2017(e)ko irailaren 6(a), asteazkena

Eneko Compains: "Zer gertatzen ari da Venezuelan?"

Egun bat eta hurrengoan ere, Venezuela albistea da komunikabideetan. Baina zer gertatzen ari da benetan herrialde honetan? Hona hemen Ahotsa.infok Eneko Compains-i egindako elkarrizketa.

Eneko Compainsek oso ongi ezagutzen ditu Venezuelako politikaren gako nagusiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasle honek gertutik jarraitu du prozesu boliviartarra eta aholkularitza lanak egin ditu Venezuelako Gobernuarentzat. Bere ustez, Venezuelako egoera oso zaila da eta horren arrazoi nagusia oposizioaren jarrera dela azpimarratzen du.

Nicolas Madurok zuzentzen duen Gobernuak Asanblada Nazional Konstituziogilea osatzeko hauteskundeak deitu zituen krisi hau gainditzeko, eta oposizioak ez du hauteskunde hauetan parte hartu nahi izan, eta boikoteatzen saiatu da. Ez dute lortu, eta horrek areagotu egin ditu mugimendu hau osatzen dutenen arteko desadostasunak. Erreportai honetan Eneko Compainsek azaltzen digu nortzuk osatzen duten Venezuelako oposizioa, zeinek du oposizioaren lidergoa eta zeintzuk diren euren interesak.
Bestetik, Venezuelaren aurka mundu mailan dagoen estrategiaren arrazoiak zeintzuk diren ere argitu dizkigu Compains-ek, eta Chavismoa ez aurrera ez atzera egoera batean aurkitzen dela gaur egun ziurtatzen du.

2017(e)ko abuztuaren 31(a), osteguna

Mutilok ez dugu negar egiten!

Gizonezkook negar ezinean, hau bai tragedia! Guztiok gehixeago negar izanez gero... Eta ez ahaztu, nire amona Pakak esaten zuen bezala, malkoek izugarri edertzen dituzte begiak; beraz, jaun-andereok, aitzakirik ez, askatu eta... egin negar, merezi du eta. 



Angelica Mendoza, desagertuen sinboloa


Angelica Mendoza Peruko desagertuen aldeko borrokan erreferente izan da, eta, hain
zuzen, Desagertuen Nazioarteko Egunean hil da. 89 urte zituen. 1980ko eta 2000ko hamarkadetan, 13.000 lagun desagertu ziren Perun, barne gatazka politiko-militarren ondorioz. Mendozaren semea biktima horietako bat zen. Justizia eske, kalera atera zen Mendoza, gurutze batean ez hil leloa jarrita. ANFASEP Desagertuen, Atxilotuen eta Bahituen Senitartekoen Erakunde Nazionala sortu zuen.

Hona hemen bere testigantza:


2017(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

Auzine/Dokumentala ANTZARAn: "La paz insurrecta"

Irailaren 6an zabalduko zaizkigu ikasgelak Mendillorri Institutuan. Presarik ez, motel, esango didazue batek baino gehiagok, ezta? Eta ez zaizue arrazoirik falta, auzoko festak baititugu zain. Beraz, jai giroan gozatu, primeran pasatu. Hala ere, hormarik gabeko ikasgelak aldarrikatzen ditugunok, ikasteko aukera polita izanen dugu, bihar, Antzara gunean (Civivox-en ondoan), 20:00etan, Jaien aurreko egitarauaren baitan.
Aurten ere pairatu beharko dugu, DBHn zein Batxilergoan, Historia liburuen eduki dentso eta luzea, eta zaila ere izanen dugu egungo errealitatea patxadaz aztertzea. Beraz, hona hemen Mundubat taldeak eskaintzen digun osagarri ezinhobea gure burua janzteko.


           Trailerra:


2017(e)ko abuztuaren 27(a), igandea

E. Schmitt, "Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran"

Hona hemen aukera polita frantsesez gozatzeko. Oso egokia 14 urtetik gorako gazteentzat, are gehiago egun hainbat gunetan gorrotoaren kultura hedatzen ahalegintzen direnean. Liburu honek dihardu agure arabiar eta Momo gazte judutar baten harremanaz. Baita Pariseko kale eta giro biziaz ere, prostitutez eta dendez beterik. Momoren aitak, depresioz jota, ez dio egiten kasu handirik. Beraz, gustura ibiltzen da Kale Urdinean. Ibrahim eta Momoren arteko adiskidetasuna eta maitasuna ditu gai nagusi, gazteak nola ikasiko duen bizitzen eta errealitateari aurre egiten, adina edo ezberdinatasun erlijiosoak ez direla zergatik oztopo izan behar pertsonen arteko harremanetan.

   - Je ne suis pas arabe, Momo, je suis musulman.
  - Alors pourquoi on dit que vous êtes l'Arabe de la rue, si vous êtes pas arabe?
  - Arabe, Momo, ça veut dire "ouvert de huit heures du matin jusqu'à minuit et mème le dimanche" dans l'épicerie.

  - Pourquoi est-ce que tu ne souris jamais, Momo? me demanda monsieur Ibrahim.
  Ça, c'etait un vrai coup de poing, cette question, un coup de vache, je n'étais pas préparé.
  - Sourire, c'est un truc de gens riches, monsieur Ibrahim. J'ai pas les moyens.
  Justement, pour m'emmerder, il se mit à sourire.
  -¿ Parce que tu crois que, moi, je suis riche?
  - Vous avez tout le temps des billets dans la caisse. Je connais personne qui a autant de billets devant lui toute la journée.
  -  Mais les billets, ils me servent à payer la marcandise, et puis le local. Et à la fin du mois, il m'en reste très peu, tu sais.
  Et il souriait encore plus, comme pour me narguer.
  - M'sieur Ibrahim, quand je dis que c'est un truc de gens riches, le sourire, je veux dire que c'est un truc pour les gens heureux.
  - Eh bien, c'est là que tu te trompes. C'est sourire, qui rend heureux.
  - Mon oeil.
  - Essaie.
  - Mon oeil, je dis.
  - Tu es poli pourtant, Momo?
  - Bien obligé, sinon je reçois des baffes.
  - Poli, c'est bien. Aimable, c'est mieux. Essaie de sourire, tu verras.

Eric-Emmanuel Schmitt, Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran,
 Albin Michel, 2001, 16, 26-27.


Terrorismo jihadista, haurreei azalduta

Tasio margolariak Nazioarteko Harremanetan murgildu gaitu gaurko komiki-tiran.

Tasio, Gara, 2017-08-27