DBH-3.ean atzera utzi ditugu jada lurpeko baliabideak eta baliabide horien ustiapena, hainbat baliabide agortu gabe ustiatzeko erronka, elektrizitatea sortzeko iturri konbentzionalak zein ordezko energiak, eta jakina, ezinbesteko baliabide dugun ura. Gaurko artikuluan, gasaren ustiapena eta multinazionalak izango ditugu protagonistak.
[...] Gobernuz kanpoko erakunde ekologistek, berriz, ikuspuntu etiko eta
biologiko batetik kritikatu dute AEBek Shelli emandako baimena.
«Lurreko gunerik garrantzitsuenetako batean arriskutsuak diren
zulaketa batzuk onartu ditu modu arinean», kritikatu du Susan Murray
Oceana erakundeko presidenteordeak.
Artikoan
lurraldeak dituzten herrialdeek aspalditik begiratzen diote irrikaz
eremu horri. Ipar Poloaren inguruko eremu erraldoi batean nazioarteko
mugak ez dira inoiz ezarri, eta lau herrialdek egin dituzte
aldarrikapenak. Joan den hamarkadan hitzartu zuten eztabaida hori NBE
Nazio Batuen Erakundearen bidez erabakitzea.
[...] Oraingoz, Danimarkak,
Errusiak, AEBek, Kanadak eta Norvegiak banatuko dute Artikoa. Ahotsik
gabe gelditzeko arrisku handia dutenak, bertze behin, bortz herrialde
horien mugetan bizi diren herri indigenak dira, duela milaka
urtetatik paraje hormatua bizitokitzat dutena.
Iturria: Mikel Rodriguez, "Lehia zabalik Artikoan", Berria, 2015-maiatza-13.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina