2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

Azken zelebrekeria matematikoa: 3+2=$

"3+2=$" [1]
Argazkia: Patxi Abasolo
Irakaskuntza. Publikoa defendatu behar. Guztiona eta guztiontzat dena. Kalitatezkoa, laikoa, doakoa. Irakaskuntza, oinarrizko eskubidea, pertsona gisa garatu ahal izateko ezinbesteko bitartekoa. Hemen eta Honolulun. Ez, Honolulun ez, hemen ere ez. Murrizketa amaigabeak nonnahi. Aspaldiko aldarrikapenen gaurkotasuna: langileon seme-alabok Unibertsitatera! Gero eta hurrunago bada ere. Hona hemen goikoen azken zelebrekeria matematikoa: 3+2=$. Gure ikasleek ere ongi ulertzen ez duten formula. Badaezpada, itxura politarik ez duela esan nahi izan dute... ikasgelak isilaraziz, eta kaleak oihukaraziz. Atzo eta gaur, isiltasuna izan da nagusi Mendillorriko Institutuko goikaldeko erakinean. Gaur goizean, 100 ikasle elkartu dira Areto Nagusian formula bitxi horren atzetik dagoena ulertzeko asmoz. Ondoren, txalo zaparradak isiltasuna ekarri du berriro ikastetxera. Ikasleek argi utzi digute badakitela isiltzen, ozenkiago hitz egin ahal izateko.

"3+2=$" [2]
Argazkia: Patxi Abasolo

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Guggenheim Bilbo museorako ateraldia

Mendillorriko DBH 3H-I Puppy-rekin
Argazkia: Patxi Abasolo

   Atzo Guggenheim Bilbo museora joan ginen DBH-3H eta 3Iko ikasleekin, Marrazketa departamentuak antolatua. Museoan ere murrizketak ezarri dituztenez, bi talde bertako gidariekin aritu ziren bitartean, Amaia eta biok arduratu ginen hirugarren taldearentzako bisita gidatuaz. Dena esan beharra dago, lehenengo aldia izan da arte garaikide bilduma bat bertatik azaldu dudana. Eta, jakina!, dena esan behar denez, esango dugu primeran egin genuela, txapeldunok Amaia eta biok! Niri honako hauek egokitu zitzaidan azaltzea: eraikina bera (dekonstruktibismoa), Miquel Navarroren Harresi Hiria, Baselitz-en Lenin anderea eta Urretxindorra, Beuysen-en Tximista oreina argituz, Boltanski-ren Gizakiak... Pena Lenin ankaz gora ikustea, baina tira!, ez da buelta eman beharko litzaiokeen istorio bakarra.

   Mari indartsu zegoen, gu blai eginda. Ongi etorri polita ere jaso genuen hiru emakume horiek eskainitako dantzaldiarekin (Niki de Saint Phalle-renak). Hori uste nuen nik bederen; baten batek pentsatuko zuen, hala ere, ez al zen izango gure ikasle batzuei azkenean museotik joateko ordua ailegatu zitzaiela jakitean? Auskalo! Ordu eta erdiko bisitaldia bukatuta, zuzenean ikusi ahal izan genuen Puppy nola apaitzen zuten. Napar on gisa, aspaldin utzi gintuen itsasoa agurtu, mokadua hartu, eta buelta. Dena den, ikasle zintzo horiek, hemen utziko dizuet Jeff Koons-en tulipa-lore sorta ederra, merezi duzue eta. Ongi bizi!

Ongi etorria ala agurra?
Argazkia: Patxi Abasolo

Irakasleari adi-adi
Argazkia: Patxi Abasolo
Ikasle zintzoentzako lore sorta ederra
Argazkia: Patxi Abasolo



2015(e)ko otsailaren 21(a), larunbata

Ziztadak (4): Malcolm X

New Yorkeko Harlem auzoan hil zuten, tiroz, 1965eko otsailaren 21ean, arraza segregazioaren kontrako hitzaldi bat ematen ari zela. Oinarrizko eskubideak ukatzen dizkigute New Yorkeko poliziek, salatzen zituen 39 urteko Malcolmek. Presazkoa da askatasuna eskuratzea.
50 urte joanda, 2014. urtean, 14.300 lagun atxilo hartu dituzte AEBetan, miatuak izateko; atxiki dituztenen 11.600 errugabetzat jo dituzte, eta erdia baino gehigo beltzak dira. Beltzak dira Michael Brown, Eric Garner, Oscar Grant, Trayvon Martin, Manuel Díaz, Kimani Gray... Beltzak, gazteak, armari gabeak, deliturik egiten ari ez direnak. Polizia zuriek erahilak. Gaur egun ere, AEBetan, presazkoa da askatasuna eskuratzea.





* Aurreko ziztada:

2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

Ziztadak (3): Izurrite izugarria

   OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, mundu osoko emakumeen heren batek baino gehiago sufritzen ditu sexu erasoak. Ia mila miloi emakume. Zenbait herrialdetan, kopurua %40tik hurbil dago, Afrikan %45,6 izanik. Munduan eraildako emakumeei dagokienez, hamar kasutik lautan, sexu indarkeria dago atzean. Mundua osoan ere, 15 eta 19 urte bitarteko emakume gazteen %29,4k jaso dituzte tratu txarrak, bikotekide edo bikotekide ohien eskutik. Bestalde, hainbat gaixotasun izateko arriskua ere izugarri handitzen da indarkeria pairatu duten emakumeen artean: depresio kasuak, sifilia, gonorrea eta klamidia, besteak beste. Izugarria izurri denbora amaigabe hau!



* Aurreko ziztada:

2015(e)ko otsailaren 16(a), astelehena

Aste zuria... lan astea goxoa

   Aukera polita lan egiten disfrutatzeko, presarik gabe, familiarekin eta lagunekin ere une ederrak uztartzen, auzotik atera gabe, presarik gabe, hain zaila izaten den uztarketa horrekin goxatzen... lan astea ere baden aste zuri honetan. "Migrazioak" (DBH-3) eta "I. Mundu Gerra: Euskaldun bat lubakian" (DBH4) lanak zuzentzen, Bigarren Ebaluazioko azterketak eta hainbat errekuperazio prestatzen, otsailaren 24an izango dugun Bilboko Guggenheim museorako bidaia (DBH-3, Marrazketa Departamentuak antolatua) eta hurrengo gaiak ere bai... Ez dakit torlojuren bat erori zaidan, baina... gozada bat lana eta bestelako kontuak uztartzen ahalbidetzen zaituzten asteak, zuriak, urdinak ala gorriak izan!

"Gelatik ihes egiteko nahia". DBHko ikasgela batean.
Argazkia: Patxi Abasolo

2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (18)

1915eko irailaren 5a.

   Gela nazkagarri honetan segitzen dut. Bost ordu daramat jadanik hemen sartuta, izkina batean eserita, gorputza beldurraz beteta daukat. Nire buruari galdetzen diot: Zer gertatuko zait? Hilko naute? Joko naute? Ez dakit... Seguru daukadan gauza bakarra da hemendik sano ez naizela aterako. Azken finean, delitu bat egin dut, delitu larri bat. Nire buruari bueltaka nago denbora osoan. Baina, zergatik gertatu zait hau niri? Hemen hil beharko dut benetan? Duela hilabete batzuk hau izango zen burutik pasatzen zitzaidan azken gauza, eta hemen nago, nire bizitzarekin zer gertatuko den jakin gabe.
   Itxoitea oso gogorra eta luzea egiten zait. Benetan gaizki pasatzen ari naiz. Ordu erdia pasa da eta pausoak entzun ditut gelaz kanpo. Oso urduri jarri naiz. Segundu gutxi batzuetan izerdiz blaitu naiz eta momentu batean gizon altu bat sartu da gelara, paper bat eskuetan darama. Papera bi eskuekin hartu eta irakurtzen hasi da azentu frantses batekin: "Pierre Etxeberri, traizioaz akusatua. Arratsaldeko 8etan fusilatua izango zara paredoian. Fusilamenduan begiak estaltzea nahi duzu?". Irakurtzeari utzi dion momentuan, begiak itxi eta nire bizitzan izan dudan sentimenturik txarrenak gorputza zeharkatu dit. Nire beldurrak egia bihurtu dira. Hau izango da nire bukaera. Ezin nuen hitzik atera eta buruarekin ezezko mugimendua egin dut. "Ongi da, 7 t'erditan etorriko dira zure bila" esan du gizonak eta gelatik atera da.
   Atea itxi den momentuan amorrua sentitu dut. Errailetan sentitzen nuen gorroto nazkagarri hura. Ordu erdian etorriko ziren nire bila eta ez nuen ulertzen situazio gorrotagarri hau: han hilko nintzen, etxetik ehunka kilometrora, osotara ulertzen ez nuen guda batean, bakarrik. Pentsamendu horrekin, nire herriaren irudia etorri zait pentsamendura. Herriaren kale eta txoko guztiak etorri zaizkit burura, eta horrekin batera, han bizi izan ditudan momentu guztiak. Ezin izan ditut malkoak gorde. Pentsatze hutsarekin nire herria ez nuela inoiz gehiago ikusiko, ez nituela bere kale ederrak inoiz gehiago zeharkatuko, ez nintzela inoiz gehiago bere paisaietaz gozatuko... eta, noski, ez nuen nire lagun eta familiarrekin inoiz gehiago egongo. Ezin dut pentsamendu hori burutik atera. Ez dut inoiz gehiago nire lagunekin denbora gehiago pasako. Ezin izango dut gehiago nire arrebarekin egon, bihotza puskatzen dit hori pentsatzeak. Azken finean, nire arreba zen eta berarekin pasa izan dut nire bizitza guztia. Eta nola ez, nire gurasoen irudia etortzen zait burura. Beraietaz pentsatzean etxeko saloian imaginatzen ditut, afaltzen eta hizketan, ea nolako eguna pasatu duten elkarri galdetzen. Pentsamendu horrek izan da benetan gehiago sufriarazi nauena, zeren, azken finean, momentu latz hauetan nahiko nukeen gauza bakarra betiko lagun eta familiarrekin betiko lekuan egotea izango zen. Hori izango zen eskatuko nukeen gauza bakarra. Ezin nuen pentsatu nola geratuko zen nire familia nire heriotzaren berri izatean. Gainera, nire ama gaixorik egonda, ez dakit ezta birik jarraituko duen.
   Hortzak estu-estutuak neuzkan amorruaren ondorioz baina aurpegian malkoen arrastoak baino ez ziren ikusten. Ez nintzen damutzen egindakoaz, beldurra sentitzeaz, azken finean pertsona bat naiz eta nahi dudana sentitzeko libre nintzen, konturatu nintzen gerran horrek ez zuela balio eta horregatik hilko nintzen: gerra nazkagarri batengatik.
   Minutu gutxi geratuko ziren soldaduak nire bila etortzeko eta momentu batez pentsamendu guzti horiek alde batera utzita, aupegia garbitu, lurretik altxatu naiz eta nire herrian betidanik abestu izan den abesti bat abesten hasi naiz. Ez dakit zergatik, baina, abesten ari nintzen bitartean poztasunez bete naiz eta irribarretsu jarri naiz. Abesten nuen bitartean nire herri osoari nirekin batera abesten imaginatzen nuen. Oso momentu berezia izan da niretzat, guda honetara iritsi nintzenetik izan duden momenturik zoriontsuena izan da, nahiz eta banekien zer espero zitzaidan. Abesteaz amaitu dut eta momentuan hiru gizon sartu dira gelara. Eskuetatik hartu eta gelatik atera naute. Hau izan zen nire bukaera. Historia honen bukaera.

Xabi Urtasun

2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (17)

1915eko irailaren 4a.

Egun gogorra gaurkoa!. Ez nuen espero gaur gertatu zaidana. Denbora neraman zuloan, eta ez nituen txakurren zaunkak ezta soldadu kideen hotsak entzuten. Gaua iritsi arte itxarotea erabaki nuen leku hurrunago batera joateko. Gaua zen, zulotik ateratzeko ordua, eta horrela izan zen, zulotik atera nintzen eta korriketan hasi nintzen. Hamar minutu korrika neramala, bat-batean txakur bat agertu zen eta zaukaka hasi zen. Nik ez nekien nola lasaitu txakurra zaunka gehiago ez egiteko eta, bat-batean, hogei soldadu gutxi gora bera agertu ziren. Korrika hasi nintzen, eta galduta nituela pentsatzen nuenean, bat-batean,
soldadu bat lurrera bota ninduen, eskuak atzera bota zizkidan eta atxilotuta lubakietara bueltatu behar nuela esan zidan. Leku nazkagarria eta estua den toki  batean sartu naute, gainera ez daukat argi askorik, bakarrik mahai bat norbaitek utzi dituen botilekin eta hildako baten arrastoak daude. Ez dakit asko iraungo dudan hemen, espero dut ezetz. Ez daukat ezer jateko ezta edateko. Kezkatuta nago, ez dakit zer konsekuentzia izango duen egin dudana. Ea zer gertatzen den bihar.

                                                                            Eneko Troya

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (16)

1915eko irailaren 3a

Denok geunden lubakietan erasotzeko momentua ailegatzeko asmoz. Ni oso beldurtuta nengoen, denbora guztian hilko nindutela pentsatzen nuelako, eta hiltzen ez baninduten zauria infektatu eta infekzio horren erruz hilko nintzateke. Orduan denbora luze bat egon nintzen nire logelan noiz ihes egingo nuen pentsatzen. Burutik gauza asko pasatu zitzaidan baino azkenean handik joatea erabaki nuen. Orain neukan zalantza zen handik irtetea nola lortu ahal nuen. Generala nire logelan sartu zen eta arratsaldeko 7tan alemaniarrak erasoko ditugula abisatu ninduen eta galoi bat eman zidan atzokoa egin nuenagatik, galoi polita zen hura. Horrek pixka bat atzera bota ninduen ihes egiterako zeregin horretan, baina ordu bat beranduago nota bat utzi eta korrika hasi nintzen basoko bidean. Gau horretan ez nuen lorik egin, hotzagatik,  bonben eztandengatik eta urduritasunarengatik. Eguzkia ateratzen hasi zen eta txakurren zaunkak eta nire soldadu kideen hotsak entzuten nituen eta momentu horretan jakin nuen idatzi nuen nota irakurri zutela. Gero eta beldur gehiago nuen, basoan barrena abiatu nintzen korrika egiten atzera begiratu gabe. Gutxienez bi kilometro egin nituen eta bat-batean zulo bat ikusi nuen, zuloaren barruan sartu nintzen. Eta ni ez harrapatzeko zuloa kamuflatzea erabaki nuen eta pentsatu nuen, mesedez, ez nazatela harrapatu, ez nazatela harrapatu, behin eta berriz nire buruan esaten.

Eneko Saragueta


2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

MERKA TRUKE: Mendillorriko Historia Txokoaren ekarpena

Ostiral honetan, 11:15etatik aurrera, Antzira eraikinean izango dugu MERKA TRUKE, Institutuak antolatutako IÑAUTERIEN EGUNAren baitan. Txoko honetatik gure ekarpentxoa bideratu dugu, eta material hau zuen eskura utzi. Bihar utziko ditut gelan lau bonoak.

- Patxi Abasolo, Arrotxapea: Historia, memoria y compromiso (ikusi: http://issuu.com).
- Nafarroa Bizirik, Konkistak, 500 urte: Deuseztatu ezin izan duten oroimena.
- Nafarroa Bizirik, Nafarroaren Konkistaren Musika Bilduma (CD).


Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (15)

1915eko irailaren 2a.

Gaurko eguna tamalgarria aurkeztu arren, orduak pasa ahala hobetuz joan da. Gau osoa Generalarekin eman nuen, nahiz eta denboraz larri egon, bion artean plan bat bururatu zitzaigun Alemaniarren aurka egiteko eta haien erasoa zapuzteko.
Plana honetan oinarritzen zen: Kamuflajez jantzita, haien basearen gertu ezkutatu behar genuen, bertan lauak arte itxaron eta Alemaniarrak gure basea atakatzeko helburuarekin ateratzean, guk haien atzetik enboskada bat prestatuta izango genuen.
Soldaduei plana jakinarazi egin genien, eta urduri eta itxaropenez beteta jantzi ginen. Egunsentia ailegatu zenean, gure kezka gero eta handiagoa zen... Ordu biak ailegatu eta guztiz armatuta gure basetik atera ginen. Guda eremua abiadura handiarekin zeharkatu genuen, eta  harrituta geratu ginen bidean alemaniar zauritu bat aurkitzean. Alemaniarrek, haien basean norbait infiltratu zela konturatzean (ni neu), baseko segurtasuna indartu egin zuten eta orain han sartzea askoz zailagoa zen. Baina alemaniar zauritua mehatxatuz gero, sarrera sekretu bat zegoela errebelatu zigun. Informazio pribilegiatu horrekin, jadanik garaileak sentitzen ginen.
Lauak ailegatu ziren, baina ez zen ezer gertatu. Base hartatik ez zen alemaniar bakar bat atera. Orduan, konturatu ginen: alemaniarrek, infiltratu bat sartu zela ohartuz, bere plana ez zuten bete. Gure eraso planak atzeratu genituen, baina orain informazio baliotsu batekin. Alemaniar zauritua gurekin eraman genuen bere patua erabakitzeko.


Ivan Poza

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (14)

1915eko irailaren 1a.
Goizeko bederatzitan jeiki gara eta batzuk atzoko gas mostazagatik gaixotu egin dira. Hamar lagunek buruko mina eta sukarra zeukaten, ni eskerrak oso ondo nengoen. 11:00etan misio bat jarri didate, oso arriskutsua. Misioia zen ikustea alemaniarrek zeukaten plana gure lekua hartzeko. Konmandantea niregana etorri zen eta esan zidan ongi egiten banuen posizioz igoko ninduela. Komandanteak plano bat eman zidan jakiteko nora joan behar nuelaSeiak iritsi orduan neuk arma, kaskua eta bi gasa-botila hartu, eta nire misioara abiatu nintzen. Neu hara joateko, aliatuek alemaniarren kontra disparatu behar zuten ni ez hiltzeko. Ordu erdi bat pasa zen eta neuk ibilbide erdia egin nuen. Bost minutuko deskantsua hartu eta ura botil batetik atera eta edan nuen. Deskatsua bukatu eta ibilbidea jarraitu nuen. Alemaniar bat konturatu zen ni hara joaten nintzela; orduan, bere armatik bala atera eta neuri ia eman zidan baina eskerrak ni salbatu nitzen. Komandanteak neuri apuntatzen zidan alemaniarrari tiro bat bota eta hil zuen. Nik beldurra nuen baina, hala ere, nire ibilbidea jarraitu nuen. Han nengoela, jefeak almirante bati estaten ziola gaueko 4etan atakatuko zutela. Ni, entzun ondoren, hortik atera eta gure lubakietara joan nintzen. Iritsi nintzenean, komandanteari esan eta berak plan bat pentsatu behar zuen.
Oskar Pérez

