HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna
2017(e)ko irailaren 20(a), asteazkena
Benito Lertxundi, "Itzaltzuko bardoa"
![]() |
| Garxot komikia, 2003. |
Herriaren oroimena eta kultura kantuaren bidez transmititzea zen bardoaren eginkizuna. Pertsona nabarmena izan ohi zen. Herriz herri istorioak, kondairak eta bertsoak kantatzen zituen, herriaren kulturaren garra bizirik mantenduz. Boterearentzat pertsona arriskutsua izan zitekeen ere, komeni ez zitzaien mezuak helaraz baitzitzakeen.
Itzaltzun (Nafarroa) XII. mendean bizi den bardoa da Gartxot, istorio eta poemak herriari kantatzen dizkion kontalaria. Orreagako abade berriak ez du gogoko bardoaren jarduna, eta deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Ahots ederra du Mikelotek, eta latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak. Mikelotek ihes egitea lortuko du, eta aitarekin herriz herri kantatzen hasiko da, harik eta soldaduek harrapatuko dituzten arte.
Boterearen aurka pertsonek har dezaketen hiru jarrera islatzen ditu filmak: Ihes egitea, kolaboratzea eta aurre egitea. Konkista eta akulturazio prozesuen aurkako erresistentziaren ikurra dugu Gartxot.
Itzaltzun (Nafarroa) XII. mendean bizi den bardoa da Gartxot, istorio eta poemak herriari kantatzen dizkion kontalaria. Orreagako abade berriak ez du gogoko bardoaren jarduna, eta deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Ahots ederra du Mikelotek, eta latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak. Mikelotek ihes egitea lortuko du, eta aitarekin herriz herri kantatzen hasiko da, harik eta soldaduek harrapatuko dituzten arte.
Boterearen aurka pertsonek har dezaketen hiru jarrera islatzen ditu filmak: Ihes egitea, kolaboratzea eta aurre egitea. Konkista eta akulturazio prozesuen aurkako erresistentziaren ikurra dugu Gartxot.
2017(e)ko irailaren 14(a), osteguna
Mizuki, NonNonBa eta Chigusaren galera
![]() |
| Astiberri, 2010 |
Kontakizun autobiografiko honetan, Shigeru Mizuki bere txikitako urteetan zentratzen da (1930eko hamarkada Sakiminaton Japonia hegoaldeko herri txikian). Nostalgia, samurtasuna eta umorea nahasten ditu, kontakizun itxuraz xume baino sakon batean. Liburuan zehar, pertsonaia baten oihartzun etengabea izango dugu, NonNonBa, Shigeruren etxe ondoan bizi den amona xaharrarena. Berari esker, Japoniako kondairen eta izpirituen berri izango du Shigeru umeak.
Chigusa neskatoa tuberkulosiak jota hiltzean, NonNonBak lagundu ere lagunduko dio Shigeruri bere baitan daraman pisu irakaragarri hori ulertzen.
- Shige: Ah, Nonnonba. No tengo ganas de nada.
- Nonnonba: ¿A qué te notas pesado? Eso es porque el alma de Chigusa está morando en tu corazón.
- Shige: ¿Las almas no se iban a la tierra de los diez billones?
- Nonnonba: En gran parte sí. Pero poco a poco se quedan en el corazón de los seres queridos. Te acabarás acostumbrando a esa sensación. No te preocupes.
- Shige: ¿Ah, sí?
![]() |
| Shige y Chigusa |
- Nonnonba: Así como el cuerpo crece con los alimentos, el corazón se desarrolla gracias a las almas que moran en él. En tu vida habrás visto y tocado muchas cosas. Las piedras tienen su propia alma. Y los insectos también. Todas esas almas están morando en ti y gracias a ellas eres lo que eres.
- Shige: ...
- Nonnonba: Pero a veces llegan almas demasiado grandes.
- Shige: Eso es lo que me pasa ahora.
- Nonnonba: En el futuro acogerás a almas aún mayores.
- Shige: ¡¿Aún más?!
- Nonnonba: Pero tu corazón también crecerá lo suficiente para aguantar el peso. Así te irás haciendo adulto.
2017(e)ko irailaren 13(a), asteazkena
Auckland Toby Morris, "On a plate"
Auckland Toby Morris ilustratzaileak ederki laburbiltzen du zer den pribilegiatua izatea. Ez ditzagun inoiz ahaztu Paula bezalako gazteek egin behar izaten duten lana eta ahalegina. Ez dezagun ahaztu ze gogorra den laguntzarik gabe aurrera egitea. Egia al da klase gatazkak duela mende bateko kontu hutsak direla?
2017(e)ko irailaren 9(a), larunbata
Suizidioa, eragotz daitekeen errealitate bat
Duela urtebete sortu zen Besarkada elkartea eta, geroztik, taldeak ateak zabalik ditu suizidioaren gaiak ukitzen dituenentzat, baita suizidioaren ondorioz maite duten norbait galdu dutenentzat. Gaur, Berria egunkarian, iritzi artikulua argitaratu dute tabu dugun gaia hau lantzeko. Izan ere, gustuko ez badugu ere, sufrimendua eta oinazea existitzen dira, gizonezko zein emakumezko guztion parte dira, nork bere mina du.
Artikulu egileek dioten bezala, egunean 2.500 pertsona inguruk egiten dute beren buruaz bertze, eta izozmendiaren punta baino ez dute erakusten dute horiek, 60.000 saiaketa baino gehiago daudelako. Ezaguna denez, datu horiek ez dira zabaltzen alarma piztuko luketeelakoan, baina ezinbestekoa da arazoaren zenbaterainokoa agerian uzteko.
Besarkada taldeak argi du suizidioa ez dela konponbidea. Ez dute onartu nahi suizidioa onargarritzat jotzen duen uste indibidual edo kolektiboa; ideia horrek anitz sufritzen ari direnenganako utzikeria eta abandonua estaltzen ahal baititu.
Suizidioa, eragotz daitekeen errealitate bat
Irailaren
10a, suizidioari aurrea hartzeko munduko eguna. Ez dugu data horrek
ematen digun aukera galdu nahi, eta agerian utzi nahi dugu beren
buruaz bertze egiten duten pertsonek sekulako hutsa uzten dutela,
atsekabe eta min handia.
Duela
ia urtebete eman genuen Besarkada gure elkartearen sorreraren berri;
taldeak ateak zabalik ditu suizidioaren gaiak ukitzen dituenentzat,
baita suizidioaren ondorioz maite duten norbait galdu dutenentzat
ere. Elkartea elkarri babesa emateko espazio bat da, aurrera egin
ahal izateko.
Badakigu
mendebaldeko gure gizarteotan ez dugula maite oinazearen berri
entzutea; are gutxiago sentitzea; saiatzen gara mina saihesten; eta
horren ondorioa da deus erran gabe sufritzen dugula, ezkutuan,
bertzeek sumatu gabe, «normaltasun» itxurak eginez. Gure ahultasuna
ezkutatzen dugu geure burua babesteko, behin eta berriz erraten
digutelako mundu hau indartsuena dela, kexatzen ez direnena,
baikorrena; erraten digute on egiten digun horretara hurbildu behar
dugula, eta urrundu sufriarazten gaituen horretatik. «Zoriontsu izan
behar dugu». Baina sufrimendua eta oinazea existitzen dira.
Gizakiaren parte dira. Sufritzea ez da normala ez den zerbait, ez da
lotsatzeko modukoa. Sufritzen duena ez da hutsen bat duen pertsona
bat; ez da porrot egin duen pertsona bat.
Nork
bere mina sentitzen du eta nork bere prozesuak bizi ditu min hori
bere bizitzan barneratzeko eta aurrera egiteko. Ez dago eperik, eta
presak ez du balio; ez da borondate kontua, baina argi dago nork bere
kabuz egin behar duela lan. Lan gogorra da, eta, tarteka, nekagarria
benetan. Victor Franklek erraten duen bezala, egia da gure jarrera
giltzarri dela. Baina funtsezkoa da, aldi berean, pertsona eta
gizarte gisa, bertzeak entzuten ikastea, bertzeak ez epaitzen
ikastea, bertzeen prozesuak ulertzea eta errespetatzea, guk ere
bertzeek gu entzutea nahi baitugu, guk ere nahi baitugu bertzeek ez
epaitzea, ulertzea eta maitatzea.
