nortasuna berreskuratu zuen.
| Argazkia: Bob Edme |
«H
au da aita, 1914ko gerlan. Gizon ederra, ezta?», dio Extefana Irastorzak (jaiotzez, Iribarren), Hendaiako (Lapurdi) Xabola etxekoandreak. Molinaon jaio zen (Donostia; garai hartan, Altza), 1925ean, eta XX. mendeko gerren arrasto bizia du oroimenean. Baserritar familiakoa izanik, Pasaiako badiaren bazterrean jaio zen, aitak Lehen Mundu Gerrako lubakietatik ihes egin zuelako.
Nola eta zergatik egin zen desertore zure aita, Ganix Iribarren?
Belgikako frontean egon zen aita, eta Craonneko eta La Marneko batailetan hartu zuen parte. Desmasia, miseria gogorra ikusi zituen han, hilzorian zirenak lurrean utzita eta beraiek gainetik pasatzen... Lubakietan gauean hotz zelako elkarren gainean egiten zuten lo, eta, goizaldean, izotzak elkarri lotuta esnatzen ziren. Aitari ez zioten baimenik ematen etxera etortzeko, mugatik hurbil zegoelako. Baina nire ahizpa zaharrena jaio zenean, utzi egin zioten. Hemen hamabost egun pasatu eta gibelera joan behar zuenean, beste aldera pasatu zen.

Beste asko bezala, ezta?
Bai. Aitak bazituen 29 urte. Ezkondu berria zen. Amak puska egin zion biderako eta botila batzuk ardo ona lagunekin edateko, biharamunean partitzeko. Baina azken mementoan aita zaharrak esan zion: «Zertarako joan behar duk hara, heure burua eta besteak hiltzera? Nik pasatuko haut beste aldera mendiz». Izeba bat zuen Altzan [Donostia], baserri batekin. Hark eman zion lana eta aterpea. Han pasatu zituen hamabi urte. Bere aitak eman zion ideia, beraz, baina baita nire amak ere bai. Sei hilabete ezkonduak zeramatzaten gerra hastean, eta amarentzat ere gogorra zen.
Ezin elkarrekin egon, halere.
Aita frontean agertu ez zenean, amak egun guztiz jendarmeak zituen etxean. «Nik ez dakit; partitu egin zen», esaten zien. Halere, hamabi urte gutxi da. Hendaiako alkateak abokatu on bat eman zion, eta hark salbatu zuen. 1929an etorri ginen, baina aurretik gerra kontseilua egin zioten, epaimahai militar baten aurrean. Gaiztagin handi bat bezala tratatu zuten, bi eskuak lotuak, bi soldadu armatu aldamenean. Interprete bat zuen, aitak ez zekielako frantsesez. Umiliazio handia izan zen. Gerran bezainbat sufritu zuen epaiketan. Berehala harrapatuz gero, heriotza zigorra ezarriko zioten. Baina bizia salbatu zuen, eta zigorra ez zuen oso gogorra izan, ez zuelako aurrekaririk. Sei hilabeteko espetxealdia ezarri zioten, baina kartzelara joateko beharrik gabe. Lanari esker ahaztu zuen hura, baina zahartu zelarik, negar batekin gogoratzen zuen gerra kontseilua.

Frantsesik ez jakiteagatik arazoak izan zituen frontean?
Euskaldun asko ziren han, eta haien lotinanta Donibane Garazikoa. Behin soldadu batek desobeditu zuen, ez zuen erasoa jo edo. Lotinantak hura preso hartu zuen, eta aitari esan zion zelatatzeko, ihes egin ez zezan. Hirurak —lotinanta, presoa eta zaindaria— euskaldunak ziren. Izugarria izan zen gerla hura. Nola egin daiteke halako gerla bat gizonen artean?

Orduko gerra giro eta propaganda zela eta, senideen kontrako jarrerarik sumatu zenuten aita desertorea zelako?
Bai. Desertoreei bazieten halako mespretxu bat; kuraia falta-edo leporatzen zieten. Lau urterekin etorri nintzen, eta hemen ez didate sekula esan «desertorearen alaba zara zu», baina... bai «non zara zu sortua? Hendaian?». Nik beti esaten nien: «Euskal Herrian sortua naiz». Aitak berak sufritu zuen desertore egin izana. «Ez dakit berriz egingo nukeen gauza bera», esaten zuen. Ezagun batzuek —auzokoek eta baita senide urrun batzuek ere— esaten baitzuten: «Erraza da bere burua horrela salbatzea». Bozak zirenean, botatzen zioten: «Orain boza eman beharko diezu lagundu zaituztenei». Halakoak.

Amarentzat ere gogorra izan zen Hendaian egotea, senarra mugaz bestalde zela?
Bi urte eta erdi egon zen hemen aita han zegoelarik. Sei hilabete bakarrik egon ziren ezkonduta. Igande arratsaldetan ikusten zuten elkar, Bidasoaren alde banatik. Desertorearen andrea ezin zen hara pasatu; preso bizi zen. Bi urte pasatuta, aitak esan zion apartamentua egina zuela baserrian eta, hemengo beste desertore batek —Domingo Ezpeletak— lagunduta, elektrizitatea jarria zuela. Pasatzeko eskatu zion amari. Hura 1918ko apirilaren 15ean pasatu zen, bi urte eta erdiko haur bat altzoan. Gaueko lauretan, artzain batek pasatu zituen Berara (Nafarroa), bazekielako guardia noiz erretiratzen zen. Harrapatuz gero, preso sartuko zuten. Elurra eta kazkabarra izan zituen gauean. Ama ez zen emazte ausarta edo indartsua, baina beti esaten zuen: «Inoiz ez nukeen pentsatuko halakorik egingo nukeenik, baina beharra etortzen denean, orduan egiten da».
Hendaiara itzulita, eskolan ordaindu zenuen euskalduntasuna?
Eskolan asko sufritu dugu. Hendaian ibili nintzen ni, etxetik urrun, 5-6 kilometrora. Tranbian joan behar, egun guztirako. Hemen bagenuen eskola, auzoan; nire bi haurrak horra joan dira. Baina amak kalean nahi zuen, gu gero katiximara joateko. Ez zen hautu ona izan. Gure hizkuntza euskara zen. Han frantsesa ikasi behar zen; ez zen hitz bat esaten ahal euskaraz. Idazlan bat egin behar nuen behin zakur baten ingurukoa, eta hitz bat falta nuen: ez nekien nola esan frantsesez. Aldamenekoari galdetu nion: «Nola esaten da hau frantsesez?». Irakasleak belauniko jarri ninduen euskarazko hitz bat egiteagatik.

Aitak gerratik ihes, eta alaba gazteok behin gerra etxera eraman zenioten. Obus bat, nolatan?
Bigarren Mundu Gerran, alemanak tiro ariketak egiten ibiltzen ziren hemen. Baina udaberria zen, eta larreko belar puntak... Jendea ez zen aberats bizi orduan: zuhurki bizi ziren. Orain ni aberats sentitzen naiz orduko aldean. Behiak etxe aurreko beheko zokoan zaintzen ari ginen. Larre kasko batera igo ginen ahizpa eta biok, kanoikadak ikustera, eta halako batean bum fiuuuuu zuuuuup! «Hara, zeozer erori da hemen». Gaztetasuna zer den! Zulotik atera genuen obusa. Lehertu gabe zegoen. Polita zen. Aitak sekulakoak esan zizkigun.Ez dakit zer egin zuen obusarekin, baina badira hemen auzoan minekin leherturiko behiak, eta, itsaso aldean, bi haurren aita bat, arbia ateratzen.

Hitler bera ere lotan izan zenuten etxetik gertu. Non, zehazki?
Francorekin hitz egitera etorri zenean hor pasatu zuen gau guztia, bere trenean, tunelaren barruan, sabotajeen beldur, gure baserritik metro gutxira. Tunel horretan eskulturak eta artelanak ezkutatuta eduki zituzten alemanek.

Behin esan zenuen euskararen balioaz alabari esker ohartu zinela. Nola izan zen?
Oraindik badaude Donibane Lohizunen eta, gehiago, Ziburu aldean, euskaraz mintzatu nahi ez duten euskaldunak, euskara baserritarren mintzaira, arrantzaleena eta jende txikiarena delakoan. Alaba irakaslea zen, eta behin telefonoz deitu zidan: «Ama, baduzu aulki bat?», esan zidan, esertzeko. «Euskara irakatsiko dut eskolan». Orduan sentitu nuen neure baitan... «Ni eskolan zigortu euskararengatik eta, orain, zu, nire alaba, irakatsi behar duzu?». Ordura arte lotsa sentiarazten ziguten, besteak baino gutxiago ginelakoan. Txikitan eskolan zenbait lagunek ez zuten gurekin jolastu nahi, baserrikoak ginelako, agian ez geundelako besteak bezain ongi jantzita, beste mintzaira bat genuelako... Haur batek sufritu egiten du hori. Alabarekin berreskuratu nuen neure nortasuna. «Ikusten», esan nion neure buruari, «ni ere banintzen norbait neure euskararekin eskolan».

Lotsa sentitzeari utzi eta euskaraz idazten hasi zinen. Nola?
Senarra galdu nuelarik, egunak luze. Alabak beti baratzean ikusten ninduen, eta «irakur ezazu pixka bat», esaten zidan, baina irakurtzeak nekatzen ninduela esaten nion. «Kantuen aireak badakizkizu, egin itzazu bertsoak zortziko txikian». Eskolan egiten zituen berak haurrekin, eta teknika erakutsi zidan. «Baina nik ez dut inoiz egin bertsorik; ezingo nituzke egin». Etxera heldu nintzenean, txantxangorri bat pausatu zen sukaldeko leihoaren gainean. Gauza arraroa! Han hasi nintzen, zazpi zango, eta sei zango zenbatzen: «Txantxangorri polita/ agertzen zelarik». Badut lerro bat! Lau egin nituen, eta horra neure lehen bertsoa.

Eta poesia?
Kantuaren Eguna zen, eta Auxtin Zamora han zen bere liburuekin. «Ez duzu ezagutzen poesia idazten duen gazterik?», galdetu zidan. «Gazterik ez, baina neroni saiatuko naiz egiten», erantzun nion. Banituela eginak bi edo hiru poesia kaskar, neure ahalmenaren araberakoak. Senpereko Hatsaren Poesia egunetara joan izan naiz, eta idatzi nituen gauza batzuk han ezagututakoak agurtzeko, tartean Joxean Artze eta Altzako Joan Mari eta Imanol Irigoien anaiak. Nire Lore bakartia poema ezkontza zeremonietan erabili dute Hendaiako udaletxean. «Ongi estimatzen dute ezkontideek», esan zidan Mikel Berra alkateorde zenak. Ni kontent.

Zergatik utzi diozu idazteari azkenean?
Ez dut dagoeneko gogorik idazteko, baina lanean ari naiz inguruko laborari etxeen izenak berreskuratzen.
Ez dut dagoeneko gogorik idazteko, baina lanean ari naiz inguruko laborari etxeen izenak berreskuratzen.
Asko aldatu da Euskal Herria zure bizialdian. Elkartasuna asko galdu dela esan ohi duzu.
Elkartasuna galdu da, eta ohiturak. San Joan sua faltan dut, hemen ez baita egiten, eta inauterietako maskara txikiak ate-joka joatea arrautza eta xingarra biltzen. Bai. Jende asko etorri da kanpotik. Hor beherago bazegoen errota zahar bat, nire aitak ibili zuena. Zortzi etxe egin dituzte hor inguruan, eta ibaia handi datorrenean, urak hartuko ditu. Auzoa ere asko aldatu da. Nik kalean jendea agurtzea maite dut, baina, horretan, paristar hauek ez dute bederatzi balio.

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea
2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (18)
1915eko irailaren 5a.
Gela nazkagarri
honetan segitzen dut. Bost ordu daramat jadanik hemen sartuta, izkina
batean eserita, gorputza beldurraz beteta daukat. Nire buruari
galdetzen diot: Zer gertatuko zait? Hilko naute? Joko naute? Ez
dakit... Seguru daukadan gauza bakarra da hemendik sano ez naizela
aterako. Azken finean, delitu bat egin dut, delitu larri bat. Nire
buruari bueltaka nago denbora osoan. Baina, zergatik gertatu zait hau
niri? Hemen hil beharko dut benetan? Duela hilabete batzuk hau izango
zen burutik pasatzen zitzaidan azken gauza, eta hemen nago, nire
bizitzarekin zer gertatuko den jakin gabe.Itxoitea oso gogorra eta luzea egiten zait. Benetan gaizki pasatzen ari naiz. Ordu erdia pasa da eta pausoak entzun ditut gelaz kanpo. Oso urduri jarri naiz. Segundu gutxi batzuetan izerdiz blaitu naiz eta momentu batean gizon altu bat sartu da gelara, paper bat eskuetan darama. Papera bi eskuekin hartu eta irakurtzen hasi da azentu frantses batekin: "Pierre Etxeberri, traizioaz akusatua. Arratsaldeko 8etan fusilatua izango zara paredoian. Fusilamenduan begiak estaltzea nahi duzu?". Irakurtzeari utzi dion momentuan, begiak itxi eta nire bizitzan izan dudan sentimenturik txarrenak gorputza zeharkatu dit. Nire beldurrak egia bihurtu dira. Hau izango da nire bukaera. Ezin nuen hitzik atera eta buruarekin ezezko mugimendua egin dut. "Ongi da, 7 t'erditan etorriko dira zure bila" esan du gizonak eta gelatik atera da.
Atea itxi den momentuan amorrua sentitu dut. Errailetan sentitzen nuen gorroto nazkagarri hura. Ordu erdian etorriko ziren nire bila eta ez nuen ulertzen situazio gorrotagarri hau: han hilko nintzen, etxetik ehunka kilometrora, osotara ulertzen ez nuen guda batean, bakarrik. Pentsamendu horrekin, nire herriaren irudia etorri zait pentsamendura. Herriaren kale eta txoko guztiak etorri zaizkit burura, eta horrekin batera, han bizi izan ditudan momentu guztiak. Ezin izan ditut malkoak gorde. Pentsatze hutsarekin nire herria ez nuela inoiz gehiago ikusiko, ez nituela bere kale ederrak inoiz gehiago zeharkatuko, ez nintzela inoiz gehiago bere paisaietaz gozatuko... eta, noski, ez nuen nire lagun eta familiarrekin inoiz gehiago egongo. Ezin dut pentsamendu hori burutik atera. Ez dut inoiz gehiago nire lagunekin denbora gehiago pasako. Ezin izango dut gehiago nire arrebarekin egon, bihotza puskatzen dit hori pentsatzeak. Azken finean, nire arreba zen eta berarekin pasa izan dut nire bizitza guztia. Eta nola ez, nire gurasoen irudia etortzen zait burura. Beraietaz pentsatzean etxeko saloian imaginatzen ditut, afaltzen eta hizketan, ea nolako eguna pasatu duten elkarri galdetzen. Pentsamendu horrek izan da benetan gehiago sufriarazi nauena, zeren, azken finean, momentu latz hauetan nahiko nukeen gauza bakarra betiko lagun eta familiarrekin betiko lekuan egotea izango zen. Hori izango zen eskatuko nukeen gauza bakarra. Ezin nuen pentsatu nola geratuko zen nire familia nire heriotzaren berri izatean. Gainera, nire ama gaixorik egonda, ez dakit ezta birik jarraituko duen.
Hortzak estu-estutuak neuzkan amorruaren ondorioz baina aurpegian malkoen arrastoak baino ez ziren ikusten. Ez nintzen damutzen egindakoaz, beldurra sentitzeaz, azken finean pertsona bat naiz eta nahi dudana sentitzeko libre nintzen, konturatu nintzen gerran horrek ez zuela balio eta horregatik hilko nintzen: gerra nazkagarri batengatik.
Minutu gutxi geratuko ziren soldaduak nire bila etortzeko eta momentu batez pentsamendu guzti horiek alde batera utzita, aupegia garbitu, lurretik altxatu naiz eta nire herrian betidanik abestu izan den abesti bat abesten hasi naiz. Ez dakit zergatik, baina, abesten ari nintzen bitartean poztasunez bete naiz eta irribarretsu jarri naiz. Abesten nuen bitartean nire herri osoari nirekin batera abesten imaginatzen nuen. Oso momentu berezia izan da niretzat, guda honetara iritsi nintzenetik izan duden momenturik zoriontsuena izan da, nahiz eta banekien zer espero zitzaidan. Abesteaz amaitu dut eta momentuan hiru gizon sartu dira gelara. Eskuetatik hartu eta gelatik atera naute. Hau izan zen nire bukaera. Historia honen bukaera.
Xabi Urtasun
2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (17)
1915eko irailaren 4a.
Egun gogorra gaurkoa!. Ez nuen espero gaur gertatu
zaidana. Denbora neraman zuloan, eta ez nituen txakurren zaunkak ezta soldadu
kideen hotsak entzuten. Gaua iritsi arte itxarotea erabaki nuen leku hurrunago
batera joateko. Gaua zen, zulotik ateratzeko ordua, eta horrela izan zen,
zulotik atera nintzen eta korriketan hasi nintzen. Hamar minutu korrika
neramala, bat-batean txakur bat agertu zen eta zaukaka hasi zen. Nik ez nekien
nola lasaitu txakurra zaunka gehiago ez egiteko eta, bat-batean, hogei soldadu gutxi
gora bera agertu ziren. Korrika hasi nintzen, eta galduta nituela pentsatzen
nuenean, bat-batean,
soldadu bat lurrera bota ninduen, eskuak atzera bota
zizkidan eta atxilotuta lubakietara bueltatu behar nuela esan zidan. Leku
nazkagarria eta estua den toki batean sartu naute, gainera ez daukat argi
askorik, bakarrik mahai bat norbaitek utzi dituen botilekin eta hildako baten
arrastoak daude. Ez dakit asko iraungo dudan hemen, espero dut ezetz. Ez daukat
ezer jateko ezta edateko. Kezkatuta nago, ez dakit zer konsekuentzia izango duen
egin dudana. Ea zer gertatzen den bihar.
Eneko Troya
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (16)
1915eko
irailaren 3a
Denok geunden lubakietan erasotzeko momentua ailegatzeko asmoz. Ni oso
beldurtuta nengoen, denbora guztian hilko nindutela pentsatzen nuelako, eta
hiltzen ez baninduten zauria infektatu eta infekzio horren erruz hilko
nintzateke. Orduan denbora luze bat egon nintzen nire logelan noiz ihes egingo
nuen pentsatzen. Burutik gauza asko pasatu zitzaidan baino azkenean handik joatea erabaki nuen. Orain
neukan zalantza zen handik irtetea nola lortu ahal nuen. Generala nire logelan
sartu zen eta arratsaldeko 7tan alemaniarrak erasoko ditugula abisatu ninduen
eta galoi bat eman zidan atzokoa egin nuenagatik, galoi polita zen hura. Horrek
pixka bat atzera bota ninduen ihes egiterako zeregin horretan, baina ordu bat
beranduago nota bat utzi eta korrika hasi nintzen basoko bidean. Gau horretan
ez nuen lorik egin, hotzagatik, bonben eztandengatik eta
urduritasunarengatik. Eguzkia ateratzen hasi zen eta txakurren zaunkak eta nire
soldadu kideen hotsak entzuten nituen eta momentu horretan jakin nuen idatzi
nuen nota irakurri zutela. Gero eta beldur gehiago nuen, basoan barrena abiatu
nintzen korrika egiten atzera begiratu gabe. Gutxienez bi kilometro egin nituen
eta bat-batean zulo bat ikusi nuen, zuloaren barruan sartu nintzen. Eta ni ez
harrapatzeko zuloa kamuflatzea erabaki nuen eta pentsatu nuen, mesedez, ez nazatela
harrapatu, ez nazatela harrapatu, behin eta berriz nire buruan esaten.
Eneko Saragueta
2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (15)
1915eko irailaren 2a.
Gaurko eguna tamalgarria aurkeztu arren, orduak pasa ahala hobetuz joan da. Gau osoa Generalarekin eman nuen, nahiz eta denboraz larri egon, bion artean plan bat bururatu zitzaigun Alemaniarren aurka egiteko eta haien erasoa zapuzteko.
Plana honetan oinarritzen zen: Kamuflajez jantzita, haien basearen gertu ezkutatu behar genuen, bertan lauak arte itxaron eta Alemaniarrak gure basea atakatzeko helburuarekin ateratzean, guk haien atzetik enboskada bat prestatuta izango genuen.
Soldaduei plana jakinarazi egin genien, eta urduri eta itxaropenez beteta jantzi ginen. Egunsentia ailegatu zenean, gure kezka gero eta handiagoa zen... Ordu biak ailegatu eta guztiz armatuta gure basetik atera ginen. Guda eremua abiadura handiarekin zeharkatu genuen, eta harrituta geratu ginen bidean alemaniar zauritu bat aurkitzean. Alemaniarrek, haien basean norbait infiltratu zela konturatzean (ni neu), baseko segurtasuna indartu egin zuten eta orain han sartzea askoz zailagoa zen. Baina alemaniar zauritua mehatxatuz gero, sarrera sekretu bat zegoela errebelatu zigun. Informazio pribilegiatu horrekin, jadanik garaileak sentitzen ginen.
Lauak ailegatu ziren, baina ez zen ezer gertatu. Base hartatik ez zen alemaniar bakar bat atera. Orduan, konturatu ginen: alemaniarrek, infiltratu bat sartu zela ohartuz, bere plana ez zuten bete. Gure eraso planak atzeratu genituen, baina orain informazio baliotsu batekin. Alemaniar zauritua gurekin eraman genuen bere patua erabakitzeko.
Ivan Poza
2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (14)
1915eko irailaren
1a.
Goizeko
bederatzitan jeiki gara eta batzuk atzoko gas mostazagatik gaixotu
egin dira. Hamar lagunek
buruko mina eta sukarra zeukaten, ni eskerrak
oso ondo nengoen. 11:00etan
misio bat jarri didate, oso arriskutsua. Misioia zen
ikustea alemaniarrek
zeukaten plana gure lekua hartzeko. Konmandantea niregana etorri zen
eta esan zidan ongi egiten
banuen posizioz igoko
ninduela. Komandanteak
plano bat eman zidan jakiteko nora joan behar nuela. Seiak iritsi orduan neuk
arma, kaskua eta bi gasa-botila
hartu, eta nire misioara abiatu nintzen.
Neu hara joateko, aliatuek
alemaniarren kontra disparatu
behar zuten ni ez hiltzeko.
Ordu erdi bat pasa zen eta neuk
ibilbide erdia egin nuen. Bost minutuko
deskantsua hartu eta ura
botil batetik
atera eta edan nuen. Deskatsua
bukatu eta ibilbidea jarraitu nuen. Alemaniar bat konturatu zen ni
hara joaten nintzela; orduan,
bere armatik bala atera eta
neuri ia eman zidan baina
eskerrak
ni salbatu nitzen. Komandanteak
neuri apuntatzen zidan alemaniarrari
tiro bat bota eta hil zuen.
Nik beldurra nuen baina, hala
ere, nire ibilbidea jarraitu nuen. Han nengoela, jefeak
almirante bati estaten ziola gaueko
4etan atakatuko zutela. Ni, entzun ondoren, hortik
atera eta gure lubakietara joan nintzen. Iritsi nintzenean,
komandanteari esan eta berak plan bat pentsatu behar zuen.
Oskar Pérez
2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (13)
1915eko abuztuaren 31.
Hortzean min handia dut, min handia dudanez medikuak injekzio bat jarri
dit, injekzioarekin lo geratu naiz eta ametsetan hasi naiz. Alemaniarren
kontrako gerra irabazten genuela amestu dut. Etxera itzultzen nintzela amestu
dut, ni herriko pertsonek heroi bezala tratatzen ninduten. Ni oso pozik nengoen
familia ikusteaz eta bizirik jarraitzeaz.
Bat-batean bonba baten zaratak esnatu nau. Begiak ireki ditudanean, nire lagun batzuk ikusi ditut zaurituta eta beste batzuk hilda. Besorik gabe zegoen gazte bati lagundu diot medikuarengana eramaten, badakit hilko dela baina nik ezin dut gauza gehiagorik egin. Medikuarengana eraman dut baina bertan hil da.
Gaua iritsi da, ia ez daukat indarrik, gose naiz eta ez daukat ezer jateko.Gau honetan alemaniarrak etorri dira eta mostaza gasa bota digute, batzuk bizirik atera gara baina beste batzuk hil dira pozonduta.
Atxar Lareki
2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (12)
1915ko abuztuaren
29a [Jarraitzen du]
Gaur arratsaldean
egon naiz pentsatzen zenbat egun, hilabete edo urte egongo garen lubakietan.
Atzoko batailagatik ezin dut siestarik egin ahal, momentu bakoitzean jende hila
ikusten dudalako eta inaguantablea da. Lo egiteko edan behar dut, segitzen dut
lo egin gabe, baina ordu bat eta ondoren lokartu naiz. Gaueko 11etan esnatu gaituzte,
alemaniarrak atakatzen ari zirelako. Fusila hartu eta lubakietara joan gara,
hor bakoitzaren tokia hartu dugu eta alemaniarrak hiltzen jarri gara.
1915ko abuztuaren
30a
Goizeko 5etan
bukatu dugu eta lokartzeko denbora eman digute, baina nik eta beste hainbat
ezin izan dugu lo egin. Nire lagunengan pentsatu dut eta negarrez jarri naiz,
ezin dudalako beraien aupegiaz ahaztu. 13:00tan deitu digute bazkaltzeko eta
gaur ere zaldia jan dugu, baina ni hortza gaizki nuenez gutxi jan dut.
Arratsaldean gero eta min handiagoa egiten zidan eta horregatik obserbazio
tokira joan naiz. Han medikuka hortza ikusi nau eta esan dit ezin dudala
borrokatu eta gelditu beharko naizela obserbazio tokian. Hor gelditu naiz
generala etorri arte, generala medikuarekin hitz egiten egon da eta berriz borrokatzera
bueltatu behar nintzela esan didate. Ni bigilatzeko jarri dute, eta 5 minutu
eta gero, alemaniarrek atakatu gaituzte. Azken bi egun hauek oso txarrak izan
dira, batez ere nire lagunak hil direlakotz, faltan hartzen ditut, une oro
haietan pentsatzen dut.
Patxi Iturralde
2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (11)
1915 abuztuaren 29a
Ez da ezer aldatu, atzokoa bezalako sufrimenduarekin egon gara jateko ordua arte. Berriz lubakietara bueltatu gara. Egun osoa daramagu esku-bonbak botatzen eta alemanen esku-bonbak jasaten, 7 ordu daramatzagu horrela. Hau ez da nik eta beste milaka eta milaka gazteok pentsatzen genuena, Alemanak ti-ta batean amaituko genituela.
Atzo gauza txar bat gertatu zitzaigun, gazte alemanen lubakietara iristean nire lagun Ander Etxeparek esku-bonba bat bota eta gure lagun Jesus Ezkutariren ondoan lehertu eta hil egin zuen. Gaur goizean Ander gaztea, berak bere buruari tiro bat botata aurkitu dugu. Oso urduri gaude gure lagunei gertatu zaienarekin eta gaur barrunbe batera hildakoak eramatera behartu gaituzte. Gogorra izan da gure lagunak horrela azken aldiz agurtzea, baina ezin dugu borrokatzeari utzi, zeren gaur gure lagunak izan dira, baina bihar agian ni izango naiz. Lo egiterakoan lagunen eta gerrak eraman dituen milaka eta milaka gazteen aurpegiak ikusten ditut. Ezin duzu ideia bat egin zenbat min eta gorroto daukadan gerrak nire jendearen bizitzak eramaten dituela ikusirik…
Hodei Goñi
2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea
Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (10)
1915ko abuztuaren 27a.
Gaurko gau osoa lorik hartu
ezinik egon gara, betikoa, arratoiak, kriston usaina eta, gaur bereziki,
hotz handia egin du gainera gauean. Goizeko bi eta erdiak dira, gas
eraso bat jasotzen hasi gara, eta jeneralak dioenez, askoz ere
arriskutsuagoa da loak harturik gasa arnastea esnaturik arnastea baino,
beraz inork ere ez du lorik egin, orain oso nekatuta gaude denok, eta bi
ordu barru alemaniar tropak erasotu behar ditugu, aurrera egin ez
dezaten gure ahulezia aprobetxatuz.
Arratsaldeko lauak eta laurden
dira eta gure erasoa hasteko gutxi falta da, soldaduak oso nekatuta eta
gosetuta gaude, jeneralak aldiz, jada jan egin du, ez dauka kexatzerik,
hau amorrua!
1915eko abuztuaren 28a.
Goizeko hiruak dira eta orain
nator bueltan batailatik, tragedia bat izan da, gizon asko galdu ditugu
eta ez dugu alemanak atzeratzea egitea lortu. Ezinezkoa da jan eta lorik
egin gabe borrokatzea, inpotentzia handia izan da nire kideak hiltzen
ikustea bata bestearen atzetik momenturo, harategi bat zirudien. Imajinaezina
da alemaniar metrailadorek egiten dutena gorputzekin. Nire bizitzaz
beldur handia izan dut, momentu batean atzera egiteko agindua jaso egin
dugu baino ezinezkoa genuen, alemaniar metraileta batek gu harrapaturik
mantentzen gintuen; hala ere, jeneralak berriro ere atzera egiteko
agindua eman du eta hantxe izan da sarraskirik handiena, hogei
segundutan, hamasei gizon izatetik bost izatera pasa gara.
Bueno, egunak eta egunak daude,
batzuetan horrelakoak dira, ez dago ezer egiterik, biharko eguna
hobeagoa izatea espero dut, orain lo egiten saiatuko naiz.
Mikel Gimeno
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
1915eko abuztuaren 24a. Gauean oso ongi egin dut lo, zeren atzoko eguna oso gogorra izan zen. Goizean oso goiz esnatu naiz, alemaniar...
-
Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari...