2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

Tamara De Lempicka-ren "Poum Rachou andereñoren erretratoa"

Argazkia: Patxi Abasolo

  Aste honetan politago azaldu zaigu Mendillorri Institutua. Arte lan berri bat dugu atondoan: Tamara De Lempickaren Poum Rachou andereñoren erretratoa (Varsovia, 1898, Cuernavaca-Mexiko, 1980), aurreko ikasturtean 1. Batxilergoko Margoketa artistikoa egin zuten ikasleek egina. Ikasleek hiruna modulo margotu zuten, eta puzzle gisa muntatu. Txalo bana haiei eta Cristina irakasleari!


* Tamara De Lempicha web orrialdea:


2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Mola eta Sanjurjo militar kolpisten gorpuzkiak

Abuztuaren 31n Iruñeko udalak jakinarazi zuen, Oroimen Historikoarne Legea betetzeko prozesuaren barnean, Emilio Mola eta Jose Sanjurjo jeneral kolpistak Iruñeko hobitik mugituko zituztela. Erorien Monumentuaren kriptan daude bi militar frankisten hilotzak, beste sei pertsonaren gorpuzkiekin batera: denak nafarrak ziren, Francoren aldeko bandoan aritutakoak.
Atzo Nafarroako Parlamentuak Iruñeko Udalaren erabakia babestu zuen. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak horren aldeko botoa eman zuten; UPN eta PP, ordea, aurretik Udaletxean egin bezala, hobitik ateratzearen aurka agertu ziren.

Hona hemen Tasio margolariak egindako komiki-tira gertakari hauen inguruan:

Tasio, Gara, 2016-iraila-20

2016(e)ko irailaren 6(a), asteartea

1.800 €ko zorigaiztoko kasketa Mendillorriko Institutuan

Maiz orrialdeak eta orrialdeak pilatzen dira galdera xume honi erantzuteko: Baina, ze demontre da publikoa? Nik aspaldin topatu nuen erantzuna. Hobe esanda, aspaldin asetu ninduen hezkuntzako eragileek adostutako definizio hark: Guztiona eta guztiontzat dena. Publikoa denak egundoko gabeziak izanda ere, gurea den heinean, guztiok babestu behar, guztiok zaindu eta maitatu, guztion ahaleginaren ondorioz publikoagoa, politagoa izango baita. Nork egingo du publikoago, guk egiten ez badugu?
Igandean txikitu egin zizkiguten Mendillorri Institutuko kristalak. Pedro de Ursuakeriak?, pentsatu nuen. Ez, Pedro de Ursua ez da jada gure artean. Nork ote? Auskalo! Hori bai, zaplastada polita auzoa eta irakaskuntza maite dugunontzat. 1.800 €ko kasketa. Merezi izan al du?


Argazkia: Txarli Martínez

Argazkia: Txarli Martínez

2016(e)ko irailaren 2(a), ostirala

Irakasle erail eta errepresaliatuei omenaldia

Hurrengo astean omenaldia eginen zaie 1936ko kolpe militarren ondorioz Nafarroa Garaian erail edo errepresaliatutako maisu-maistra eta irakasleei. Ekitaldia heldu den irailaren 10ean izanen da, 11:00etan, Iruñeko San Jose plazan. Kartelean duzue marko horretan eginen diren hitzaldien inguruko informazioa.


2016(e)ko abuztuaren 31(a), asteazkena

Grafitiak vs. svastikak

Berlinen hasi zen #PaintBack ekinaldia, orain hilabete gutxi. Era guztietako grafitiak egiten dituzte paretetako ikur naziak estaltzeko.



2016(e)ko abuztuaren 30(a), asteartea

"H28" aldizkariaren bi lan zentsuratu egin dituzte

Nafarroako VII. Komiki Azokaren antolatzaileek hamalau piezako bilduma eskatu zioten H28 hilabetekari saretirikoa-ri, azokaren barruan fanzineen inguruko erakusketa bat osatzeko, baina bildumako bi lan atzera bota dituzte antolatzaileek. Zehazki, lan horietako batek Opus Deiri eta pedofiliari egiten dio erreferentzia, eta Guardia Zibilak Burlatan "Tortura" zioen pintaketaren harira egindako atxiloketen gaia lantzen du besteak. Marrazki guztiak onartu ezean azokan parte hartuko ez duela adierazi du aldizkariak, eta, Tiza elkarteko zuzendaritzak erabakiari eutsi dioenez, H28-k uko egin dio Nafarroako VII. Komiki Azokan parte hartzeari.



2015. urteko Charli Hebdo Frantziako aldizkariaren aurkako atentatuen ostean sortu zen H28. Geroztik, hilero, marrazki satirikoak kaleratzen ditu sarean, doan eta euskaraz: