HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena
Mendillorri larru gorritan
2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea
Pipitaki, papataki, nork daki...?
Aurreko egunean aurkeztu nizkizuen Termidor eta Pilako Espeka lagunak. Honetan, atzerago joko dugu, XIX. mendera, Kolonietako komertzioa eta esklaboen trafikoraino. Gure testu liburuak (DBH-4, Vicens Vives) dituen akats eskandalagarri horietako beste adibide bat. Ea nork asmatzen duen.
Jatorrizko mapa:
| Lurra. Historia. Vicens Vives, 2008. |
Euskarazko bertsioa:
| Lurra. Historia. Vicens Vives, 2008. |
2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea
2015(e)ko urtarrilaren 10(a), larunbata
Anarkismoa, Durruti eta punkyak
Laburra astea, ezta? Bi egun besterik ez ikasgelan. Eta giro polita, dena esan behar. Nork dio luxoak direla irakaskuntzako oporraldiak? Lasai-lasai bertaratu gara, ikasleak zein irakasleok, indarberriturik. DBH-3an oporretako lana zuzentzen eta biztanleria-piramideak landu ditugu. DBH-4an marxismoa, sozialismoa eta anarkismoa izan ditugu aztergai. Haien arteko aldea eta elementu komunak. Hemen ditugu gelan landutako testu laburra, eta jarraian Carlos Gimenez margolariak kontatutako istorioa 1970. hamarkadaren amaieran, non Durruti bera (ikusi: Buenaventura Durruti) haserretuko zaigun anarkismoa batere ulertu ez duten punky horiekin.
Guk askatasuna nahi dugu eta iruditzen zaigu haren izatea bateraezina dela beste edozein botereren existentziarekin, boterearen sorrera eta itxura zeinahi dela ere [...].
Gaitza, anarkisten begietan, ez dago gobernu motan, baizik eta gobernuaren ideian, agintearen printzipioan bertan"
Kropotkin iraultzaile errusiarra eta anarkismoaren teorikoa, 1883
| Carlos Gimenez, Espainia, una, grande y libre, Glénat, 1999. |
2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna
Termidor eta Pilako Espeka lagunak
Hurrengo astean 1. Ebaluazioko errekuperazio azterketa izango dugu DBH-4an. Beraz, aste buruan ikasle batzuek bidaia egin beharko lukete XIX. mendeko Europako Iraultzetaraino. Dalton filmea, Iriarteren Iraultzaren maratoia liburua eta bestelako bitartekoak erabili baditugu ere, testu liburua ere izan dugu bidelagun, Lurra: Gizarte zientziak. Historia (Vicens Vives argitaletxea). Bertan denetik topatu dugu:
| Historia DBH-4. Vivens Vives, 2008. |
- "independentzia" hitza gaizki justifikaturik lerro amaieran: "independent-/ zia" (38 or.).
- Zer izango ziren "1848ko Iraultzak berarekin ekarri zituen ideial demokratikoak"? (39 or.). Ideia demokratikoak ala ideal demokratikoak?
- Eta nor izango zen "Austriaren aukako" hori? (41 or.) Bai, aurkako izan beharko.
- Unitatearen amaierako kontzeptu-mapan ere horrelakoak agertzen dira: "Inperio napoleoniko derrotado por Berrezarpen absolutistak"; "jabetza eskubidea eta komunitate nazional influyeron en iraultza liberaletan eta batasun nazionaletan" (42 or.). Bai, hemen ere denetik: ergatiboa, euskara eta gaztelania batera, en fin!
Hala ere, bi lagun hauek dira gehien harritu gaituztenak: Termidor eta Pilako espeka. Beitu:
- "Modu honetan, Termidorrek Estatu kolpea jo zuen 1794ko ekainean..." (31 or.). Bai, Termidor ez zen izan Robespierren aurka aritu zen inor, frantziar iraultzaileek ezarritako egutegi berriko hilabetea baizik, uztaila-abuztuari zegokiena.
- Eta zergatik ez esan derrigorrezko errekrutatzea edo errekrutatze-masiboa "Pilako espeka" horren ordez? (30 or.)
Noizko euskaraz sortutako testu-liburuak? Hona hemen proposamen ausarta ikastetxeko Irakurketa Planean sartzeko: XIX. mendeko Europako Iraultzak aztertu nahi izanez gero, ez irakurri Vicens Vives argitaratutako Lurra liburua. Ikasleek izugarri eskertuko ligukete.
2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena
Ça c'est fini!. ¡Se acabó!. Bukatu egin dira oporrak!!
| Grafitia, 2015eko urtarrila Argazkia: Patxi Abasolo |
Ça c'est fini!. The end!. ¡Se acabó!. Bukatu egin dira oporrak!! Beraz, bihar berriro gelan ikusiko dugu elkar, gelan eta auzoko kaleetan, jakina!, horma guztiak gainditzeko erronkak baitira. Antzinako Auñamendiak bezalakoak mugak bihurtarazi baino lehen, pasabideak, topaguneak. Ea guztion artean lortzen dugun!. Askotan klik bat besterik ez da egin behar... hasteko!
2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea
Ahuntzape musika taldea: "Ostikoa eta porlana"
Honetan medebaldeko lurraldeetara egingo dugu bidaia, sortzez nafar hiribildu zen Gasteizera (Antso VI.ak, Jakituna, 1.181ean), Ahuntzape Mendillorriko musika taldearen eskutik.
Urtarrilaren 24an, larunbatean, parte hartuko dute Gasteizko Gaztetxeko jaialdian, "Ostikoa eta porlana" landa-okupazio egitasmoaren aldeko dirua lortzeko. 19:00etan hitzaldia izanen da, ondoren Kontzertua eta Gau pasa. Proposamen ederra!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari...
-
Asteburuero bezala, altxatu eta postontzira joan naiz Berria egunkariaren bila. Honetan euskaldunon egunkariari esker, haurtzarorako bidai ...

