2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

Rosa Luxemburg, "Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti" [II]


Wronke, 1917ko uztailak 20

"[...] Atzo gauean, bederatziak aldera, ikuskizun eder baten lekuko izan nintzen berriro. Eserita nengoen sofatik leihoko beira argitzen zuen isla arrosa bat nabari nuen. Honek txunditu ninduen zerua erabat grisa baitzegoen. Leihorantz korrika egin eta edertasun haren menpe geratu nintzen. Ekialdean, zeru gris berdinduaren gainean hodei arrosa eder neurrigabea nabarmentzen zen, erabat irreala zen, beste leku ezezagunetatik etorritako irribarre bat, agur bat bezala. Nik askatasunaren moduko zerbait sentitu nuen, nahigabe bi eskuek luzatu nituen agerraldi magikorantz. Ez al da ederra bizitza eta ez al du merezi bizirik egoteak horrelako kolore eta irudiak jasotzeko? Ezin nuen nire begirada askatu ikuskizun argitsu hartatik eta argi izpi gorrixka bakoitza irentsi nuen, bat-batean nire jarreraz barre egin nuen. Jauna! Zerua, hodeiak eta munduko edertasuna ez dira Wronken geratuko, nik ez diet agur esango. Ez, luzaro lagunduko naute noan lekura noala, ni bizi naizen arte [...].


Breslau, 1917ko abuztuak 2

"[...] Berehala -gutuna idazteari utzi diot zerua behatzeko- eguzkia gradu bat jaitsi da eraikuntzen atzetik, goialdean hodei txiki pilo bat -Jaungoikoak daki nondik etorriak- isiltasunean elkartu dira. Gris xamur kolorekoak dira, zilar kolorekoak eta distiratsuak dira ilaran, hausten diren irudiekin iparrerantz zuzentzen dira. Arduragabekeria handia dago igarotzen diren hodei hauetan, irribarre axolagabe bat bezalakoak dira, neuk ere ezin izan dut irrabarrea ekidin, inguratzen nauen bizi erritmoarekin bat nator beti. Horrelako zeru baten aurrean nola izan daiteke norbait ankerra edo zitala. Ez ahaztu inoiz zure inguruari begirada bat botatzea, beti aurkituko duzu bihozbera izateko arrazoiren bat [...]".


Breslau, 1917ko abenduaren erdialdean


"[...] Atzo, nire buruarekin mintzatuz zera nioen: ez al da bitxikeria bat alaitasunean murgildurik egotea beti, arrazoi bakar bat izan gabe. Adibidez, lastaira gor-gogor batean nago eztanda, zelda ilun batean, nire inguruan betiko hilobiko isiltasuna dago, hilobi batean banengo bezala da. Presondegi aurrean gau guztia erretzen diharduen lanpararen islak leihotik sartu eta sabaian dantzatzen du. Une batetik bestera, urrunean tren baten burrunba lausoa entzuten da eta leihopean, oso hurbil, zaindariaren eztul txikia, zangoak luzatzeko bere bota astunekin dabilela. Bere boten azpian, etsita kirrikatzen da area, gau beltz hezean irtenbiderik gabeko bizitza baten atsekabea gogorarazten duela dirudi. Hemen nago etzanda, bakarrik, ilun, negu aspergarriaren menpe, hala ere pentsaezinezko poz berezi batek astintzen du nire bihotza, eguzki distiratsuaren pean, zelai loratu batean banenbil bezala. Eta ilunpean bizitzari irribarre egiten diot, hondamendia eta goibeltasuna argitasun eta zorion bihurtzeko sekretu miragarria ezagutuko banu bezala. Beraz poz honen arrazoien bila nabil, ez ditut aurkitu eta ezin dut saihestu nire buruaz barre egitea. Nik uste bizitza bera dela sekretu bakarra, gauaren iluntasun sakona belusa bezain ederra eta leuna dela ongi begiratuta. Eta zaindariaren pauso geldiaren eta astunaren pean sableak kirrinkatzen duenean ere bizitzak kantatzen du, entzuten jakinez gero. Une horietan, zugan pentsatzen dut, asko gustatuko litzaidake, egoera edozein delarik, edertasunera eta zorionera sarbide den giltza magiko hau zuri igortzea, une xarmagarri batean bizitzen utziko lizukeena, kolore aberatsezko zelaian ibiliko bazina bezala. Nik ez dizut aszetismorik aholkatu nahi. Nik poz ukigarri egiazkoak opa dizkizut, baina nik soilik, nire zorion agorrezina adierazi nahi nizun [...]"




Rosa Luxemburg, Kartzelako gutunak Sophie Liebknecheti,


Katakrak Liburuak, 2018, 72,77, 78. orr.




2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

Rosa Luxemburg, "Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti" [I]

Jatorrizko argitalpenean, 1920an Jugend-Internationale argitaletxeak ohartarazi zuen bezala, "Rosa Luxemburg zientzialaria eta borrokalaria soilik ezagutzen duenak ez ditu ezagutzen bere izatearen alderdi guztiak. Bere kartzelako gutunek irudia osatzen dute. Rosa luxemburgen jarraitzaileek eta borrokako kideek bere bihotz nekaezinaren aberastasuna ezagutzeko eskubidea dute".


Wronke, 1917ko maiatzak 2

"[...] Ba al dakizu batzuetan pertsona ez naizenaren sentipena dudala? Emakume irudia hartu duen txori bat ala bestelako abere bat naizela uste dut. Azken finean, lorategi baten txokoan nire etxean nagoela sentitzen dut, hemen bezala edo zelaian belar gainean bezala, erlastarrez inguratuta, gusturago nago naturaz inguratuta alderdiaren kongresu batean baino. Zuri esan diezazuket, zuk ez baituzu hau sozialimoa saltzen dudanaren susmorik izango. Zuk badakizu hala ere nik nire lekuan hiltzearen itxaropena dudala: karriketako borrokan ala espetxean. Baina nire baitan hurbilago nago nire txolarreengandik "burkideengandik" baino. Eta ez da naturan babesa, deskantsua aurkitzen dudalako, euren barrenean huts egin duten hainbeste politikarik bezala. Alderantziz, naturan ere biziki mintzen nauten egoera ankerrak topatzen ditut. Adibidez, oraindik gogoan dudan abentura txiki bat kontatuko dizut. Joan zen udaberrian landatik ibilaldi batetik nentorrela, bide lasai eta bakarti bat jarraitzen ari nintzelarik, lur gaineko orban txiki ilun batek nire arreta erakarri zuen. Makurtu ondoren drama isil baten lekuko izan nintzen. Kakalardo lodi bat bizkar gainean zetzan inurritxo aldra batengatik alde egin nahian, alferrik ahalegintzen zen, inurriek saldoka inguratzen zuten, bizirik irentsi nahi zuten. Lazturaz dardarka nire musuzapia atera ondoren munstro haiek ehizatzen hasi nintzen. Baina borroka luze bat izan nuen inurri haiekin, nekaezinezko gogortasunez eusten baitzuten zomorro gaixoa. Azkenik biktima gizajoa askatu eta belar gainean ipini nuenean jadanik bi hanka janda zituela ohartu nintzen. Alde egin nuen mesede handirik egin ez nion sentimendu mingarriarekin [...]"

Rosa Luxemburg, Kartzelako gutunak Sophie Liebknechi,
Katakrak Liburuak, 2018, 50-51.orr.

2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

Iruñea frankismopean [VIII] Lehenengo masa-mobilizazioak

El fracaso de la resistencia militar al franquismo y la aceptación de la dictadura por las democracias parlamentarias occidentales, obligó a la oposición a cambiar de estrategia: abandonar las armas y centrarse en la actividad política-sindical clandestinaEn ese contexto se dieron las primeras movilizaciones de masas a principios de los años 50.

Erresistentzia jarrera
Jesús Monzón Repáraz
1937ko urtarrilaren 10eko Aginduak Errepublika garaiko erakunde sindikal eta politiko guztiak legez kanpo utzi zituen. Helburu errepresibo bera izan zuen Erantzukizun Politikoen Legeak, 1939ko otsailaren 9koa. Guda galduta eta diktadura ezarritako izua bizitzaren esparru guztietara zabalduta, oposizioan erresistentzia jarrera nagusitu zen 1947ra bitartean. Klandestinitatean aritzera behartuta, erakunde guztiak zeuden diktaduraren amaieraren zain, zuzendaritza erbesteratuen esanetara. Kanpora begira egotea egundoko zama izan zen barneko militanteentzat. 1944an porrot egin zuen gerrillari errepublikazaleek Aran bailaran egin zuten inbasioak, Monzon komunista nafarra buru, eta oposizioa laster konturatu zen II. Mundu Gerrako garaileek muzin egingo ziotela espainiar Estatuan demokrazia ezartzeari. Hala ere, oposizioak ez zuen borroka armatua alboratu 50eko hamarkadan sartu arte.
Denboraren poderioz, erbestean ziren zuzendaritza politikoen eta barneko kideen arteko distantzia izugarri handitu zen. Aldi berean, kanpoko potentzien laguntzari esker erregimen frankista garaitzeko itxaropena gero eta irrealago bihurtu zen. Eta gainera, Armada frankistak oposizioaren estrategia militarra suntsitu egin zuen erabat. 1949. urtera bitartean, gerrillak 8.289 ekintza burutu zituen espainiar Estatu osoan. Enfrentamendu horren ondorio larrienak, ordea, militante errepublikazaleek pairatu behar izan zituzten: 2.173 hildako, eta 3.387 gerrillari eta 19.444 bitartekari, atxilotuak. Frankisten artean, ekintzek zenbaki hauek eman zituzten: 257 guardia zibil hilda, eta 368 zauriturik; 27 militar hilda eta 39 zauriturik; 12 polizia hilda eta 21 zauriturik; 11 polizia armatu hilda eta 18 zauriturik. Aurrerantzean, soilik gerrilla anarkistak jarraitu zuen, 1963. urtean bere azken gerrillaria erori zen arte.

Estrategia aldaketa
1950. urteko ekainean, AEBen eta SESBren arteko enfrentamenduak sortutako nazioarteko giro berriak Korean izan zuen lehen antzezlana: Guda Hotzaren garaia zen. Garai berean, Francoren diktadurak demokrazia parlamentarioen onespena lortu zuen, eta, hauek, horrela, diktadurak komunismoaren aurka azaltzen zuen jarrera sendoaz baliatu ziren. Ondorioz, eta urte horretan ere, NBEk Espainiaren aurkako neurriak bertan behera utzi zituen, Amerikako Estatu Batuek bultzatuta. 1951. urtean, Frantziako Estatuak Eusko Jaurlaritza Parisko egoitzatik kanporatu eta enbaxadore frankistari eman zion. 1953an, diktadurak Itun bana sinatu zituen Vatikanoarekin eta AEBekin eta, azken honen ondorioz, Nafarroako Bardean militarrentzako tiro-eremua sortu zuen. 1954. urtean, halaber, François Mitterrand barne ministroak Euzkadi Irratia ixteko agindua eman zuen.
Nazioarteko onespenak merkataritza-ateak ireki zizkion erregimen frankistari. Ondorioz, autarkismoa alboratu eta bestelako neurri ekonomikoak hartzen hasi ziren agintariak, liberalizazio-prozesuari hasiera emanez. Industrializazioa helburu, gizarteak aldaketa estrukturalak ezagutu zituen, eta horren ondorioz gizarte-gatazka berriak pizten hasi ziren. Aldaketa horiek, ordea, giro politiko errepresibo berean ematen ziren. Hori dela eta, hasierako aldarrikapen ekonomikoek bat egin zuten gero askatasun politikoen aldarrikapenekin.
Nazioarteko parametro berriek zein esperientzia militarraren porrotek, beraz, estrategia aldatzera behartu zuten oposizio errepublikazalea: armak utzi eta jarduera politiko-sindikal klandestinoan murgildu zen. 1949tik 60ko hamarkada bitartean, oposizio politikoak, barnekoak zein kanpokoak, benetako basamortuko zeharkaldi mingarria bizi behar izan zuen.

Iruñea, 1951ko maiatzaren 8a
1951. urteko martxoan Bartzelonan izandako lehen masa-mobilizarioaren ondoren, apirilean, greba deialdia hedatu zen Bizkaian eta Gipuzkoan, soldaten igoera eta prezioen kontrola aldarrikatzeko. Borroka horien oihartzuna amaitu baino lehen, Gasteizen 15.000 langile atera ziren kalera. Neurri errepresiboen aurka, greba luzatu eta hirugarren egunean greba orokorrerako deia egin zuten, eta borrokaren ondorioz, langile guztiek berreskuratu zuten lanpostua.
Antzeko ezaugarriak izan zituen Iruñean maiatzaren 8an burututako grebak. Bizi-baldintza gogorrak eta soldata eskasak zirela eta, 30.000 langilek erregimenaren aurkako lehenengo protesta handia egin zuten. Diaz Monrealek azaldu digun bezala, maiatzaren 7an arrautzen eta olioaren prezio altua ikusita, 500 emakumek gobernadorearengana jo zuten manifestazioan, kexak azaltzera. Arratsaldean, hainbat lantegitako beharginek lanaldia bertan behera utzi zuten elkartasuna adierazteko. Hurrengo egunean, IMESA enpresako langileak, lanuztea egin ondoren, beste enpresetara joan ziren pikete gisa. Manifestariek Mola jeneralaren alargunarekin egin zuten topo Gazteluko plazan, eta prest omen ziren autoari sua emateko. Greba egunean antolatutako manifestazioa tiroz sakabanatu zuten, eta hurrengo egunean Poliziak lau urteko umetxo bat hil eta lau gazte balaz larriz zauritu zituen. Maiatzaren 10ean, greba amaitu zenean, Lizarrara, Tuterara, Atarrabiara eta Zangozara zabaldu zen gatazka. Gertaerok frankismoaren gizarte-oinarrian gertatzen zen lehen haustura eragin zuten. 23 langilek epaiketa eta zigorrak jaso arren (epaiketa 1958. urtean egin zen), aldarrikapen-taula onartu egin zen (nahiz eta gero ez bete), atxilotuak askatu zituzten eta agintariek ez zuten inor kanporatu. Polizia-etxera eta kartzelara ez ezik, zezen plazara ere eraman zituzten protestaldietan atxilotutako 200 iruindarrak. Aldarrikapen taulak honako lau puntu hauek biltzen zituen: elikagai nahikoak eta prezio egokian; greban parte hartzeagatik zigorrik ez; lanuzteagatik galdutako soldata berreskuratzea; eta atxilotu guztiak askatzea.
PCE protesta giro horretaz baliatzen saiatu bazen ere, argi geratu zen bere ezintasuna, hurrengo mobilizazioetan ikusi zen bezala. 1958ko maiatzaren 5eko Adiskidetze Nazionalaren Egunean zein 1959. urteko ekainaren 18ko Greba Orokor Baketsuan soilik bere inguruko sektoreak mobilizatu ziren. Nafarroa Garaian alderdi ezkertiar tradizionalek oso eragin bazterrekoa zuten. Gainera, artean ez zen aldarrikapen politikoen garaia. Beste hamarkada bat beharko zen.

Testua: Patxi Abasolo López


2019(e)ko martxoaren 24(a), igandea

Iruñea frankismopean [VI]: Iruñeko udala


La nueva Gestora nombrada por el Gobernador Civil vino acompañada de fusilamientos y purgas contra concejales y trabajadoras de la administración municipal. Hubo que esperar hasta los años sesenta para que la aparición de los concejales sociales rompiera con la hegemonía del régimen franquista en el Ayuntamiento de la ciudad.

Eraildako zinegotziei Udalak eskainitako plaka
1936ko uztailaren 24an udal Gestora osatu zuen Gobernadore Zibilak: Mata alkatea, Azcarate, Arribillaga, Zabalza, Arilla, Arraiza, Beriain, E. Arraiza, Armisen, Aldaba, Turrilas, Sola, Pueyo, Mugica, Astiz eta Reta. Altxamenduari atxikimendua adierazi ondoren, berehala ekin zion udal arauak aldatzeari: eskoletan gurutzea eta Udal Batzar-aretoan Jesusen Bihotza berrezarri zituzten; bandera errepublikazalea hori-gorriarekin ordezkatu zuen; Santiago eguna jai -eguna izendatu zuen; Langileentzako laguntzaren aldeko Batzordea zein dibortzio legea bertan behera utzi zituen. Herrialdeko beste herrietara zabaldu ziren azkar batean neurri horiek guztiak.
Errepresioa jarraian heldu zen; ondorioz, zazpi zinegotzi erail egin zituzten. 2017ko apirilaren 14an Udalak berritu egin zuen eraildako zinegotzi horien omenez 2012an ezarritako plaka; horrela dio hitzez hitz:
Iruñeko Udalak eta Hiriak eskainia, Espainiako II. Errepublikari leial irauteagatik hil ziren Florencio Alfaro Zabalegui, Gregorio Angulo Martinena, Corpus Dorronsoro Arteta, Victorino García Enciso, José Roa García, Mariano Sáez Morilla, Amadeo Urla Aramburu udal-zinegotziak eta beste udal-langileak oroitu eta omentzeko”.
Lehenengo asteetan izandako errepresioaz gain, Gobernadore Zibilak abuztuaren 21ean zabaldutako dekretuarekin purga edo garbiketa prozesua hasi zen ofizialki instituzioetan. Horren bidez, Oscoz, Alfaro, Donazar, Dorronsoro, Garcia, Larrache, Anso, Goñi, Llamazares eta Garcia Fresca zinegotzi ezkertiarren kargu-uztea dekretatu zuten, baita Demetrio Garraldarena ere, lehen irakasle kanporatua izan zena.
1937ko maiatzaren 18an bigarren purga hasi zen, ikerketa prozesua amaitutzat eman ondoren. 40 langile kanporatu eta 53 zigortu zituzten. Azken hauek ondasunaren laurden bat galdu zuten hiru hilabete eta hiru urte bitartean. Bi funtzionariori derrigorrezko erretiro ezarri zieten. Lanpostuen arabera, udaltzainak izan ziren zigortuenak. Afiliazio politikoari dagokionez, berriz, errepresaliatu gehienak Izquierda Republicanako militanteak izan ziren, eta ondoren sozialistak.
1937ko otsailean osatutako udal batzordean, 18 zinegotzitik 15 karlistak izan ziren. 1944ko apirilean, 14 zinegotzi karlistak eta 4 falangistak osatu zuten udalbatza berria, Jose Garran alkate. Gutxiengo falangista eroso zegoen gobernu postuetan. Karlismoaren baitan, ordea, etengabeko zatiketa gertatu zen. Hasiera batean, bere oinarriei eustearen aldekoen eta frankismoaren aldekoen artean. Geroago, eta gizartean ematen ari zen aldaketarekin bat eginez, diktaduraren hainbat elementurekin kritikoak izatetik askatasun demokratikoak aldarrikatzera iritsi ziren sektoreak agertu ziren eszenatoki politikoan.
Gobernadore Zibilak udalaren izaera bateratzailea zein zentralista bermatzen zuen, eta etengabe zapuztu zuen udal autonomia. 1949ko Toki-erregimenaren Legeak agintzen duen moduan, udalak printzipio organikoen arabera hautatzen ziren: laurden bat familia buruak ziren, beste laurden bat ordezkaritza sindikala, eta gainerakoa erakunde ekonomiko, kultural eta profesionaletako ordezkariekin osatzen zen. Azken bi laurdenak hautatzean Gobernadoreak zuzenean eragiten zuen. Irizpide hauek indarrean iraun zuten 1979ko hauteskundeak iritsi ziren arte.

Zinegotzi sozialak
 Erice Cano, eserita bostgarrena.
Hirurogeigarren hamarkadan, Iruñean zinegotzi talde bat hasi zen tertzio sistema horrek zabaltzen zituen zirrikituak erabiltzen, sektore karlista irekienen eta HOAC kristauen babesarekin; poliki poliki indarra hartzen joan ziren eta gobernuarekin gero eta tentsio gehiago sortzen. Miguel Angel Muez, López Cristóbal, Zufira, Auxilio Goñi, Joaquín Saez eta Jesús Velasco bezalako zinegotzi sozialek hiri justuago eta urbanismo jasangarriago baten aldeko ekimenak bultzatu ziren, beti ere soldatarik kobratu gabe.
Francisco Javier Erice Cano izan zen Gobernadore Zibilak hautatu ez zuen lehenengo alkatea. Diktaduraren azken udalbatza horretan, 1976ko apirilaren 7an, honako zinegotzi hauek izan ziren hautatuak:
Miguel Echaniz Sagues, Auxilio Goñi Donazar, Jesus Maria Velasco Iriarte, Miguel Angel Muez, Jacinto Martinez Alegria eta Juan Manuel Perez Balda familia-buruen taldean; Joaquin Saez Arguiñano, Jesus Maria Ibañez Ardanaz, Tomas Caballero Pastor, Miguel Javier Urmeneta Ajarnaute, Segundo Valimaña Setuain, Jose Maria Etayo Aznar eta Juan Frommknecht Samper ordezkari sindikalen taldean; eta Julio Moran Garces, Javier Rouzaut Garbayo, Leopoldo Abalos Almenara, Javier Arruiz Pagola, Jesus Ignacio Ibañez Uribarri eta Joaquin Arraiza Goñi erakunde ekonomiko, kultural eta profesionaletako ordezkarien taldean.
1977ko urtarilean, Ericek ikurrina ezarri zuen ofizialki Udaletxean, non haizearen eraginez dantza egin zuen harik eta 1981. urtean udalbatzaren erabaki berri batek eraitsi zuen arte.


Testua: Patxi Abasolo López


* Iruñea frankismopean [V]: "Diputazioa ereinozduna"

2019(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

José Luis García, "Sexo, poder, religión y política", en Navarra


José Luis García es uno de los pioneros de Cofes, una experiencia navarra pionera en la educación sexual. Acaba de publicar un libro en el que recoge el otro lado de la moneda, veinte polémicas jaleadas por la derecha política y mediática contra la normalización de la educación sexual que se han vivido en Nafarroa en los últimos cuarenta años. A continuación reproducimos distintas partes de la entrevista realizada este domingo en Gara por Matxelo Díaz.


Entrevista al sexólogo José Luis García
Argazkia: Jagoba Manterola / FOKU
En 1982, un chaval de Etxarri Aranatz pintó un pene en la pizarra y el delegado del Ministerio español en Nafarroa abrió expediente. Era Javier Marcotegui, que luego fue consejero De Educación con UPN. En 1986 se denunció a tres ginecólogos por un aborto legal. En 1990 quitaban los preservativos de los kits antisida. Son solo tres ejemplos de 20 polémicas sobre educación sexual en Nafarroa que José Luis García ha recogido en su libro “Sexo, poder, religión y política” (Amazon). Lamentablemente, no son algo del pasado.
«Cuarenta años de trabas a la educación sexual». ¿Podría ser otra manera de titular su libro?
Sí. Es un tema en el que cuesta mucho avanzar. Cuando hablas con generaciones anteriores dicen que no quieren que les pase a sus hijos lo que a ellos les pasó. Y repetimos. Evidentemente, hay cambios. Pero estructuralmente no se ha normalizado la educación sexual. Es decir, que todos los niños y todas las niñas, desde Preescolar hasta la Universidad, reciban unos contenidos programados, sistemáticos, planificados en cada etapa y edad, ... Si no pedimos nada más que eso.
Es una demanda completamente básica.
Claro. Se trata de normalizar el aprendizaje. El sexo le interesa a todo el mundo. Durante toda la vida. Es bueno que estemos capacitados para afrontar eso que tenemos toda la vida. Hay hombres y mujeres que quisieran hacer el amor todos los días. En cambio, no le prestamos atención a eso que nos interesa mucho y le damos más importancia a las Matemáticas o saber si el río Nilo pasa por no sé dónde. Hay conocimientos que no tienen el enganche en la vida cotidiana que tiene la sexualidad. La pregunta es por qué esa obsesión por controlar y reprimir. A lo largo de 40 años analizo 20 iniciativas que ha habido en Navarra. ¿Por qué Navarra? Porque reúne unas características muy particulares. Desde el punto de vista político e ideológico, está muy polarizada. En esta sociedad, el sexo, como otros resortes emocionales, provoca un encontronazo. Por otra parte, todos los partidos que han llegado al poder han modificado los servicios de salud sexual. UPN, PSN y el cuatripartito. Cada uno tiene su planteamiento y su justificación pero lo han hecho. Navarra es la comunidad que más broncas ha tenido con este tema. Existe la paradoja de que al mismo tiempo hay servicios de atención sexual. En Navarra hay una excesiva ideologización de la sexualidad. Llevo tiempo reivindicando que la educación sexual se saque del debate político, ya que es una cuestión de salud. Y que los políticos no se metan en lo que hacen los ciudadanos en la alcoba. Lo que tienen que hacer es ofrecer recursos formativos para que haya profesores bien cualificados y que los chicos y las chicas reciban una educación sexual. La polémica no beneficia nada al proceso de normalización. Si un profesor tiene interés en la educación sexual y ve que hay polémica en la calle no se va a meter. El conflicto ralentiza el proceso y crea un precedente inapropiado para sucesivos intentos. El hecho de que se vaya retrasando todo esto deja las cosas como están. Y las cosas están mal, muy mal. La polémica hurta a los jóvenes su derecho a recibir una educación sexual. Les tenemos abandonados. Les obligamos a informarse a través de Internet y de las películas porno. Vamos a tener consecuencias a medio plazo importantísimas en forma de conductas sexuales raras, patológicas y agresiones sexuales. Puedes encontrar lo que quieras, por raro que sea. Si un niño de diez años ve con frecuencia una película porno, ¿qué idea se a hacer de lo que es una relación sexual? Pues que los tíos tienen una polla de 25 centímetros, siempre en erección, siempre con ganas. Y que las chicas son medio tontas, pero si les das unos azotes se ponen enseguida como una loba sexual. Son una serie de mitos que no tienen nada que ver con la realidad. Me parece terrible que un niño o una niña vaya creciendo con la idea de que elsexo es eso. ¿El resultado? Embarazos no deseados, abortos, infrecciones sexuales, patologías sexuales. Ya está bien. Deberíamos hacer stop e hincarle el diente a esto, a trabajarlo como si fuera un problema de salud.
[...] Cuando suceden episodios como el de la violación múltiple de «La Manada» hay un consenso social de que es necesaria más educación. Pero cuando se aplican programas como Skolae se monta la de San Quintín.
Eso es. Sabemos que hay miles de películas porno, pero una de las modalidades que más se ve es la de sexo en grupo. Una chica penetrada por tres o cuatro chicos a la vez. Al principio no le gusta pero le dan un par de azotes y acepta. Si una chaval ve esa película, ¿qué va a pensar? Que es lo normal y que a la chica que no quiere le das un par de azotes y enseguida se pone como una loba. Es un despropósito. Este años ha habido varias «manadas». No se explica solo por las películas porno, pero por supuesto que contribuye. Por eso, lo que propongo es que los jóvenes tengan una información que contraste la que reciben por el porno. Más científica, más profesional. El porno va a seguir existiendo siempre. Es un elemento muy difícil de controlar, en el que hay muchos intereses económicos y empresas muy poderosas. Lo que tenemos que hacer es capacitar a nuestros jóvenes para que sepan afrontar ese tipo de información, que no se crean esas cosas. Es un estímulo sexual que a algunos adultos les va bien. Pero que no se crean que lo que ocurre ahí es la realidad. Sería una pena que crecieran pensando que eso es así.
[...] En el otro lado de la balanza de esa polarización encontramos una derecha cerril. ¿Es por la influencia del Opus Dei o este es el recurso fácil? ¿Tenemos en Nafarroa una derecha más recalcitrante que en otros lugares de nuestro entorno?
Creo que sí. Creo que UPN reúne unas condiciones muy particulares. Hay gente que está presente como protagonista en todas y cada una de las polémicas que ha habido. Hay uno que de hecho ha estado en todas, desde la del Pito de Etxarri en 1982. La Iglesia y el poder político siempre han ido de la mano. Han formado un tándem muy poderoso a lo largo de la Historia con el objetivo de controlar sistemáticamente la libertad de los ciudadanos. La Iglesia ha usado la culpa sexual como elemento de control extraordinario. Los políticos lo han usado para cuidar sus privilegios y para aumentarlos. Por eso, el poder atrae tanto y se habla de la erótica del poder. Por eso los políticos se matan por el poder. Incluso en el mismo partido o a nivel local. Esa capacidad de tomar decisiones que afectan a los demás es probablemente que les ponga cachondos. En España, con el franquismo se creó un precedente brutal. El nacionalcatolicismo fue durísimo en el terreno sexual. Todo estaba prohibido, todo era pecado. Nuestros abuelos y nuestros padres ha sido víctimas de esa represión brutal. Estaban prohibidos los anticonceptivos. Todo lo que se saliera de la relación heterosexual adulta para tener hijos era pecado. Estos son nuestros antecedentes cercanos, venimos de eso. Es verdad que la Iglesia ha perdido poder, aparentemente. Ha perdido la batalla del aborto, la del divorcio, de los anticonceptivos. Ahora tenemos el tema del abuso sexual, que es un escándalo impresionante. Se ha puesto en segunda fila, pero hay partidos políticos que han cogido ese ideario. Hay una entente entre unos y otros. La Iglesia está ahora más orientada a los países en vías de desarrollo, donde encuentra un mércado muy grande. Aunque la Iglesia sigue siendo propietaria de muchos colegios, además de numerosos edificios. Es una forma de garantizar los privilegios. Saben que la sexualidad es una herramienta para ello. Y si eres capaz de lograr someter en el ámbito de la sexualidad, probablemente someterás en otros [...].

2019(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

Iruñea frankismopean [V]: Diputazio ereinozduna


En 1937 el dictador “premió” a Navarra con la Cruz laureada (popularmente conocida como la berza), y en 1975 la Diputación nombró al dictador “hijo predilecto”. Desde un principio, y hasta el último momento, caminaron de la mano el régimen franquista y la institución navarra que compartía sus mismos intereses.

2016an Diputaziotik erretiratutako gurutze ereinozduna
Nafarroa Garaiak egindako hautua saritzeko asmoz, diktadorea Iruñera hurbildu zen. 1937ko azaroaren 9an San Fernando Ohorezko Gurutzea eman zion herrialde honi. 1985era arte bere armarrian eraman zuen.
Diputazioa hasieratik azaldu zen altxamenduaren alde, 1936ko uztailaren 21ean zabaldu zuen agiriaren bidez. Beste lurraldeetan ez bezala, botere zibilaren egiturek zutik iraun zuten altxatuen zerbitzura gudak iraun zuen bitartean, nahiz eta boterea militarren esku zegoen. Diputazioak segituan ipini zituen bere instituzio zein errekurtso ekonomiko guztiak matxinatuen alde. Boluntarioen senideentzat diru-laguntza emateaz gain, Molak zein Armadak eskatutako kredituak eta azpiegiturak ere onartu zituen.
Militarrekiko elkar ulertzeak eta Diputazioak emandako diru laguntza zein laguntza materialei esker, zegozkien eskuduntzetatik harago joateko aukera eman zien matxinatuei. Horrela gertatu zen Errepublikak berak ukatu zien errentaren gaineko zerga kobratzeko eskubidearekin. Are gehiago, itsasorako bidea irekitzea ere eskatu zuten, Irun eta Hondarribia bereganatuz. Azken hau, ordea, berehala ahaztu egin zitzaien.
Hezkuntza eta Erlijio gaietan ere esku hartu zuen Diputazioak. Uztailaren 27an hartutako erabaki eraginkorrenak honako hauek izan ziren: eskoletan gurutzea eta erlijioa ikasgaia berriro ezartzea; Jesusen lagundia itzultzea; kleroak zergarik ordaindu behar ez izatea; irakasleen izendapenak berraztertzea. Abuztuaren 11n, 1828tik 1936 arte indarrean egondako Junta Superior de Educación martxan jarri zuen berriro, zeinak kultura eta hezkuntza mundua antolatzeko ardura bereganatu baitzuen, garbiketa ideologikoak egin ere bai.
Euskara, jakina, erabat baztertu egin zuten. «Agur» esate hutsa nahikoa zen susmagarri agertzeko. Lizarran, adibidez, horrela agindu zuen Ricardo Sanz Iturria komandante militarrak 1936ko irailaren 25ean kaleratutako Bandoaren bidez:
«Asímismo, se prohibe la palabra Agur, importada por los separatistas en lugar del Adiós, genuinamente español».
Herri euskaldunen eskoletan ere euskara irakaskuntza-prozesuan erabat baztertuta geratu zen, eta bere erabilera zigortua izan zen gupidarik gabe.
Hala ere, Estatu frankista indartu ahala, zentralizazio prozesua areagotuz joan zen eta, ondorioz, Diputazioak zituen hainbat eskuduntzaren garapena oztopatu egin zuen behin eta berriro. Estatu frankistak bizitzaren esparru guztiak kontrolatzeko asmo sendoa erakutsi zuen, eta Gobernadore zibila izan zen horretarako tresna. Mugimenduko probintzia burua izateaz gain, Diputazioko lehendakaria ere bazen, eta alkateak izendatzen zituen. Bera zen, beraz, benetako autoritatea, ordena publikoa, prentsa, propaganda zein zentsura kontrolatzen zituena.
Argi izan behar dugu, aldi berean, Diputazioaren eta Gobernadore Zibilaren artean izandako tirabirak edo Nafarroa Garaiak zituen ñabardurak (gobernadoreak ez zuen boto-eskubiderik, esaterako), ez zirela inoiz Madrilek diseinatzen zuen proiektu politikoa ezartzeko oztoporik izan.

Amadeo Marco eta Félix Huarte
El Escorialeko Hildakoen
 Haranako Gurutzea
Amedeo Marco Ilincheta dugu politikari frankistaren paradigma. Nabaskozeko zinegotzi eta alkate izan zen 43 urtetan, foru diputatu ia 40 urtetan eta Gorteetako Prokuradore, Mugimenduko Nazio Kontseiluko kide izateagatik, zein Foru Diputazioko lehendakariordea izateagatik. Makien aurkako operazioen arduradunetako bat izan zen, eta falangistek eta karlistek askotan saritu zuten. Lizarrako Euskal Estatutuarekiko atxikimendua adierazi zuen 1931. urtean, eta gero Iruñeko Gazte Jaimisten kidea izan arren, berehala alboratu zituen printzipio karlistak erregimen frankistaren alde lerrokatzeko. 1979. urtean Diputazioako lehendakari izendatu zuten. Diputazioaren praktika politikoa nolakoa zen ongi jakin nahi izanez gero, bere hitzak irakurri besterik ez dugu egin behar:
He colocado no sólo a medio Navascués, sino a media Navarra, casi. Es verdad que he colocado a mucha gente y, si no lo hubiera hecho yo lo hubiera hecho otro.
Caciques tiene que haberlos, siempre que sean buenos. Y además, no es cacique el que quiere sino el que puede!”.
Izan ere, telefono bat, merkataritza-kontzesio bat, etxebizitza bat, mesede burokratiko hutsalena ere, lagun bati esker eskuratzen zen.
Diputazioaren baitan izan zitezkeen tirabirek ez zuten kutsu ideologikorik, funtzionamendua ulertzeko era ezberdinak besterik ez baitziren. Hor kokatu behar ditugu Amadeo Marcoren (Julio Asiain eta Angel Bañonekin batera) eta Felix Huarteren (Miguel Javier Urmeneta, Jose Heras eta Ambrosio Velascorekin batera) arteko enfrentamenduak.
Felix Huarte politikari eta enpresariaren figura, ordea, 60ko hamarkadan ezagutu zen garapen ekonomikoan kokatu behar dugu. 1950ean El Escorialeko Hildakoen Haranako Gurutzea Huarte enpresari esleitu zioten, eta hurrengo hamarkadan etekin handia atera zuen industria-prozesuan Diputazioak izan zuen joera aktiboarekin ere: urtegiak, autopistak, turismo-guneak, aireportua zein industriei emandako diru-laguntzak, Madrilen eta nafar burgesiaren arteko harremanetarako berme ezin hobeak izan ziren.

Seme-kutuna
1975eko apirilaren 23an Diputazioak seme-kutuna izendatu zuen diktadorea. Azaroaren 20an, Franco hil zela jakinarazi zenean, Diputazioa goizeko hamarretan bildu eta, doluminaz azaltzearekin batera, Katedralean Francori eskainitako hileta-elizkizun solemnea iragarri zuen.
Azken unera arte, beraz, elkarren ondoan egon ziren Erregimen frankista eta interes berak zituen instituzio nafarra. Diktadorea hilda, urte zail, korapilatsu eta interes handikoak izan ziren, gizartean bezala herrialdearen instituzio guztietan eragin zutenak. Lan-borrokek zein aldarrikapen politikoek (amnistia, autodeterminazioa, askatasuna) erabat astindu zituzten nafarren bizitzaren esparru guztiak. Kalean eta indar politikoen artean, talka egin zuten erreforma politikoa eta haustura demokratikoa kontzeptuek. 1979ko urtarrilaren 25ean, ordea, Tokiko Hauteskundeak eta Foru Instituzioen Antolamendua sinatu zuten Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministroak eta Amadeo Marco Diputazioko lehendakariordeak. Horren ondorioz, 1979ko otsailaren 16an Diputazioak lehendakari izendatu zuen Amadeo Marco. Erreforma gauzatzebidean zegoen.

Testua: Patxi Abasolo López



* Iruñea frankismopean [IV]: "Errepresioa, 1936-1939"

Rosa Luxemburg, "Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti" [II]

Wronke, 1917ko uztailak 20 "[...] Atzo gauean, bederatziak aldera, ikuskizun eder baten lekuko izan nintzen berriro. Eserita nen...