
Urriaren 1eko Erreferenduma dela eta, Kataluniako ikasleek greba egin zuten ostegun eta ostiralean. Lleidako Laia DBHko ikasleak ere bai. Kazetariak greba egitearen arrazoiez galdetu dionean, horrela erantzun dio: "Hau ez baita Historia ikastea, Historia egitea da, eta hobe da egitea ikastea baino, ezta?".* Erantzun zoragarria izanda ere, egia ere bada Historia ikasiz Historia egiten hobeki asmatuko dugula. Hemendik elkartasun besarkada bat Historia egiten ari diren katalandar guztiei.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina