2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Ziztadak (2): Genozidioa

Esklaboak Amerikarako bidean
Hona hemen XIX. mendeko Kubako egunkarietan ohikoak ziren iragarki batzuk:
- Ile leuneko mulatotxo bat saltzen da, 7 urtekoa, osasuntsua eta oso polita, egokia morroitarako, 26 onzatan.
- 18ren bat urte dituen beltzatxo bat saltzen da, erditu berria eta umetxorik gabe, 250 pesotan, alokatu ere alokatzen da.
Esklabotzak 400 urte inguru iraun zuen, eta tarte horretan, Europako zibilizatuek Afrikan harrapatutako 150 miloi lagunetik 100 milioi lagun hil ziren Amerikara bidean, hiru lagunetik bi. Santiago Alvarez Kubako zinema zuzendariak, ordea, bere Nova sinfonía dokumentalean (1982) horrela dio:
-  Soilik 15 milioi heldu ziren Amerikara, giza merkantzia bilakatzeko. Beste guztiak, 135 miloi, ehizaren eta bidaiaren ondorioz hil ziren.
   Julian Zulueta Amondo arabarra (Anuzita, 1814) pertsonen trafikoan ezezik, azukrearen industrian eta mailegu-emaile lanetan ere aritu zen. Ulergaitza bada ere,  egun, independentzia eta berdintasuna maite dituen Kuba horrek baditu independentziaren aurkako eta esklabista baten omenez izendatuko Zulueta herria eta Zulueta kalea. Ulergaitza bada ere.



* Aurreko ziztada:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina