Hona hemen, poliki-poliki bada ere, urrats sendoak ematen ari den egitasmo ederra: Enneco, haritzaren memoria, 2012an Nafarroako memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin sortu zena. Izan ere, badugu deskubritzeko, kontatzeko eta bizitzeko historia bat, gure historia.
HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea
2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea
Ander Fuentes, "Iturri", irakasle eta bertsolari
![]() |
| Julio Soto txapelduna, atzekaldean Ander Fuentes Argazkia: Iñigo Uriz, Argazki Press, Berria |
Larunbatean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Zortzi bertsolari lehiatu ziren, horien artean Ander Fuentes, gure Ikastetxean ingelesa irakaslea dena. Gaurko Berrian Beñak Zamalloak azaldu bezala, buruz burukoaren aurretik ere argi zegoen Julio Soto txapelduna izango zela. "Soto eta Xabier Terreros finalistekin batera, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika aritu ziren. Buruz burukora artekoak eginda, Terrerosekin batera, Lazkoz zen Sotorekin buruz burukoa jokatzeko hautagai nagusia. Estangak bere kolore berezia eman zion finalari. Fernandezi goia jotzea falta izan zitzaion. Fuentesek jarrera emankorra izan zuen oholtza, eta pixka bat beheragotik txukun aritu zen. Zelaietak ez zuen umorean hutsik egin zortziko txikian, eta gainontzeko ariketetan ere defendatu zen. Azkenik, Karriak, txukun egindako bidea kartzela on batekin borobildu zen".
Ander Fuentes, Iturri, Zubietan sortu zen, 1979. urtean. Bigarren finala izan du, non 6. postua eskuratu duen 412,5 punturekin. Berak azaldu bezala, "2009an finalean sartu nintzenean ez nintzen oso kontziente. Orain, gaia aditu eta saiatzen naiz bidea pixka bat argiago ikusten. Kontzienteagoa naiz, baina, egia esan, ez dakit zer den hobe". Egia esanda, ikastetxea ere plaza ederra dugu bertsolari gisa aritzeko, beti ere aurretik lan itzela egina izanda. Eta, jakina!, taulan edo gelan serio demontre izanda ere, barruko irribarrea galdu gabe, hori baita garrantzitsuena. Zorionak Ander!
2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena
Zoragarriak prionak, biroideak eta plasmido horiek!
![]() |
| PrPc proteina |
Zaintza. 5. ordua. Batxilergoko 2 kurtsoko gela. 16 ikasle. Klariona eskuan, prioiak eta biroideak ari dira arbelan nagusitzen. Isiltasuna andere eta jabe. Minutuak aurrera badoaz ere, xurxurla banaka batzuk besterik ez. Plasmidoen transferentzia giroan. Mahaian eserita, lagun berri horiek beste lagun berri bat aurkeztu didate, Isiltasuna du izena, ederra... Infekzio eragileak izanda ere, zoragarriak prioiak, biroideak eta plasmidoen transferentzia! Gozamena izan da!
2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena
Stefani Kampmann, "La Ola" eleberri ilustratua
Faxismoa eta Nazismoa ari gara aztertzen DBH-4.ean. La Ola eleberri ilustratuarekin aukera polita dugu ulertzeko faxismoa nola sor eta zabal daitekeen... beranduegi izan arte.
![]() |
| La Ola komikiaren azala |
Komikiaren fitxa:
La Ola
Jatorrizko izenburua: Die Welle - Graphic Novel
Morton Rhue
Stefani Kampmann
Itzulpena: Carme Gala
176 orrialde