Zenbaitetan,
gure kasuan bezala, atsekabea bat-batean agertzen da, arratsalde bat,
telefono dei bat... Dena aldatzen da, bizitza aldatzen da, eraiki
duzun guztia hamaika zatitan apurtzen da. Jada ezerk ez du zentzurik.
Maite duzun hori galtzeak eragiten duen mina are sakonagoa da
suizidioak dituen konnotazioengatik. Goizero, galderak egiten
dizkiogu geure buruari eta saiatzen gara aurkitzen ez ditugun
erantzun horiek bilatzen; hartzen gaituen erru sentimendua arintzen
saiatzen gara, aurrera egin ahal izateko, energia agortua badugu ere,
burua eta gorputza leher eginda badauzkagu ere. Gure bizitza
«normalizatzeko» saiakerak dira, komunitatean, familian, lagun
artean, gure harremanetan. Anitzetan suizidioaren inguruko estigma
sumatzen dugu, eta horrek mina areagotu bertzerik ez du egiten.
Zenbaitetan ohartu gabe, eta bertze hainbatetan gehiago ohartuta,
baina beti ezjakintasunetik eta gaiari heltzeko beldurretik,
sentitzen dugu guraso, lagun, bikotekide gisa epaitzen gaituztela;
sentitzen dugu, halaber, presionatzen gaituztela aurrera egiteko,
gure egunerokora itzultzeko, deus gertatu ez balitz
bezala.
Suizidioari
buruz hitz egiteko dugun beldurrari eta ezjakintasunari aurre egiteko
informazioa behar dugu, sentsibilizazio kanpainak behar ditugu. OME
Osasunaren Mundu Erakundeak argi eta garbi erran du suizidioari
aurrea hartzeko eta gertatzen direnen kopurua murrizteko programak
jarri behar direla martxan. Suizidioari aurrea hartzen ahal diogu.
Egunean 2.500 pertsona inguruk egiten dute beren buruaz bertze, eta
izozmendiaren punta baino ez dute erakusten datu horiek, 60.000
saiaketa baino gehiago daudelako. Datu horiek ez ditugu zabaltzen
alarma pizteko, arazoaren zenbaterainokoa agerian uzteko baizik.
Populazioaren %10ek aztertu du, une batean edo bertzean, suizidioaren
aukera. Beren burua zauritzen duten gazteena aurrean dugun
errealitate bat da; ulertu behar dugu eta artatu, aurre egin;
hiltzeko asmorik ez badute ere, zauri horien bidez muturreko minari
aurre egin nahi baitiote.
Guk
beti eginen dugu maite ditugun horien alde, eta argi dugu beren
erabakiak muturreko oinazea izan zuela oinarri. Bere buruaz bertze
egiten duenak izugarri sufritzen du, eta bertze biderik ez dagoela
pentsatzen du. Baina guk argi eta ozen erran nahi dugu: ez egin,
laguntzen ahal zaitugu, ez zaude bakarrik!
Suizidioa
ez da konponbidea. Ez dugu onartu nahi suizidioa onargarritzat jotzen
duen uste indibidual edo kolektiboa; ideia hori barneratzen ari da,
pixkana, gizartea, baina, gure ustez, ideia horrek anitz sufritzen
ari direnenganako utzikeria eta abandonua estaltzen ahal ditu. Gizaki
garen aldetik, jarrera hori ez zaigu duina iruditzen. Kolektibo gisa,
suizidioa onargarritzat jotzea arriskutsua izan daiteke, deus ez
egiteko aitzakia izan daitekeelako. Eta denok egin dezakegu zerbait
sufrimendua gure sentiberatasunaren eta laguntzaren bidez arintzeko.
Suizidioari aurrea hartzeko politikek sendoak izan behar dute, eta
konpromisoa erakutsi behar dute dugun errealitatearekin; ezin dugu
errealitate hori bazter uzten eta isiltzen jarraitu.
Besarkada Elkartea
Iturria: Berria, 2017eko irailaren 9a.
2017(e)ko irailaren 8(a), ostirala
Silvio Rodríguez, El Escaramujo
Hemen da ikasturte berria. Tamalez, osasun arazotxo batek ez digu gaur aukerarik eman, eta hurrengo asterako utzi beharko dugu DBHko 4ko lehengo klasea. Beraz, egun pare bat itxoin beharko, elkar ezagutu eta elkarri oinarrizko galderak egin dizazkiogun: Zer da Historia? Zertarako?... Hori baita garrantzitsuena: galderak egitea, besteei zein geure buruari, etengabe, jakinminak irekiko baitizkigu begiak eta jantziko baitugu burua; ikasteak emango baitigu gure auzoa zein inguruan dugun mundua edertzen. Ea zertxobait lortzen dugun, disfrutatuz gainera, izan behar den moduan.
Honetan, Silvio Rodríguez kantautore kubatarrak dioskun bezala, bizirik gara, hain zuzen ere, gure buruari galderak egiten dizkiogulako; ezagutza ezin da luxorik izan. Azken batean, galderak egiten dituzten umetxoak besterik ez gara.
El Escaramujo
¿Por
qué la tierra es mi casa?
¿Por
qué la noche es oscura?
¿Por
qué la luna es blancura
que
engorda como adelgaza?
¿Por
qué una estrella se enlaza
con
otra, como un dibujo?
Y
¿por qué el escaramujo
es
de la rosa y el mar?
Yo
vivo de preguntar:
saber
no puede ser lujo.
El
agua hirviente en puchero
suelta
un ánima que sube
a
disolverse en la nube
que
luego será aguacero.
Niño
soy tan preguntero,
tan
comilón del acervo,
que
marchito si le pierdo
una
contesta a mi pecho.
Si
saber no es un derecho,
seguro
será un izquierdo.
Yo
vine para preguntar
flor
y reflujo.
Soy
de la rosa y de la mar,
como
el escaramujo.
Soy
aria, endecha, tonada,
soy
Mahoma, soy Lao-Tsé,
soy
Jesucristo y Yahvéh,
soy
la serpiente emplumada,
soy
la pupila asombrada
que
descubre como apunta,
soy
todo lo que se junta
para
vivir y soñar,
soy
el destino del mar:
soy
un niño que pregunta.
Yo
vine para preguntar
flor
y reflujo.
Soy
de la rosa y de la mar,
como
el escaramujo.
2017(e)ko irailaren 6(a), asteazkena
Eneko Compains: "Zer gertatzen ari da Venezuelan?"
Egun bat eta hurrengoan ere, Venezuela albistea da komunikabideetan. Baina zer gertatzen ari da benetan herrialde honetan? Hona hemen Ahotsa.infok Eneko Compains-i egindako elkarrizketa.
Eneko Compainsek oso ongi ezagutzen ditu Venezuelako politikaren gako nagusiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasle honek gertutik jarraitu du prozesu boliviartarra eta aholkularitza lanak egin ditu Venezuelako Gobernuarentzat. Bere ustez, Venezuelako egoera oso zaila da eta horren arrazoi nagusia oposizioaren jarrera dela azpimarratzen du.
Nicolas Madurok zuzentzen duen Gobernuak Asanblada Nazional Konstituziogilea osatzeko hauteskundeak deitu zituen krisi hau gainditzeko, eta oposizioak ez du hauteskunde hauetan parte hartu nahi izan, eta boikoteatzen saiatu da. Ez dute lortu, eta horrek areagotu egin ditu mugimendu hau osatzen dutenen arteko desadostasunak. Erreportai honetan Eneko Compainsek azaltzen digu nortzuk osatzen duten Venezuelako oposizioa, zeinek du oposizioaren lidergoa eta zeintzuk diren euren interesak.
Bestetik, Venezuelaren aurka mundu mailan dagoen estrategiaren arrazoiak zeintzuk diren ere argitu dizkigu Compains-ek, eta Chavismoa ez aurrera ez atzera egoera batean aurkitzen dela gaur egun ziurtatzen du.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari...
-
Asteburuero bezala, altxatu eta postontzira joan naiz Berria egunkariaren bila. Honetan euskaldunon egunkariari esker, haurtzarorako bidai ...







