2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

Errusiako Iraultza: Alexandra Kollontai

  Ostiralean izan genuen Errusiako Iraultza aztertzeko azken eguna. Eduarno Galeanok idatzitako Ispiluak: Mundu ia ororen historia (Espejos: Una historia casi universal) liburua bidelagun. Euskaraz, Txalapartak 2008an argitaratua. "Lenin", "Alexandra", "Stalin" eta "Rosa" irakurri ondoren, hurrengo gertaera historioetarako baliogarri izango ditugun "Ozarkeria" eta "Beltz hegaldun" testu laburrak izan genituen aztergai. Galeanok berak dioenez, "Ispiluak jendez lepo. Ikusezinek gaituzte ikusten. Ahantziek oroitzen. Gure burua ikustean, haiek ditugu ikusten. Gu joatean, badoaz?". Hona hemen gure testu liburuetan azaltzen ez diren balio handiko emakume horietako bat.

Alexandra

  Maitasuna natural eta garbia izan dadin, edaten dugun uraren antzeko, aske eta elkarrena behar du izan; men egitea derrigortzen du arrak, ordea, eta atsegina ukatzen. Moral berririk gabe, egunerokoan errotiko aldaketarik gabe, ez da askatze beterik izango. Jendarte iraultzak ez badio gezurrik, guztiz ezabatu behar ditu, legez eta ohiturez, emakumearen gaineko gizonaren jabetza eskubidea eta bizi aniztasunaren aurkako arau zurrunak.
  Hitzak gorabehera, hauxe zegien Alexandra Kollontaik, Leninen gobernuan ministro mailako emakume bakarrak.
  Hari esker, homesexualitateak eta abortuak krimen izateari utzi zioten, ezkontza ez zen jada bizi osorako espetxealdi, bozka eta lansari berdinerako eskubidedun ziren emakumeak, eta bazeuden haurtzaindegi doakoak, auzo jantokiak eta ikuztegi kolektiboak.
  Zenbait urte geroago, Stalinek iraultza burugabtu zuenean, Alexandrak onik atera ahal izan zuen berea. Baina Alexandra izateari lagata.

Eduardo Galeano

2015(e)ko martxoaren 8(a), igandea

Martxoak 8... Egunero izan dadila!



ZUTIK EMAZTEAK

Zutik, emakumeak
Hautsi gure kateak
Zutik, zutik, zutik

Historia gabe, emazte
Denetan ahantziak
Mende guzietan, emazte
mundutik baztertuak

Zutik emakumeak
Hautsi gure kateak
Zutik, zutik, zutik

Apaldu eta zapalduak
Saldu ta bortxatuak
Etxe guzietan, emazte
Mundutik baztertuak

Zutik, emakumeak
Hautsi gure kateak
Zutik, zutik, zutik

Bakardadean, emazte
Elgar ezagutu gabe
Berexi gaituzte, emazte
Ahizpak izanik ere

Zutik, emakumeak
Hautsi gure kateak
Zutik, zutik, zutik

Emazteen haserre oihua
Munduan entzunen da
Indarra dugu emazte
Milaka bil gaitezen

Zutik, emakumeak
Hautsi gure kateak
Zutik, zutik, zutik

Elgar ezagutuz, emazte
Elgarri so ta mintzo
Bil gaitezen denak, emazte
Batera oldar gaiten

Zutik, emakumeak
Hautsi gure kateak
Zutik, zutik, zutik

Elkarrekin emakume
Zapalketa garaitu
Egun guziz armetan gaude
Gora gure iraultza

Ez gira esklaboak
Ez dugu kadenarik
Dantza dezagun dantza.

2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Gasteiz, 1976ko martxoaren 3a

  1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, espainiar poliziak langileen batzar jendetsuari oldartu zitzaion. Ondorioz, tiroz bot langile erail eta ehun baino gehiago zauritu egin zituen. Luis Llachek abesti bat sortu zuen gertaera horiek gogoan. Hona hemen 2006. urtean estrenatu zen "Llach, la revolta permanent" film-dokumentaleko trailerra [iraupena: 2:07 minutu].

Ivan, La Polla Records eta Errusiako Iraultza

   Atzo Errusiako Iraultzari buruzko 3. saioa izan genuen DBH-4I taldean. Hodeik ekarritako proposamen musikalak ederki lagundu zigun aurreko saioetan emandakoaz aritzeko: Antzinako Erregimena, Tsarraren autokrazia, Eliza, Gorronovicht kontea, Klase kontzientzia, "Kamhradak"...
   Bai, Evaristo jaunak letra hau idatzi ahal izateko, aurretik ezagutu beharko kontzeptu horiek guztiak, punky izateari utzi gabe. Nola ez dugu guk, bada, ezagutuko? Irakaspen ederrarekin borobildu zuen kanta; azken batean, "con empeño y un poco de atención, menudas volteretas que da la situación". Agur, Ivan!





Ivan (La Polla Records)

Esta historia que pudo ser verdá 
parece mentira, la vamos a contar. 

En la Rusia del bienamado Zar ¡¡El Zar!! 

vivía un aldeano llamado Iván. 

Trabajando la tierra sin parar 

pasando mucha hambre, sin tiempo pa pensar. 

Siembra y siembra y siembra que te siembra 

y el conde Gorronovicht se queda la cosecha ¡Olé! 

El Curilla pide resignación 

se invita a su casa y se come lo mejor. 

Allí estaba Iván. 

Un buen día que estaba con la azada 

vinieron unos hombres... le dijeron "Kamhrada" 

Ya no hay amos a quien obedecer, 

eres un hombre libre, tenemos el poder! 

Piensa y piensa y piensa que te piensa Iván, 

que poco a poco va haciéndose a la idea... 

La nobleza ha sido derrocada 

ya no habrá pamplinas viviendo por la cara... 

Allá estaba Iván. 

Dando saltos a la pata coja 

la hoz y el martillico en la bandera roja 

con empeño y un poco de atención 

menudas volteretas que da la situación.


2015(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Niki de Saint Phalle artista frantsea (1930-2002) Bilbon

Nana, Niki de Saint Phalle
Argazkia: Patxi Abasolo
   Aurreko astean, Guggenheim museora joan ginenean, itxita topatu genuen hirugarren solairua. Erakusketa berri bat prestatzen ari omen ziren. Egun pare bat igarota, Berrian irakurri dut Niki de Saint Phalle artista frantsesaren erakusketa dela (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930- San Diego, AEB, 2002). Orotara 200 artelan eta artxiboko dokumentuak jarri dituzte ikusgai, orain arte artistari buruz egindako erakusketa asmo handienekoa. Hau amorrua! Niki de Saint Phallerenak ziren kanpokaldean ikusi genituen eskulturak, izugarri politak. Guri ongi etorria edota agur egin zigutenak, hain zuzen.
   Artistaren hitzetan, "Tiro egiten dut boterearen aurka, matxismoaren aurka, torturaren aurka, arrazismoaren aurka". Gerra Hotza eta Aljeriako gerraren garaietan, arte bidezko guda egiteko hautua egin zuen berak. "Psikologiaren aldetik, terrorista bihurtzeko ezaugarri guztiak nituen. Baina armak kausa on baterako erabili nituen: artearen kausarako".
   Kaos, bortxakeria, alaitasuna eta baikortasuna. Sentipen kontrajarriak helarazten dute artista frantsesak egindako lanek. Baina horren bila aritu zen bere ibilbide osoan. "Alde magiko, intuitibo, femenino, sexual, emozionala bilatzen dut. Hori erabiltzen dut irensten gaituen izaera zientifiko maskulinoari aurre egiteko".
   Guk ikusi ahal izan genuen eskultura multzoan, emakumeen rolak dira aztergai. Nanak izenez ezagutzen dira hiru dimentsioko emakume gorputz handi eta koloretsu horiek. Emakume berri bat irudikatu nahi du horiekin. Biktima izateari utzi, eta askeak diren andreen irudiak dira.
   Irudi sexualizatuak dira guztiak. Badira beltzez margotutakoak ere. 60ko hamarkadan afroamerikarren aldeko eskubide zibilen mugimenduarekin bat egin zuen. Azken batean, emakumeak eskubidea du ezetz esateko, matxinatzeko, bere independentzia aldarrikatzeko.


* Gehiago jakiteko: