Bihar, astelehenean, Gerra Hotza eta bloke politikaren (1945-1991) inguruko azken klasea emango dugu. Aztertuko dugu mendebaldeko Europa ere zalantzak eta disidentzia ezagutu zituela bere baitan. Izan ere, zalantzan jartzen zen AEBen lidergoa eta Ekialdeko blokearekin zegoen konfrontazio giroa. Gertakari historiko horiek landu eta kanta batekin esango diogu agur asteko lehen egunari: Eve of destruction (Suntsiketaren bezpera), 1965ean Sloan estatubatuar kantautoreak idatzitako protesta abestia. Abesti honen bertsiorik ezagunena Barry McGuire estatubatuarrak abestutakoa da (gero letra errefusatu eta aldatu egin zion). Eve of destruction-ek 1960ko hamarkada garaiko gertakizunak hitz apokaliptiko eta ilunez deskribatzen ditu, tartean Vietnamgo gerra bera eta Holokausto nuklearra.
HISTORIA zein bestelako ISTORIOAK auzokideengana hurbiltzeko HORMARIK GABEKO IKASGELA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
-
2014an Berria n argitaratu zen Edu Lartzangurenek Extefana Irastorza poetari egindako elkarrizketa. Bertan Extefanak kontatzen digu be...
-
Hurrengo astean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aztertuko dugu, eta prozesu historiko horrekin amaiera emango diogu ikasturteari...
-
Mendillorriko DBH 3H-I Puppy-rekin Argazkia: Patxi Abasolo Atzo Guggenheim Bilbo museo ra joan ginen DBH-3H eta 3Iko ikasleekin, ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina