2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

Aitatxo maitea...

"14 urte betetzerakoan, puta, urdanga, emagaldua deituko zidaten... jakina, txantxetan"


Care Norway elkarteak zabaldutako bideoa

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

"Afrika", Vendetta

Eguzkia atera da, niri begiratu, biluz zaitez,
lotsarik gabe, erakutsi zure orbaina...

Afrika pairatzen ari den arpilatze-prozesua

  Inperialismoa unitatea amaitu badugu ere, aurrera darrai aste hauetan aztertu dugun prozesu historikoak. Hona hemen egun Afrika pairatzen ari den arpilatze-prozesua, hori bai, beti ere demokraziaren izenean. Zer deritzozu?



2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

Euskara Karlos III.aren Gortean

 Pello Monteanok ikertu egin du 1416an  Martín de San Martínek (erret idazkaria) eta Matxin de Zalbaek (Erresumako Altxorreko arduraduna ) euskaraz elkarri idatzitako gutun bat.

  Ikerlariak dioenez, nafarra da Aro Modernoa baino lehen euskaraz idatzitako testu luzeena. Honek probatzen du Erdi Aroko elite nafarrek euskaraz hitz egiteaz gain, euskaraz idaztea ere maite zutela, nahiz eta gero agiri guztiak hizkuntz administratiboetaz utzi.

  Gutunean azaltzen den euskara oso txukun da gramatiko zein grafikoki, eta neologismo fiskalak ere erabiltzen ditu. Gai hartan Iruñerrian aritzen zen euskara da, erabat ulergarria gaurko euskaldunontzat.

  Hona hemen transkripzioa: "Eta Jaunak dizula afari on, ez naiz bildur ez den hala. Eta jakizu Donibane Garazikoek dute grazia Errege baitarik urtean hirurogeita hamabi florin urtean, baitator sei florin eta tertzio bat hilean rebatitzera kolektoreari. Eta alegra zaitez ongi. Zure guztia, Matxin de Zalba".

  

* Informazio gehiago:

2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Iruñeko Gaztelua (1308-1512)

  Abenduaren 3an, Nafarron Biltzarra-Día de Navarra, Nafarroa Bizirik-ek eta Iruñeko Udalak Iruñeko Gaztelua oroitarazteko xafla inauguratu zuten. Hona hemen xaflak azaltzen duena XIV. mendeko gaztelu nafarrari buruz.

IRUÑEKO GAZTELUA

Iruñeko alkate Joseba Asiron eta
Nafarroak Bizirik-eko kide Patxi Abasolo

Argazkia: Imanol Elizalde
Nafarroako Luis I.ak eraikitakoa, gaur Gaztelu Plaza dagoen orubean altxatu zen lehenengo gaztelua izan zen. 1308 eta 1310. urteen artean eraiki zen, Erronkariko Martin eta Cruzateko Belenguer irakasleen zuzendaritzapean. Plazaren iparraldean kokatua zegoen, La Perla Hotelaren ondoan. Planta karratua zuen, eta dorre borobilak, eredu frantziarrari jarraituz.
Bere murruak, gaurko Estafeta karrikarekin paraleloak ziren. Kale honetako etxe asko gaztelu honen pareta sendoen gainean altxatu ziren. Gaztelua eraikitzeko, Nabarreriako Burgoaren harriak erabili ziren, garai horietan ondakinak bihurtua zegoena, 1276. urtean, Burgoen Gerran, deuseztatua izan zen eta.
Hiru ate zituen. Ate nagusia, gaurko plazari begira irekitzen zen, gazteluaren arma-patio gisa erabiltzen zena. Beste ate bat, Zorriburbu auzoari begira zegoen, San Nicolaseko eskaileren ondoan. Eta hirugarrena, Estafetako eskaileren ondoan. Zenbaitetan, 1411. urtean adibidez, egurrezko palkoak altxatzen ziren. Bertatik, errege-erreginek, Gaztelu Plazan ospatzen ziren jaialdi eta lehiak ikus ditzaten.
1512ko konkistaren ondoren, gaztelua suntsitu zuten, eta bere harriekin gotorleku berria eraiki zuten, Fernando Katolikoak aginduta, plazaren kontrako frontean altxatu zena, gaur Nafarroako Jauregia dagoen tokian.

1512-2012 Nafarroa Bizirik

Nafarroako gaztelua omenduz
Argazkia: Patxi Abasolo

2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Abenduak 3: Iruñeko Gaztelu nafarra gogoan

  Nafarroako Konkistaren V. mendeurrena dela eta, Nafarroa Bizirik Ekimena ahalegindu zen Nafarroako Erresuma defenditu zuten gazteluen oroimena berreskuratzen. XXI. mende honetan ere oroimen gune ditugu horiek, odol eta gar burutu zuten konkistaren lekuko mutuak.
  Bihar, abenduaren 3an, Orreaga Fundazioak antolatu duen Nafarron Biltzarra-Día de Navarran, Nafarroa Bizirik Iruñeko plaza nagusiari izena eman dion Gaztelu nafarraren memoria gune berreskuratuko du, bere omenez jarritako xafla inauguratuz.


Abenduak 3

10:00 Xafla-ren inaugurazioa
             Iruñeko Gaztelu Plazan
                (Txapitela kaleko txokoan)

12:00 Orreaga Fundazioak
             antolatutako ekitaldira



* Orreagako Egitaraua: