Nafarroako Foru Komunitatean Instituzio Publikoek gaztelaniaz [ez dakigu nola, baina] euskaraz [oso gaizki] hitz egiten [omen] dute. Horrela diozku Lehen Hezkuntzako testu liburu batek.
| Ingurunea. LH-4. Santillana |
HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
Hilabeteak falta dira Frankismoaren gaia azter dezagun. Hala ere, hemen duzue bitarteko ederra erregimen politiko horrek hasiera-hasieratik izan zuen izaera bortitzara hurbilpena egin dezazuen. Nafarroako Gobernuak egina du garai hartako errepresaliatuen hobien mapa. Klik bat besterik ez dugu egin behar bidai hori egin ahal izateko:
Urri
honetan, Zabaldi Elkartasunaren Etxeak Elkartasunaren XIX. astea
aurkezten du “Siriako Gerra” izenburupean. Siriako gatazkaren
errealitatera hurbildu nahi izan du. “Udaberri Arabiarra”
deituriko matxinadak hasi zirenetik bost urte iragan dira. Orduan,
2011n, Elkartasunaren Astea eskaini zigun. Orduan matxinadetan barna
ibili ginen eta azkenean bidea egin eta botere politiko eta
ekonomikoak ikararazi zituzten mugimendu sozialetara hurbildu ere.
Gaur egun, Ekialde Ertaina, esperantza haietatik urruti, anabasan
murgildurik dago, epizentroa Sirian egonik. Siria lurralde urratua
dugu, kanpoko potentzien interes handiak eta berezko gerra zibila
direla kausa. Gatazkaren hasieratik 240.000tik goiti pertsonak galdu
dute bizitza eta haren populazioaren heren baten exodo masiboa jasan
du.![]() |
| Elisabeth Louise Vigée-ren autorretratua, 1880, The State Hermitage Museum |
Bigarren gaia lantzen ari gara 4.DBHn zein 1.Batxilergoan: Liberalismoa eta Nazionalismoa. Lehenengo gaian, Antzinako Erregimenaren Krisia: XVIII.mendea, Europan eman ziren aldaketa sakonak aztertu genituen, Ilustrazioa eskainitako oinarri teorikoa abiapuntu. Askotan erabili dugu betaurrekoaren metafora, ideologiek eragiten diguten mundua ulertzeko era ulertu ahal izateko. Antzinako Erregimena hilda, ideologia berriak azaldu ziren Aro Garaikidearekin batera: liberalismoa, nazionalismoa, sozialismoa...