2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

Ongi etorri Mendillorriko Auzo Elkarte berri[tu]ari

Gaur, Diario de Noticiasek bi orrialde eskaini dizkio Mendillorriari, non Marivi Salvo kazetariak Auzo Elkarteko hainbat bultzatzaileekin hitz egiten duen. Aste honetan izan da Auzo Elkarte berri(tu)aren aurkezpena auzoan. Berritua, ez baita berria, duela hainbat urte sortutako egitasmo izoztua berpizteko asmoa baitago agerian.
Egun, Mendillorrik 22 urte eta 11.300 biztanle ditu. Hona hemen, besteak beste, artikuluan esandakoa. Hori bai, Txoko honetatik, zorte on egitasmo zoragarri berri(tu) honi.

MENDILLORRI
RECLAMA SU ESPACIO

"[...] Detrás de este colectivo, una decena de vecinos voluntarios [y vecinas voluntarias, jarraian ikusiko dugun bezala] trabajando por el barrio. Xabi Senosiain, Edurne Rey, Rubén Palacios, Jaxin Gómez, Aitziber Galán, Gema Soto, Armando López de San Román y Soraya González, entre otros [y otras, jakina!], están dando forma a una plataforma vecinal con las ideas claras y con muchas reivindicaciones que hacer [...] Ideas de participación, de cofinanciación para impulsar proyectos, y hasta mirando a Europa para aprender de otros barrios, que también vivieron el baby boom de Mendillorri."

Espacios públicos
"En Mendillorri han proliferado las bajeras y chabisques, ante la falta de dotaciones públicas de encuentro para los jóvenes. El Civivox cierra los fines de semana, y en el Trinquete una hora cuesta 35 euros. [...] Porque no es normal que el barrio no tenga piscinas, pero tampoco un polideportivo público (el Trinquete se montó en su día para cubrir los Mundiales de Pelota) ni, más aún, una plaza pública. Sugieren que en el nuevo parque de Lezkairu se habilite un espacio para frontón cubierto".

Palacio de Mendillorri
"Lo primero que tendría que hacer el Gobierno es ceder al barrio su uso y disfrute. El Palacio de Mendillorri fue cedido por el Gobierno de Navarra a Sodena y hoy en día sigue paralizado".

Juventud
"¿Qué hacen en torno a 3.400 menores de 19 años en un barrio sin espacios públicos a cubierto y lugares de encuentro? Las bajeras (se calcula que hay, al menos, unas 7 en el barrio) [ez dakit nik, gutxi deritzot, seguru askoz gehiago direla] han sustituido a las dotaciones públicas, que no existen.
[...] En estos momentos, el equipo de prevención infanto-juvenil Bide Berri, trabaja con más de 400 menores, muchos en situaciones de riesgo".

Medio Ambiente
"El proyecto de ascensor planteado en plena ladera es algo desmesurado, cuando hay terrenos abandonados. Los vecinos ya pusieron en uso el descampado situado junto al Civivox el año pasado, donde desarrollaron un huerto urbano, que dio de comer a 30 familias durante seis meses [...]
Entre las ideas de futuro, quieren plantear proyectos de "ecourbanismo participativo", por ejemplo, en los jardines privados de la comunidad, que ahora tienen poco uso".

Comercio y hostelería
"Es uno de los barrios que menor superficie comercial tiene de toda Pamplona, y en los últimos años se han podido cerrar más de 15 locales. [...] Está muy disgregado, no existe una verdadera plaza pública. Si la hubiera, estaría llena, como ocurre en Sarriguren. [...] Ante esta situación, los vecinos [y vecinas] están poniendo en marcha nuevas propuestas cofinanciadas. Un ejemplo, la Herri Taberna, antes el bar Tudelilla, que se reabrió a través de la iniciativa vecinal (unas 100 familias compraron bonos para financiarlo), dando trabajo a unas cuantas personas. Es, según añaden, el punto de encuentro del barrio, donde se puede exponer, hacer coloquios y documentales, sin tener que pasar la censura municipal".



2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (13)

1915eko abuztuaren 31.

Hortzean min handia dut, min handia dudanez medikuak injekzio bat jarri dit, injekzioarekin lo geratu naiz eta ametsetan hasi naiz. Alemaniarren kontrako gerra irabazten genuela amestu dut. Etxera itzultzen nintzela amestu dut, ni herriko pertsonek heroi bezala tratatzen ninduten. Ni oso pozik nengoen familia ikusteaz eta bizirik jarraitzeaz.

Bat-batean bonba baten zaratak esnatu nau. Begiak ireki ditudanean, nire lagun batzuk ikusi ditut zaurituta eta beste batzuk hilda. Besorik gabe zegoen gazte bati lagundu diot medikuarengana eramaten, badakit hilko dela baina nik ezin dut gauza gehiagorik egin. Medikuarengana eraman dut baina bertan hil da.

Gaua iritsi da, ia ez daukat indarrik, gose naiz eta ez daukat ezer jateko.Gau honetan alemaniarrak etorri dira eta mostaza gasa bota digute, batzuk bizirik atera gara baina beste batzuk hil dira pozonduta.

Atxar Lareki


2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (12)

1915ko abuztuaren 29a  [Jarraitzen du]

Gaur arratsaldean egon naiz pentsatzen zenbat egun, hilabete edo urte egongo garen lubakietan. Atzoko batailagatik ezin dut siestarik egin ahal, momentu bakoitzean jende hila ikusten dudalako eta inaguantablea da. Lo egiteko edan behar dut, segitzen dut lo egin gabe, baina ordu bat eta ondoren lokartu naiz. Gaueko 11etan esnatu gaituzte, alemaniarrak atakatzen ari zirelako. Fusila hartu eta lubakietara joan gara, hor bakoitzaren tokia hartu dugu eta alemaniarrak hiltzen jarri gara.

1915ko abuztuaren 30a


Goizeko 5etan bukatu dugu eta lokartzeko denbora eman digute, baina nik eta beste hainbat ezin izan dugu lo egin. Nire lagunengan pentsatu dut eta negarrez jarri naiz, ezin dudalako beraien aupegiaz ahaztu. 13:00tan deitu digute bazkaltzeko eta gaur ere zaldia jan dugu, baina ni hortza gaizki nuenez gutxi jan dut. Arratsaldean gero eta min handiagoa egiten zidan eta horregatik obserbazio tokira joan naiz. Han medikuka hortza ikusi nau eta esan dit ezin dudala borrokatu eta gelditu beharko naizela obserbazio tokian. Hor gelditu naiz generala etorri arte, generala medikuarekin hitz egiten egon da eta berriz borrokatzera bueltatu behar nintzela esan didate. Ni bigilatzeko jarri dute, eta 5 minutu eta gero, alemaniarrek atakatu gaituzte. Azken bi egun hauek oso txarrak izan dira, batez ere nire lagunak hil direlakotz, faltan hartzen ditut, une oro haietan pentsatzen dut.

Patxi Iturralde

"14 kilometros" filma (Gerardo Olivares, 2007)



VioletaBuba eta Mukela gazte afrikarrak izan ditugu bidelagun DBH-3ko klaseetan,  Migrazioak gaia lantzeko. Lagun horien eskutik esperimentu bat egin dugu, eta egiaztatu azterketak ez diren bestelako neurgailuak ere erabiltzeko prest garen. Kostata, hori bai, dena esan beharra dago.
Nahi izanez gero, hemen duzu filme osoa ikusteko aukera. Anima zaitez, merezi du eta!


2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (11)

1915 abuztuaren 29a


Ez da ezer aldatu, atzokoa bezalako sufrimenduarekin egon gara jateko ordua arte. Berriz lubakietara bueltatu gara. Egun osoa daramagu esku-bonbak botatzen eta alemanen esku-bonbak jasaten, 7 ordu daramatzagu horrela. Hau ez da nik eta beste milaka eta milaka gazteok pentsatzen genuena, Alemanak ti-ta batean amaituko genituela.
Atzo gauza txar bat gertatu zitzaigun, gazte alemanen lubakietara iristean nire lagun Ander Etxeparek esku-bonba bat bota eta gure lagun Jesus Ezkutariren ondoan lehertu eta hil egin zuen. Gaur goizean Ander gaztea, berak bere buruari tiro bat botata aurkitu dugu. Oso urduri gaude gure lagunei gertatu zaienarekin eta gaur barrunbe batera hildakoak eramatera behartu gaituzte. Gogorra izan da gure lagunak horrela azken aldiz agurtzea, baina ezin dugu borrokatzeari utzi, zeren gaur gure lagunak izan dira, baina bihar agian ni izango naiz. Lo egiterakoan lagunen eta gerrak eraman dituen milaka eta milaka gazteen aurpegiak ikusten ditut. Ezin duzu ideia bat egin zenbat min eta gorroto daukadan gerrak nire jendearen bizitzak eramaten dituela ikusirik…

Hodei Goñi

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Ziztadak (2): Genozidioa

Esklaboak Amerikarako bidean
Hona hemen XIX. mendeko Kubako egunkarietan ohikoak ziren iragarki batzuk:
- Ile leuneko mulatotxo bat saltzen da, 7 urtekoa, osasuntsua eta oso polita, egokia morroitarako, 26 onzatan.
- 18ren bat urte dituen beltzatxo bat saltzen da, erditu berria eta umetxorik gabe, 250 pesotan, alokatu ere alokatzen da.
Esklabotzak 400 urte inguru iraun zuen, eta tarte horretan, Europako zibilizatuek Afrikan harrapatutako 150 miloi lagunetik 100 milioi lagun hil ziren Amerikara bidean, hiru lagunetik bi. Santiago Alvarez Kubako zinema zuzendariak, ordea, bere Nova sinfonía dokumentalean (1982) horrela dio:
-  Soilik 15 milioi heldu ziren Amerikara, giza merkantzia bilakatzeko. Beste guztiak, 135 miloi, ehizaren eta bidaiaren ondorioz hil ziren.
   Julian Zulueta Amondo arabarra (Anuzita, 1814) pertsonen trafikoan ezezik, azukrearen industrian eta mailegu-emaile lanetan ere aritu zen. Ulergaitza bada ere,  egun, independentzia eta berdintasuna maite dituen Kuba horrek baditu independentziaren aurkako eta esklabista baten omenez izendatuko Zulueta herria eta Zulueta kalea. Ulergaitza bada ere.



* Aurreko ziztada:




2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (10)

1915ko abuztuaren 27a.

Gaurko gau osoa lorik hartu ezinik egon gara, betikoa, arratoiak, kriston usaina eta, gaur bereziki, hotz handia egin du gainera gauean. Goizeko bi eta erdiak dira, gas eraso bat jasotzen hasi gara, eta jeneralak dioenez, askoz ere arriskutsuagoa da loak harturik gasa arnastea esnaturik arnastea baino, beraz inork ere ez du lorik egin, orain oso nekatuta gaude denok, eta bi ordu barru alemaniar tropak erasotu behar ditugu, aurrera egin ez dezaten gure ahulezia aprobetxatuz.

Arratsaldeko lauak eta laurden dira eta gure erasoa hasteko gutxi falta da, soldaduak oso nekatuta eta gosetuta gaude, jeneralak aldiz, jada jan egin du, ez dauka kexatzerik, hau amorrua!

1915eko abuztuaren 28a.

Goizeko hiruak dira eta orain nator bueltan batailatik, tragedia bat izan da, gizon asko galdu ditugu eta ez dugu alemanak atzeratzea egitea lortu. Ezinezkoa da jan eta lorik egin gabe borrokatzea, inpotentzia handia izan da nire kideak hiltzen ikustea bata bestearen atzetik momenturo, harategi bat zirudien. Imajinaezina da alemaniar metrailadorek egiten dutena gorputzekin. Nire bizitzaz beldur handia izan dut, momentu batean atzera egiteko agindua jaso egin dugu baino ezinezkoa genuen, alemaniar metraileta batek gu harrapaturik mantentzen gintuen; hala ere, jeneralak berriro ere atzera egiteko agindua eman du eta hantxe izan da sarraskirik handiena, hogei segundutan, hamasei gizon izatetik bost izatera pasa gara.
Bueno, egunak eta egunak daude, batzuetan horrelakoak dira, ez dago ezer egiterik, biharko eguna hobeagoa izatea espero dut, orain lo egiten saiatuko naiz.

Mikel Gimeno

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (9)

1915eko abuztuaren 26a.

   Gaur goizean oso goiz esnatu gara, usain jazanezina zegoen gure lo tokian, horrela deitu ahal baldin badiot leku nazkagarri honi. Gauean arratoiek oso gaizki zegoen kide bati eraso egin diote, zauriak irekiak zituen eta arratoiak bere gorputz osotik igaro egin dira, oso larri zegoen eta azkenean hil egin da. Jeneralari esan diogu gertatutakoa baina ez zaio ezer inporta, berarentzako gauzarik inportanteena gerra hau irabaztea da, berdin zaio zenbat gizon galdu behar dituen hori lortzeko.
   Jantzi egin gara eta kanpora atera gara, egun guztietan bezala. Ez dugu ezer gosaldu, alde batetik, ez daukagulako ezer jatekorik eta, beste aldetik, alemaniarrak hasi direlako jada gu erasotzen. Ez ditugu gogorik borrokatzeko, oraindikan gerra luzea dago aurretik eta gure aldeko gizon asko hil egin dituzte. Alemaniarrak gehiago dira eta arma gehiago dituzte, baina ez gara geldituko hau bukatu arte. Arratsaldean bonba bat bota dute gure aldera, gure gizon baten ondoan erori da eta hankarik gabe gelditu da. Izutu da eta ez duela gehiago borrokatu nahi esan du. Jeneralak hiltzera bidali du, ez badu borrokatzen ez duelako ezertarako balio esan digu.
   Alemaniarrak gelditu egin dira eta gu deskantsatzeko eta zerbait jateko denbora txiki bat daukagu. Bitartean gure artean hitz egin ahal dugu, eta gure familientzako gutunak idatzi ahal ditugu. Ezin dizkiegu bidali baina idaztearekin bakarrik haietaz gogoratzen gara eta indarra ematen digu borrokatzera ateratzeko. Ni nire arrebari idazten ari natzaio, asko gogoratzen naiz berataz, gure ama zaintzea eskatzen ari natzaio, oso gaixorik dagoelako. Beharbada hil egin da, baina hemen ezin digutenez ezer esan ezin dut jakin.
   Gure denbora bukatu da, berriro borrokatzera atera behar dugu, arrastaka atera gara, alemaniarrek gu ez ikusteko eta abantaila hartzeko haien aurrean. Lagun batek bonba bat bota du haien babeslekura eta ia dena erretzen hasi da, denak azkar atera dira eta gu hiltzeko nahian aurreratu dira baina gaur, egia esanda, oso ongi egon gara. Ez dira gure gizonetako asko hil eta alemaniar kopuru nahikoa akabatu dugu. Jada gaua da, berriro lotara joan behar dugu, lo egin ahal badugu baina.. oso zaila da, ez dakigu noiz etorriko diren gure bila eta adi egon behar dugu. Beno.. bihar egun berria izango da.


Nahikari Garcia

2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

Giza eskubideak: Hassanna Aalia iheslaria

Sarrera honen izenburua honako hau ere izan zitekeen: "Testu liburuek esaten dute... Gobernu demokratikoek egiten dute...". Ikus dezagun:

1. Geografia DBH-3k (Santillana) 91. orrialdean diona:
Giza eskubideak. Iheslarien egoera.
Iheslaria zenbait arrazoi direla-eta bere herrialdea utzi behar izan duena da: arrazagatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, ideologiagatik eta iritziagatik jazarria izateko beldur delako, edo tratu txarrak jasotzeko beldur, edota hilko duten beldur.
Iheslari estatutua ofiziala da. Harrera-herrialdeak mantendu egiten du eta babesa ematen dio, pertsona horrek bere herrialdera itzuli beharrik izan ez dezan, gatazka-egoerak irauten duen bitartean.

2. Hassanna Aalia saharauiak babesa eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Egun Bilbon bizi da gazte saharauia. Bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zion Marokoko auzitegi militar batek, 2010ean Gdeim Izik erresistentzia kanpaldian parte hartzeagatik. Gobernuak kanporatuz gero, arrisku larrian izango da Marokon atxilotzeko, torturatzeko eta bizi guztiko kartzela jasateko.

3. Espainiako Gobernuak ukatu egin dio babesa.
Asteartean amaituko zaio Hassanna gazteari Gobernuak alde egiteko jarritako epea.

Beraz...

4. Iruñeko kontzentrazioa, asteartean, otsailaren 3an, Gaztelu Plazan.
Bai, askotan testu liburuek ahaztu arren, oso garrantzitsua baita honako irizpide hau: idazkiak baino, praktika demokratikoa da Estatu demokratikoa definitzen duena. Saharak Nafarroa Garaian duen Ordezkaritzarekin batera, ANARASDANASATTsF elkarteek deitzen dute. Gaztelu Plazan den Karlos III. erregearen eskulturan (Karlos III.a etorbidearen hasieran).



Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (8)

1915eko abuztuaren 25a.

Bart ezin izan dut lorik egin, Alemaniarrek lorik egin ez dutelako, bost minutuero gutxi gorabehera bonba bat jaurtitzen zuten, eta erregimenduko soldadu gehienak esnatzen zituzten, azkenean erregimenduko lagun batek, Joseba Zumalakarregik, etsita, eta estresari ezin eutsiz, bere pistola hartu eta buruan tiro egin du.

Gaurko eguna oso gogorra izan da, burua aztoratuta daukat eta sukarrarekin nagoela uste dut, bart gertatu zenarekin buruan bueltaka hasi nahiz, eta asko iraungo dudalakoan nago.

Arratoiak
Gero eta arratoi gehiago daude, eta gero eta okerrago usaintzen du. Txoko bat aurkitu dut niretzat bakar-bakarrik, soldadu batzuk arratoiak harrapatzen saiatzen diren bitartean, beste batzuek beraien zauriak arratoiak xurgatxen ez zituztela ziurtatzen dute.

Gaurko gaua atzokoa baino hobeagoa izango delakoan nago, baina arratoien kopuruak, tamainak eta goseak, kontrakoa adierazten didate.

                                        Victor Gallardon