17,5 x 24 zm. , azal gogorrak
Prezioa: 19,00 €
[Badakizue, Liburutegi publikoetan, herri prezioak: 0 €]
[Badakizue, Liburutegi publikoetan, herri prezioak: 0 €]
Morton Rhuek (Todd Strasser-en ezizena) idatzitako eleberri baten moldaketa da La Ola, "Hirugarren Olatua" esperimentu soziologiko polemikoan oinarritutako lana. Egiazko gertaera horretan, 1960. hamarkadaren amaieran, Kaliforniako Institutu batean, Ron Jones irakaslea saiatu egin zen bere ikasleei ikustarazten zein erraz eraman daiteke masa "alde ilunera".
La Ola komikian, Ross historiako irakasleak nazismoa azaltzen duenean, ikasleek ezin dute ulertu alemanen jarrera itsua eta naziek zein erraz manipulatu zituzten.
![]() |
| La Ola, 27 or. |
Ikasleek zera baieztatzen dute: Haiek ez zituzten manipulatuko, nazien aurka altxatuko zirela. Orduan, irakasleak esperimentua abian jartzea erabakitzen du. Bi izango ditu helburu: batetik, jarrera faxistak nola sortzen diren azaltzea; bestetik, alemanei gertatutakoa edonoiz eta edonon gerta litekeela ikustaraztea. Hala ere, esperimentua eskutik joaten zaio eta arriskutsua izaten hasten da.
![]() |
| La Ola, 52 or. |
Izan ere, Berlingo ilustratzaile gazte Stefani Kampmannek lortu egin du eleberri grafiko honetan jatorrizko liburan bizi den mehatxuzko giroa. Animatu eta irakurri, faxismoa, zorigaiztoko fenomeno politiko hori, iraganeko kontua ez baita.
![]() |
| La Ola, 159 or. |
Hemen ere baduzue 2008an Dennis Ganselek zuzendutako Die Well (Olatua) filmaren inguruko trailerra [01:33 m.].
2015(e)ko martxoaren 19(a), osteguna
2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena
"Guraso izaten ikasi egiten da"
ATZEKOZ AURRERA. FRANCISCO CASTAÑO. IRAKASLEA ETA FAMILIA AHOLKULARIA
«Nahi lukeen haurra hezten du askok, duen haurra hezi ordez»
Castañok uste du seme-alabak heztea garai batean baino zailagoa dela. Hori horrela, beharrezkotzat jo du ahaleginaren, errespetuaren eta elkarlanaren balioak berreskuratzea.
G
![]() |
| Argazkia: Marisol Ramirez, Argazki Press |
uraso izaten ikasi egiten dela dio Francisco Castaño irakasle eta familia aholkulariak (Ejea de los Caballeros, Espainia, 1966). «Beste edozein gauza bezala». Horretan laguntzeko, liburu bat egin du, Pedro Garcia Aguadorekin: Aprender a educar: evitar el mal comportamiento y el fracaso escolar (Hezten ikasi: jarrera txarrak eta eskola porrota nola saihestu). Donostian eta Bilbon aurkeztu dute liburua.
Nola ikasten dute gurasoek beren seme-alabak hezten?
Beste galdera batekin erantzungo diot horri: nola ausartzen gara seme-alabak hezten, aurretik ikasi edo prestatu gabe? Jendeak argi du informatika edo hizkuntzak ikasteko formatu egin behar dela: ikastaroak egin, eskoletara joan... Guraso izatearekin, ordea, kasu askotan ez da horrela gertatzen, eta akats handia da. Oso garrantzitsua da guraso eskoletara joatea, irakurtzea, eta batez ere behar denean laguntza eskatzea. Izan ere, askok uste dute beren kabuz moldatuko direla seme-alabek dituzten jarrera eta ikasketa arazoak konpontzeko, eta laguntza eskatzen dutenerako berandu da. Beste asko nahiko luketen haurra hezten saiatzen dira, ez daukatena.

Noiz eskatu behar da laguntza?
Seme-alabekin ezin dutela sentitzen duten lehen unean. Haurra oraindik txikia izan arren, jarrera batzuk gero etor daitekeenaren seinale dira. Ez da posible guraso batek bere 3-4 urteko umea ezin kontrolatzea. Ume hori nekez aldatuko da nerabezaroan. Horregatik da garrantzitsua txikitatik arauak eta mugak jartzea, eta umeak argi izatea, eskubideak dituen moduan, betebeharrak dituela.

Gaur egun lehen baino zailagoa da seme-alabak heztea?
Bai, gizartean balio aldaketa bat izan delako. Lehen ahalegina, errespetua eta elkarlana ziren, besteak beste, nagusi. Orain, berriz, berehalakotasuna, ahaleginik eza, eta indibidualismoa. Gaur egun gazte askori gehien kezkatzen diena da Facebooken eta Twitterren zenbat jarraitzaile dituzten. Denen artean lan egin behar dugu garai bateko balioetara bueltatzeko.

Balio aldaketa horrekin lotzen duzu eskola porrota. Zergatik?
Ahalegintzea eta hobetzeko nahia krisian dauden balioak direlako. Gaur egun, gaztetxo askok dena eginda ematea nahi dute. Lanak egiteko errazenera jotzen dute, eta ez dira ahalegintzen. Ez diete erakutsi horren garrantzia. Kontuan izan behar da eskola porrota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan agertzen dela, orduan zailtzen baitira ikasketak. Baina aurreneko zantzuak Lehen Hezkuntzan agertzen dira. Horregatik da garrantzitsua adin horietan balio horiek ezartzea.

Gurasoak ez al dira lan hori eskolen esku uzten ari?
Bai, eta hori ere aldatu behar da. Ez da posible ardura guztia irakasleen esku uztea, eta etengabe haien lana auzitan jartzea.
Bai, eta hori ere aldatu behar da. Ez da posible ardura guztia irakasleen esku uztea, eta etengabe haien lana auzitan jartzea.
Zeregin horretan aitona-amonek duten eginkizuna ere aztertzen duzue liburuan. Nolakoa izan behar du haien egitekoak?
Argi dago aitona-amonek gero eta ardura handiagoa hartzen dutela, gehiegizkoa. Aitona-amonek nahikoa egin dute gu hezten, orain gure seme-alabak hezteaz arduratzeko. Ni asko haserretzen naiz gurasoek aitona-amonei kargu hartzen dietenean, adibidez, seme-alabek etxeko lanak egin ez dituztelako, edo egokitzen zitzaiena meriendatu ez dutelako. Ardura hori ez da aitona-amonena, beren seme-alabena baizik. Haiei eskatu behar dizkiete azalpenak.

Gurasoek duten arazoetako bat da seme-alabekiko komunikaziorik eza. Nola konpon daiteke hori?
Komunikazio espazioak sortuz haiekin txikitatik, haiei entzunez eta kasu eginez. Txikitan kasu egiten ez badiegu, ez dezagula espero nerabezaroan gauzak kontatzea.
Komunikazio espazioak sortuz haiekin txikitatik, haiei entzunez eta kasu eginez. Txikitan kasu egiten ez badiegu, ez dezagula espero nerabezaroan gauzak kontatzea.
Ainara Arratibel Gaston, Berria, 2015-martxoa-18a, 32 or.
2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea
Severn Cullis-Suzuki umea NBEn
Severn Cullis-Suzuki (1979ko azaroaren 30a, Vancouver, Kanada) biologoa, ekologoa eta ingurumen-ekintzailea da. 10 urterekin ECO (Environmental Childrens Organization) sortu zuen Vancouver-ko lagunekin batera. 1992ko ekainaren 3an, 12 urte zituenean, Vanessa, Morgan eta Michelle lagunekin hurbildu zen Río de Janeiron NBEko Ingurune eta Garapen-Konferentziara. Klasean ikusi bezala, horrela hitz egin zien bertan ziren ordezkari politikoei.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
1915eko abuztuaren 24a. Gauean oso ongi egin dut lo, zeren atzoko eguna oso gogorra izan zen. Goizean oso goiz esnatu naiz, alemaniar...
-
Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari...