HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
Aro Modernoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aro Modernoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala
2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna
Emakume gaiztoak, Lizarra 1620 - Hondarribi 2018
Berria-n idatzitako artikuluan dioenez, Amaia Nausia historialaria ez dute ezustekoan harrapatu aurten Hondarribin izandako gertakari tamalgarriek; bere ustez, horrek islatu duen bakarra da emakumeek mendeetan irentsi duten mezua oraindik ez dutela haien sabeletatik bota. Ezagu dezagun Lizarrako Grazian Elizalde alargunaren auzia, 1620an Auzitegiak zigortua.
Emakume onak
![]() |
| Emakume errepublikanoak 1936an |
Laurehun urte ondoren asteburu honetan Hondarribiko irudiak bilakatu dira protagonistak. Hauek ikustean halabeharrez Gracianak eta historian zehar bera bezalako milaka emakumek jazarritako «lotsa publiko» horiek etorri zaizkit burura; ez baimendutako jokabide sexuala erakusteagatik baztertutako emakumeak, suan erretako sorginak edo 1936ko altxamendu militarraren ondoren gure kaleetatik erdi biluzik eta ilea moztuta bortizki jipoitutako emakume errepublikanoak. Laburbilduz, gizarte patriarkalak guretzako markatutako bidetik ateratako emakume horiengan guztiengan pentsatu dut. Asko harritu egin dira Hondarribiko kaleetan plastiko beltzen atzean eta lehenengo ilaretan emakume gazteak ikustean. Agian 2018. urteak feminismoaren mugimenduarentzat suposatu duen indarberritzeak egin du Hondarribian gertatutakoak ezustekoan harrapatzea, baina egia esanda honek islatzen duen bakarra da mendeetan irentsi dugun mezua oraindik ez dugula gure sabeletatik bota. Hori da patriarkatuak mendeetan lortu duena, kasu askotan gu izatea gure borrerorik gogorrenak. 1620. urteko udaran Lizarrako emakumeek Gracianaren kontra oihukatzean egin zuten bezala, kasu honetan Jaizkibeleko emakumeak behar bezalako emakume onak ez direla agerian utzi nahi dute batzuek.
[...] Tradizioz jasotako rola alde batera uztea erabakitzen badugu berehala oroitaraziko digute hori onartezina dela, emakume onen aurrean emakume gaiztoak garela.
2017(e)ko urriaren 12(a), osteguna
Urriaren 12a, Herri Indigenen Eguna
Nafarroa Garaiko Parlamentuak erabaki du Herri Indigenen eta Kultur Aniztasunaren Eguna izatea urriaren 12a. Gobernua babesten dute lau alderdiek proposatu eta onartu dute. Memoriaz eta Historiaz ari garenean, Egiaz, Justiziaz eta Erreparazioaz ari gara. Justizia eta Erreparazioa, tamalez, nahiko urrun badira ere, izugarri ekimen polita dugu erabaki hau, 1492ko urriaren 12 hartan abiatu zen zorigaiztoko prozesu historikoak suposatu zuena hobeki ezagutzeko.
Haizeteen orroei eta mamutxa itsasontzijaleen goseari erronka eginez, Kristobal Kolon almirantea itsasoratu zen.
Berak ez zuen aurkitu Amerika. Mende bete lehenago helduak ziren bertara polinesiarrak, bost mende lehenago bikingoak. Eta guztiak baino hirurehun mende lehenago, lur hauetako biztanlerik antzinakoenak ziren helduak, Kolonek indio deitutakoak, Ekialdera atzeko atetik sartua zela uste izan baitzuen.
Bertoko horiek ziotena ulertzen ez zuenez, mintzatzen ez zekitelakoan zen Kolon; eta biluzik zebiltzanez, otzanak oso eta dena ezerezaren truke ematen, jende adimentsua ez zirelakoan.
Bere bidaiek Asiara eramana zutelako ziurtasuna betean hil zen arren, zalantzan ere egona zen Kolon. Bigarren bidaian uxatu zituen baina, zalantza oro. Bere ontziak Kubako badia batean ainguratuta, 1494ko ekainaren erdi aldean, hura Txina zela ezartzen zuen agiria aldarrikatu zuen almiranteak. Bere marinelek ere halaxe aitortzen zutela ere adierazi zuten idatziz; eta norbaitek aurkakorik esanez gero, halakoari ehun zartako eman, hamar mila maravediko isuna jarri eta mihia moztu egingo ziotela.
Azpian, sina egiteko gauza ziren marinel urrien sinadura.
Kolon
Haizeteen orroei eta mamutxa itsasontzijaleen goseari erronka eginez, Kristobal Kolon almirantea itsasoratu zen.Berak ez zuen aurkitu Amerika. Mende bete lehenago helduak ziren bertara polinesiarrak, bost mende lehenago bikingoak. Eta guztiak baino hirurehun mende lehenago, lur hauetako biztanlerik antzinakoenak ziren helduak, Kolonek indio deitutakoak, Ekialdera atzeko atetik sartua zela uste izan baitzuen.
Bertoko horiek ziotena ulertzen ez zuenez, mintzatzen ez zekitelakoan zen Kolon; eta biluzik zebiltzanez, otzanak oso eta dena ezerezaren truke ematen, jende adimentsua ez zirelakoan.
Bere bidaiek Asiara eramana zutelako ziurtasuna betean hil zen arren, zalantzan ere egona zen Kolon. Bigarren bidaian uxatu zituen baina, zalantza oro. Bere ontziak Kubako badia batean ainguratuta, 1494ko ekainaren erdi aldean, hura Txina zela ezartzen zuen agiria aldarrikatu zuen almiranteak. Bere marinelek ere halaxe aitortzen zutela ere adierazi zuten idatziz; eta norbaitek aurkakorik esanez gero, halakoari ehun zartako eman, hamar mila maravediko isuna jarri eta mihia moztu egingo ziotela.
Azpian, sina egiteko gauza ziren marinel urrien sinadura.
Eduardo Galeano, Ispiluak. Mundua ia ororen historia, Txalaparta, 2013, 134-135. orr.
2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea
Eduardo Galeano (1940-2015), adiorik ez!
Atzo joan egin zitzaigun Eduardo Hughes Galeano idazle uruguaiarra. Berak zioenez, "oroitzearekin obsesionatutako idazlea naiz, gauza guztien gainetik Amerikaren iragana oroitzearekin, eta horren gainetik Latinoamerikarena, amnesiara kondenatutako lurra". Pedro de Ursua eta Lope de Aguirre guztien aurrean, Lautaro, Caupolican eta milaka indioren sugarra piztuta izaten lagundu zuen azken unera arte.
Amerikarrak
Historia ofizialak dioenez, Vasco Núñez de Balboa izan zen, Panamako mendi gailur batetik, bi ozeanoak ikusten lehena. Berton bizi zirenak, itsuak ala?
Nork ipini zien jatorrizko izena artoari eta patatari, eta tomateari eta txokolateari eta Amerikako mendi eta ibaiei? Hernán Cortések, Frantzizko Pizarrok? Berton bizi zirenak, mutuak ala?
Mayflower hartako erromesek zuten aditu: Amerika zen Agindutako Lurra, Jainkoak esana. Berton bizi zirenak, gorrak ala?
Geroago, iparraldeko erromes haien bilobak izenaz eta beste oroz jabetu ziren. Egun eurak dira amerikar. Beste Ameriketan bizi garenok, zer gara, bada?
Eduardo Galeano, Ispiluak: Mundu ia ororen Historia, Txalaparta, 2013.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
1915eko abuztuaren 24a. Gauean oso ongi egin dut lo, zeren atzoko eguna oso gogorra izan zen. Goizean oso goiz esnatu naiz, alemaniar...
-
Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari...

