2018(e)ko urriaren 9(a), asteartea

Iruñea frankismopean [I]: 40 urte luze, ilun eta latzen historia

Durante este curso, en la Ezkaba vamos a analizar los años que nuestra ciudad pasó bajo el franquismo, una historia de 40 largos, duros y oscuros años, donde la represión cumplía una clara función política: aterrorizar y anular a todo aquella persona desafecta al régimen dictatorial.
"Nafarroa Gurutzadan eroritako bere hilei", "Eroritakoen
monumentu" gisa ezagunagoa, Iruñean eraiki zen, 1942an.


Euskal Herria preso zegoen frankismopean. Frankismotik demokraziara gauzak aldatu egin ziren, zeldako atea ireki zen.
Eta demokrazia espainolak euskal herria libre utzi zuen, gartzelako patioan.

Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza


Iruñeak badu euskaraz idatzitako bere historiaren liburua. Aurreko ikasturteko azken Ezkaba prestatzen ari ginen bitartean, kalera atera zen Iruñeko historia: Hiriaren ibilbidea historian barna. 32 ikerlari eta adituren artikuluen bitartez, jakintza arlo eta ikuspuntu ezberdinak hartu dira abiapuntu geografiaren, politikaren, gizartearen, hizkuntzaren eta kulturaren bilakaera aztertzeko. Nik landutako atala moldatu eta presarik gabe aztertuko dugu Ezkaba aldizkariko ikasturte berri honetanIruñeko historia diktadura frankistaren menpe; 40 urte luze, ilun eta latz horien historia hain zuzen ere.

Bortizkeria, errepresioa, izua
Iruñearentzat zein Euskal Herriarentzat urte horiek zer izan ziren jakin ahal izateko, hastapenetik aztertu behar ditugu, hain zuzen ere une horretan agertzen baitzaigu, Josep Fontana historialari katalanaren hitzak erabiliz, «mozorrorik eta interferentziarik gabe», eta horrela jakingo dugulako frankismoaren ondorioak aurrerapauso ala atzerapausoak izan ziren 1936 bitartean emandako aldaketen aurrean.
Bortizkeria eta errepresioa izan ziren urte horietan nagusitu ziren elementuak. Baita horiek eragindako izua ere. Horren adibide latzak izan ziren 3.000 fusilatzeak gerra gauzatu ez zen herrialde honetan, baita altxamenduaren hasieran Molak adierazitako hitz bortitzak ere:
«Esta guerra tiene que terminar con el exterminio de los enemigos de España […]. Serán pasados por las armas, en trámite de juicio sumarísimo..., cuantos se opongan al triunfo del expresado Movimiento salvador de España, fueren los que fueren los medios empleados a tan perverso fin».
Oposizioaz zer ulertzen zuten ikusteko, oso adierazgarria da ulertzea nahikoa zela agintari berriek agindutako kargu bati muzin egitea fusilatua izateko.
Hurrengo zenbakietan errepresioak betetzen zuen funtzio politikoa azalarazten saiatuko naiz, etsaia izutzea eta indargabetzea izan baitzuen helburu. Nafarroa Garaian altxamenduak izan zuen babesa ahaztu gabe, hori izan zen diktaduraren iraupen luzea bermatu zuen gakoetako bat. Errepresioak gizarte-sektore dinamikoena indargabetu zuen, eta gizarte-arlo guztiek pairatu behar izan zituzten horren ondorioak: kultura-, irakaskuntza-, ekonomia- zein politika-munduak. Esparru horien guztien eragile aurrerakoienek osatu zuten zigortuen multzoa: fusilatuak, erbesteratuak, kartzelatuak, kanporatuak. Horiek guztiak urteetan isilaraziak izan ziren.

Zergatik?
Eta hori guztia, zergatik? Egoera iraultzaile berri bati aurre egiteko? Gizartearen ezinegona bideratzen ez zekien gobernu errepublikazale bati aurre egiteko? Nafar erreketeen prestaketa-prozesuan ikus dezakegu nola Espainiako I. Errepublikarekin batera hasi ziren militarki antolatzen. Antonio Lizarza Iribarren karlistak testigantza zuzena utzi zigun Memorias de la Conspiración liburuan. Matxinatuak iraultzari aurre egiteko sortuak zirela esan arren, Errepublika bera zen helburua, Errepublika eta berak ekarri zuena. Demokrazia eta parlamentarismoa deuseztatzeko borondate sendoa zuten falangistek eta tradizionalistek, eta azken hauek gehiengoa ziren gure herrialdean. Eta helburu horrekin jarri zuten indarrean desgaste kanpaina bat 1931ko urtean berean. Garai hartan diskurtso eskuindarrak zioenaren aurka, altxamendua ez zen gauzatu prest zegoen iraultzaren aurka. Militarrek beldur zioten Hauteskunde Orokorraren hurrengo egunari, masak kalera atera eta egoerak Gobernu errepublikazalea gaindituko zuelakoan. Ez zen, ordea, horrelakorik gertatu. Gudak sortutako giroan egingo dugu topo elementu iraultzaileekin, ez lehenago. Iraultza gudaren ondorio gisa ikusi behar dugu, eta ez alderantziz.
Diputazioa hasiera-hasieratik jarri zen altxamenduaren alde, 1936ko uztailaren 21ean zabaldu zuen agiriaren bidez. Nafarroa Garaiak egindako hautua saritzeko asmoz, 1937ko azaroaren 9an, diktadoreak berak San Fernando Ohorezko Gurutzea eman zion herrialdeari, 1985. urtera arte bere armarrian eraman zuena. Diktadoreak hil arte eutsi zion jarrera berari, gizartean ematen ari ziren aldaketei eta aldarrikapenei muzin eginez. Horrela, eta kalean herri mugimenduek ozenki diktaduraren amaiera aldarrikatzen zuten bitartean, 1974ko abenduan Diputazioak seme kutuna izendatu zuen Francisco Franco.

Erreforma vs. Haustura
Aurrerago ikusiko dugunez, gerraosteko urteak atzean utzita, instituzio politikoen eta gizartearen sektore zabal baten arteko aldea izugarri handituz joan zen, benetako amildegi bihurtu arte. Euskal gizarte osoan bezala, nafar gizarte-oihal aberatsa eta anitza ehundu zen frankismoaren azken hamarkadan, eta langile- eta auzo-mugimenduak, euskararen aldekoa zein errepresioaren aurkakoa, protagonista bihurtu ziren urte horietan. Politika-esparruan ere bai. Alderdi errepublikazale historikoek indar gutxi izan zuten Nafarroa Garaian, ia ez ziren, eta ezker berri batek bete zuen hutsune hori. Europan zein mundu osoan sortu ziren ideologiei so egon ziren nafarrak ere, eta ezker borrokalaria izan zen, diktadurarekiko lotura guztiak apurtzearen alde azalduz, haustura demokratikoaren alde jardun zuena. 1975. urtera arte bederen, hurrengo zenbakietan landuko dugun garaia.
1975eko gertakariek amaiera ematen diote azterketa honi, nahiz eta agian data egokiena ez izan. Hurrengo urteak funtsezkoak izan ziren, garrantzi handikoak. Horiek guztiak aztertzeko, beste ikasturte bat gehiago beharko genuke, ordea. Gainera, diktadorearen heriotzak (azaroaren 20an) zein bi hilabete lehenago berak agindutako fusilamentuek (irailaren 27), nahikoa pisua badute gure historiaren zorigaiztoko parentesi hori ixteko. Hor ikusten baitugu diktadurak une oro bere izaera bortitzari eutsi egin ziola. Erailtzen sortu zen diktadura erailtzen ere amaitu zen, diktadorearekin batera berak sortutako elementu guztiak desagertuko ez baziren ere. Hor ireki zen parentesia hurrengo baterako utzi beharko dugu.


Testua: Patxi Abasolo López
Ezkaba aldizkaria, 2018ko urria, 258. zka.

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

Aventuras de la razón en tiempos de cerrazón

Esta semana estamos analizando las nuevas ideas que proporcionaron los ilustrados en el siglo XVIII. Como nos cuenta Galeano, la enciclopedia francesa, L'Enciclopédie, marcó con su sello el Siglo de las Luces. El Papa de Roma mandó quemarla y dictó la excomunión de quien tuviera algún ejemplar de obra tan blasfema. Pese a haber pasado ya dos siglos y medio, este profesor de Historia y gran parte de su alumnado no han podido dejar de asombrarse con la invitación a seguir pensando que el escritor uruguayo nos dejó por escrito en su libro Espejos: una historia casi universal*, y que hemos podido disfrutar en euskera gracias a la traducción realizada por Txalaparta en 2013. Veamos, pues, algunas de aquellas definiciones:

   Autoridad: Ningún hombre [ni mujer, digo yo] ha recibido de la naturaleza el derecho de mandar sobre otros [y otras].

   Censura: No hay nada más peligroso para la fe, que hacerla depender de una opinión humana.

   Clítoris: Centro del placer sexual de la mujer.

  Hombre: El hombre [y la mujer, sigo diciendo yo] no vale nada sin la tierra. La tierra no vale nada sin el hombre [y sin la mujer].

  Esclavitud: Comercio odioso, contra la ley natural, en el que unos hombres compran y venden a otros como si fueran animales.

   Orgasmo: ¿Existe algo que merezca tanto ser logrado?

 ¿Qué os ha parecido? Pues sí, los veintisiete volúmenes de la Enciclopedia se publicaron entre los años 1751 y 1772. Harriturik? Askotan ematen du kaskagogor aroa ez dela inoiz betiko joango, ezta?



* Siglo XXI, 2008, págs. 166-167.