Geografia ekonomikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Geografia ekonomikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

Auzine: "Alternatiben Herria" dokumentala

  Hurrengo astean Auzinek ikasturteko lehenengo emanaldia eskainiko digu: "Alternatiben Herria" dokumentala. Zer da, bada, Alternatiben Herria?

Alternatiben Herria

Bizitza burujabea eskubide osoz

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna.
Ekimen honekin jarraipena emanen diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopean.
Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko.
Zer egin nahi dugu? Zer proposatzen dizuegu denon artean egiteko?
  • Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugu, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak!
  • Botereek ezintasunera eraman nahi gaituzte. Haiek behin eta berriz sinestarazi nahi digute bide bakarra dagoela, ez dagoela beste alternatibarik. Horren kontra matxinatu nahi dugu. Bestelako bide batzuk jorratzeko ideiak, proiektuak, intuizioak, gogoak… baditugula erakutsi nahi dugu.
Hartara, heldu den urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez.
Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak… Zuen ideien eta ekarpenen zain eta irrikitan gaude!
Orain arte eragile anitzekin eginiko batzar irekietan, honako guneak eta gune bakoitzeko eduki nagusiak proposatu ditugu:
  • Natura: energia subiranotasuna, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa…
  • Ekonomia eredua: finantzak, txanpona, ekonomia sozial eraldatzailea, aberastasunaren banaketa, enplegua…
  • Demokrazia, subiranotasuna eta parte hartzea: eredu ekonomiko, soziala, kulturala eta politikoa erabakitzeko eskubidea, parte hartze soziopolitikoa,   prozesuak, herrien arteko elkartasuna…
  • Bizitzaren iraunkortasuna: zaintza, harremanak, gorputzak…
  • Aniztasuna: jatorria, identitatea, sexu, funtzionalitataren inguruko aniztasunaren kudeaketa…
  • Ondare komuna: euskal hizkuntza, hezkuntza, euskal kultura…
Noski, egunak festa kutsua izan dezan kale animazioa, jan-edanerako gunea, musika… ez dira faltako. Eraldaketaren bidean, denon lana beharrezkoa izango da, bai Alternatiben Herria antolatzeko, baita alternatibak eraikitzen jarraitzeko ere. Denon artean, Euskal Herri bizia eraikitzen jarraitzeko.

2015(e)ko irailaren 11(a), ostirala

5 haur hiltzen dira segundu bakoitzeko

  Honako artikulu laburra irakurri ahal izan dugu gaur Berria egunkarian:

6.000.000
HILDAKO HAURRAK URTEAN
Aurten 5 urtetik beherako ia sei milioi haur hilko dira munduan, Osasunaren Mundu Erakundearen eta Unicefen azterketa baten arabera. Kopurua %52 jaitsiko litzateke 1990etik, orduan 12,7 milioi haur hil baitziren. Hala ere, hiru heriotzatik bi saihestea zen epe horretako helburua. Angolan jaiotzen diren mila haurretatik 254 hiltzen dira 5 urte betetzerako.

  Burura ekarri dit "El ataque de los hambrientos" abestia, 1985ean La Polla Records taldeak kaleratutako Revolución albumekoa.

Están en el hemisferio chungo
y en vez de pan les dais cañones,
a cambio de su futuro
la cara B de la opulencia.

Miradles a los ojos,
veréis la desesperación.
Nuestro mundo es el consumo
y ellos tienen hambre.

Cada dos segundos muere uno,
porque en su sitio ponéis un arma...

  Beraz, duela 30 años, nik 18 urte nituenean, munduan bi segunduero bat hiltzen bazen, orain 5 haur dira segundu bakoitzeko. Izugarria, ezta?
  



2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

Gasa eta multinazionalak Artikon

  DBH-3.ean atzera utzi ditugu jada lurpeko baliabideak eta baliabide horien ustiapena, hainbat  baliabide agortu gabe ustiatzeko erronka, elektrizitatea sortzeko iturri konbentzionalak zein ordezko energiak, eta jakina, ezinbesteko baliabide dugun ura. Gaurko artikuluan, gasaren ustiapena eta multinazionalak izango ditugu protagonistak.

AEBek baimena eman diote Shell petrolio konpainiari Artikoan zulaketak egiteko. Multinazionalak adierazi du AEBetako Energia Ozeanikoaren Kudeaketarako Bulegoaren erabakia «mugarri bat» dela. Artikoan petrolio eta gas ustiaketa mugatua izan da orain arte, baina Shellek lortutako baimen horrek bizkortu egin dezake Artikoan lurraldeak dituzten herrialdeen arteko lehia. Baliabide naturalen gaineko kontrola da atal bat, baina interes gehiagok talka egiten dute Ipar Poloaren inguruan. XXI. mendeko lehia geopolitiko handietako bat hagitz jende gutxi bizi den toki batean gertatzen ari da. [...] Azken urteotan egin diren ikerketen arabera, munduan ustiatu ez diren erreserben %13-20 artean eduki litzake Artikoak.

[...] Gobernuz kanpoko erakunde ekologistek, berriz, ikuspuntu etiko eta biologiko batetik kritikatu dute AEBek Shelli emandako baimena. «Lurreko gunerik garrantzitsuenetako batean arriskutsuak diren zulaketa batzuk onartu ditu modu arinean», kritikatu du Susan Murray Oceana erakundeko presidenteordeak.

Artikoan lurraldeak dituzten herrialdeek aspalditik begiratzen diote irrikaz eremu horri. Ipar Poloaren inguruko eremu erraldoi batean nazioarteko mugak ez dira inoiz ezarri, eta lau herrialdek egin dituzte aldarrikapenak. Joan den hamarkadan hitzartu zuten eztabaida hori NBE Nazio Batuen Erakundearen bidez erabakitzea.

[...] Oraingoz, Danimarkak, Errusiak, AEBek, Kanadak eta Norvegiak banatuko dute Artikoa. Ahotsik gabe gelditzeko arrisku handia dutenak, bertze behin, bortz herrialde horien mugetan bizi diren herri indigenak dira, duela milaka urtetatik paraje hormatua bizitokitzat dutena.

Iturria: Mikel Rodriguez, "Lehia zabalik Artikoan", Berria, 2015-maiatza-13.