2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

"14 kilometros" filma (Gerardo Olivares, 2007)



VioletaBuba eta Mukela gazte afrikarrak izan ditugu bidelagun DBH-3ko klaseetan,  Migrazioak gaia lantzeko. Lagun horien eskutik esperimentu bat egin dugu, eta egiaztatu azterketak ez diren bestelako neurgailuak ere erabiltzeko prest garen. Kostata, hori bai, dena esan beharra dago.
Nahi izanez gero, hemen duzu filme osoa ikusteko aukera. Anima zaitez, merezi du eta!


2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (11)

1915 abuztuaren 29a


Ez da ezer aldatu, atzokoa bezalako sufrimenduarekin egon gara jateko ordua arte. Berriz lubakietara bueltatu gara. Egun osoa daramagu esku-bonbak botatzen eta alemanen esku-bonbak jasaten, 7 ordu daramatzagu horrela. Hau ez da nik eta beste milaka eta milaka gazteok pentsatzen genuena, Alemanak ti-ta batean amaituko genituela.
Atzo gauza txar bat gertatu zitzaigun, gazte alemanen lubakietara iristean nire lagun Ander Etxeparek esku-bonba bat bota eta gure lagun Jesus Ezkutariren ondoan lehertu eta hil egin zuen. Gaur goizean Ander gaztea, berak bere buruari tiro bat botata aurkitu dugu. Oso urduri gaude gure lagunei gertatu zaienarekin eta gaur barrunbe batera hildakoak eramatera behartu gaituzte. Gogorra izan da gure lagunak horrela azken aldiz agurtzea, baina ezin dugu borrokatzeari utzi, zeren gaur gure lagunak izan dira, baina bihar agian ni izango naiz. Lo egiterakoan lagunen eta gerrak eraman dituen milaka eta milaka gazteen aurpegiak ikusten ditut. Ezin duzu ideia bat egin zenbat min eta gorroto daukadan gerrak nire jendearen bizitzak eramaten dituela ikusirik…

Hodei Goñi

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Ziztadak (2): Genozidioa

Esklaboak Amerikarako bidean
Hona hemen XIX. mendeko Kubako egunkarietan ohikoak ziren iragarki batzuk:
- Ile leuneko mulatotxo bat saltzen da, 7 urtekoa, osasuntsua eta oso polita, egokia morroitarako, 26 onzatan.
- 18ren bat urte dituen beltzatxo bat saltzen da, erditu berria eta umetxorik gabe, 250 pesotan, alokatu ere alokatzen da.
Esklabotzak 400 urte inguru iraun zuen, eta tarte horretan, Europako zibilizatuek Afrikan harrapatutako 150 miloi lagunetik 100 milioi lagun hil ziren Amerikara bidean, hiru lagunetik bi. Santiago Alvarez Kubako zinema zuzendariak, ordea, bere Nova sinfonía dokumentalean (1982) horrela dio:
-  Soilik 15 milioi heldu ziren Amerikara, giza merkantzia bilakatzeko. Beste guztiak, 135 miloi, ehizaren eta bidaiaren ondorioz hil ziren.
   Julian Zulueta Amondo arabarra (Anuzita, 1814) pertsonen trafikoan ezezik, azukrearen industrian eta mailegu-emaile lanetan ere aritu zen. Ulergaitza bada ere,  egun, independentzia eta berdintasuna maite dituen Kuba horrek baditu independentziaren aurkako eta esklabista baten omenez izendatuko Zulueta herria eta Zulueta kalea. Ulergaitza bada ere.



* Aurreko ziztada:




2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (10)

1915ko abuztuaren 27a.

Gaurko gau osoa lorik hartu ezinik egon gara, betikoa, arratoiak, kriston usaina eta, gaur bereziki, hotz handia egin du gainera gauean. Goizeko bi eta erdiak dira, gas eraso bat jasotzen hasi gara, eta jeneralak dioenez, askoz ere arriskutsuagoa da loak harturik gasa arnastea esnaturik arnastea baino, beraz inork ere ez du lorik egin, orain oso nekatuta gaude denok, eta bi ordu barru alemaniar tropak erasotu behar ditugu, aurrera egin ez dezaten gure ahulezia aprobetxatuz.

Arratsaldeko lauak eta laurden dira eta gure erasoa hasteko gutxi falta da, soldaduak oso nekatuta eta gosetuta gaude, jeneralak aldiz, jada jan egin du, ez dauka kexatzerik, hau amorrua!

1915eko abuztuaren 28a.

Goizeko hiruak dira eta orain nator bueltan batailatik, tragedia bat izan da, gizon asko galdu ditugu eta ez dugu alemanak atzeratzea egitea lortu. Ezinezkoa da jan eta lorik egin gabe borrokatzea, inpotentzia handia izan da nire kideak hiltzen ikustea bata bestearen atzetik momenturo, harategi bat zirudien. Imajinaezina da alemaniar metrailadorek egiten dutena gorputzekin. Nire bizitzaz beldur handia izan dut, momentu batean atzera egiteko agindua jaso egin dugu baino ezinezkoa genuen, alemaniar metraileta batek gu harrapaturik mantentzen gintuen; hala ere, jeneralak berriro ere atzera egiteko agindua eman du eta hantxe izan da sarraskirik handiena, hogei segundutan, hamasei gizon izatetik bost izatera pasa gara.
Bueno, egunak eta egunak daude, batzuetan horrelakoak dira, ez dago ezer egiterik, biharko eguna hobeagoa izatea espero dut, orain lo egiten saiatuko naiz.

Mikel Gimeno

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (9)

1915eko abuztuaren 26a.

   Gaur goizean oso goiz esnatu gara, usain jazanezina zegoen gure lo tokian, horrela deitu ahal baldin badiot leku nazkagarri honi. Gauean arratoiek oso gaizki zegoen kide bati eraso egin diote, zauriak irekiak zituen eta arratoiak bere gorputz osotik igaro egin dira, oso larri zegoen eta azkenean hil egin da. Jeneralari esan diogu gertatutakoa baina ez zaio ezer inporta, berarentzako gauzarik inportanteena gerra hau irabaztea da, berdin zaio zenbat gizon galdu behar dituen hori lortzeko.
   Jantzi egin gara eta kanpora atera gara, egun guztietan bezala. Ez dugu ezer gosaldu, alde batetik, ez daukagulako ezer jatekorik eta, beste aldetik, alemaniarrak hasi direlako jada gu erasotzen. Ez ditugu gogorik borrokatzeko, oraindikan gerra luzea dago aurretik eta gure aldeko gizon asko hil egin dituzte. Alemaniarrak gehiago dira eta arma gehiago dituzte, baina ez gara geldituko hau bukatu arte. Arratsaldean bonba bat bota dute gure aldera, gure gizon baten ondoan erori da eta hankarik gabe gelditu da. Izutu da eta ez duela gehiago borrokatu nahi esan du. Jeneralak hiltzera bidali du, ez badu borrokatzen ez duelako ezertarako balio esan digu.
   Alemaniarrak gelditu egin dira eta gu deskantsatzeko eta zerbait jateko denbora txiki bat daukagu. Bitartean gure artean hitz egin ahal dugu, eta gure familientzako gutunak idatzi ahal ditugu. Ezin dizkiegu bidali baina idaztearekin bakarrik haietaz gogoratzen gara eta indarra ematen digu borrokatzera ateratzeko. Ni nire arrebari idazten ari natzaio, asko gogoratzen naiz berataz, gure ama zaintzea eskatzen ari natzaio, oso gaixorik dagoelako. Beharbada hil egin da, baina hemen ezin digutenez ezer esan ezin dut jakin.
   Gure denbora bukatu da, berriro borrokatzera atera behar dugu, arrastaka atera gara, alemaniarrek gu ez ikusteko eta abantaila hartzeko haien aurrean. Lagun batek bonba bat bota du haien babeslekura eta ia dena erretzen hasi da, denak azkar atera dira eta gu hiltzeko nahian aurreratu dira baina gaur, egia esanda, oso ongi egon gara. Ez dira gure gizonetako asko hil eta alemaniar kopuru nahikoa akabatu dugu. Jada gaua da, berriro lotara joan behar dugu, lo egin ahal badugu baina.. oso zaila da, ez dakigu noiz etorriko diren gure bila eta adi egon behar dugu. Beno.. bihar egun berria izango da.


Nahikari Garcia

2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

Giza eskubideak: Hassanna Aalia iheslaria

Sarrera honen izenburua honako hau ere izan zitekeen: "Testu liburuek esaten dute... Gobernu demokratikoek egiten dute...". Ikus dezagun:

1. Geografia DBH-3k (Santillana) 91. orrialdean diona:
Giza eskubideak. Iheslarien egoera.
Iheslaria zenbait arrazoi direla-eta bere herrialdea utzi behar izan duena da: arrazagatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, ideologiagatik eta iritziagatik jazarria izateko beldur delako, edo tratu txarrak jasotzeko beldur, edota hilko duten beldur.
Iheslari estatutua ofiziala da. Harrera-herrialdeak mantendu egiten du eta babesa ematen dio, pertsona horrek bere herrialdera itzuli beharrik izan ez dezan, gatazka-egoerak irauten duen bitartean.

2. Hassanna Aalia saharauiak babesa eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Egun Bilbon bizi da gazte saharauia. Bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zion Marokoko auzitegi militar batek, 2010ean Gdeim Izik erresistentzia kanpaldian parte hartzeagatik. Gobernuak kanporatuz gero, arrisku larrian izango da Marokon atxilotzeko, torturatzeko eta bizi guztiko kartzela jasateko.

3. Espainiako Gobernuak ukatu egin dio babesa.
Asteartean amaituko zaio Hassanna gazteari Gobernuak alde egiteko jarritako epea.

Beraz...

4. Iruñeko kontzentrazioa, asteartean, otsailaren 3an, Gaztelu Plazan.
Bai, askotan testu liburuek ahaztu arren, oso garrantzitsua baita honako irizpide hau: idazkiak baino, praktika demokratikoa da Estatu demokratikoa definitzen duena. Saharak Nafarroa Garaian duen Ordezkaritzarekin batera, ANARASDANASATTsF elkarteek deitzen dute. Gaztelu Plazan den Karlos III. erregearen eskulturan (Karlos III.a etorbidearen hasieran).



Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (8)

1915eko abuztuaren 25a.

Bart ezin izan dut lorik egin, Alemaniarrek lorik egin ez dutelako, bost minutuero gutxi gorabehera bonba bat jaurtitzen zuten, eta erregimenduko soldadu gehienak esnatzen zituzten, azkenean erregimenduko lagun batek, Joseba Zumalakarregik, etsita, eta estresari ezin eutsiz, bere pistola hartu eta buruan tiro egin du.

Gaurko eguna oso gogorra izan da, burua aztoratuta daukat eta sukarrarekin nagoela uste dut, bart gertatu zenarekin buruan bueltaka hasi nahiz, eta asko iraungo dudalakoan nago.

Arratoiak
Gero eta arratoi gehiago daude, eta gero eta okerrago usaintzen du. Txoko bat aurkitu dut niretzat bakar-bakarrik, soldadu batzuk arratoiak harrapatzen saiatzen diren bitartean, beste batzuek beraien zauriak arratoiak xurgatxen ez zituztela ziurtatzen dute.

Gaurko gaua atzokoa baino hobeagoa izango delakoan nago, baina arratoien kopuruak, tamainak eta goseak, kontrakoa adierazten didate.

                                        Victor Gallardon