2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Dokumentala: "El machismo que no se ve"

"... Una media de 70 mujeres al año son asesinadas por sus parejas...
... un 12,5 % de las mujeres mayores de 16 años sufre violencia física o sexual...
... 1 de cada 4 adolescentes padece violencia sicológica...
... ¿Por qué una buena parte de los adolescente y jóvenes, que ha crecido en la igualdad de derechos para hombres y mujeres, no identifica las conductas machistas?..."

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Erakusketa mikologikoa (Mendillorri B.H.I.)

Aste honetan ikusgai izango dugu erakusketa mikologikoa Urak eraikinean.
Animatu eta hurbildu!

Argazkia: www.zuin.net/?cat=48

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Agur Pedro Urtsuari!

  Politago dugu orain Mendillorriko Bigarren Hezkuntzako Institutua, zalantzarik ez. Baloreetan oinarritutako irakaskuntza aldarrikatzen omen dugu guztiok; ados, baina, zeintzuk balore? Zorionez guztiok ditugu nahiko barneratuta, teorian bada ere, hainbat jarrera ezegokirekin izan beharreko tolerantzia zero hori. Zergatik ez, ordea, zorigaiztoko pertsonaia edo jarrera hori etxean bertan ditugunean, matxista, bortxatzailea, herrien zanpatzailea edota konkistatzailea izan?
  Honetan, zortzi urte joanda, unea ailagatu zaigu Pedro Urtsua zorigaiztokoari agur esateko. Etxekoa izateak (Arizkun, Baztan, 1526) ez baititu arintzen Ameriketako herrien aurka izandako sarraskia eta gehiegikeria guztiak. Pozik izango ditugu pantxeak, muzoak, tayronak eta zimarroiak (beltz menderakaitz haiek), Mendillorriko ikastetxeak lagundu egin baitie 500 urte eta gero irekita darraien zauria sendatzen. Zorionak guztioi!


2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

Euskara eta Frantziako Iraultza

Iraultzaren lehengo urteetan dokumentu ofizialak euskarara itzuliak ziren. Kexa Kaiera adibidez, bi hizkuntzetan egina izan zen eta Departamenduari buruzko eztabaida izan zenean Biltzar Nazionalean Garat anaiak Hizkuntzaren irizpidea jarri zuten argumentu nagusitzat Biarnorekin batera ez egoteko. Baina 1793tik aurrera hizkuntza politika aldatuz joan zen Frantziar Gobernuan. Frantziar Iraultzak nazionalismo sutsuaren itxura hartzen hasi zen. Konbentzioan aurkeztutako bi txosten honen adierazle dira. Lehena Grégoire apaizak 1794ko ekainean aurkeztutakoa eta bigarrena Barère jaunak uztailean. Grégoire txostenak honakoa dio besteak beste:
"chez les basques, peuple doux et brave, un grand nombre est accessible au fanatisme, parce que l'idiome est un obstacle à la propagation des lumères (...) sans pouvoir assigner l'époque fixe à laquelle ces idiomes (basque, breton) auront entièrement disparu, on peut augurer qu'elle est prochaine. (...)".
Barère Jaunak hizkuntza eta izaera batzen ditu:
"Le fédéralisme et la superstition parlent bas-breton; l'émigration et la haine de la République parlent allemand; la contre-révolution parle l'italien, et le fanatisme parle le basque. Brisons ces instruments de dommage et d'erreur.(...)".
Konbetzioak frantsesaren irakaskuntza sustatzeko neurriak hartuko ditu horrekin batera frantziar nazionalismoa indartzeko asmoz.



2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

"Iruñeko monumentue aldea"

  Nafarroako Foru Komunitatean Instituzio Publikoek gaztelaniaz [ez dakigu nola, baina] euskaraz [oso gaizki] hitz egiten [omen] dute. Horrela diozku Lehen Hezkuntzako testu liburu batek.

Ingurunea. LH-4. Santillana