2015(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (11)

1915 abuztuaren 29a


Ez da ezer aldatu, atzokoa bezalako sufrimenduarekin egon gara jateko ordua arte. Berriz lubakietara bueltatu gara. Egun osoa daramagu esku-bonbak botatzen eta alemanen esku-bonbak jasaten, 7 ordu daramatzagu horrela. Hau ez da nik eta beste milaka eta milaka gazteok pentsatzen genuena, Alemanak ti-ta batean amaituko genituela.
Atzo gauza txar bat gertatu zitzaigun, gazte alemanen lubakietara iristean nire lagun Ander Etxeparek esku-bonba bat bota eta gure lagun Jesus Ezkutariren ondoan lehertu eta hil egin zuen. Gaur goizean Ander gaztea, berak bere buruari tiro bat botata aurkitu dugu. Oso urduri gaude gure lagunei gertatu zaienarekin eta gaur barrunbe batera hildakoak eramatera behartu gaituzte. Gogorra izan da gure lagunak horrela azken aldiz agurtzea, baina ezin dugu borrokatzeari utzi, zeren gaur gure lagunak izan dira, baina bihar agian ni izango naiz. Lo egiterakoan lagunen eta gerrak eraman dituen milaka eta milaka gazteen aurpegiak ikusten ditut. Ezin duzu ideia bat egin zenbat min eta gorroto daukadan gerrak nire jendearen bizitzak eramaten dituela ikusirik…

Hodei Goñi

5 iruzkin:

  1. Kaixo Pierre, esku-bonba madarikatu horiek!. Oroitzen naiz gerrara ekarri gintuztenean, horretarako prestatu gabe, bi laguni eskuan egin zion eztanda, hori bai gogorra!

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Pierre, oso gogorra izaten da ikustea zure lagun bat esku bomba batez lehertzea, zu oso gogora duzu bhotza, sorte on hurrengo borrokan, meritu haundia duzu!
    Patxi Iturralde.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Pierre, oso gogorra izaten da ikustea zure lagun bat esku bomba batez lehertzea, zu oso gogora duzu bihotza, sorte on hurrengo borrokan, meritu haundia duzu!
    Patxi Iturralde.

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa patxi abasolo!egio osoa daukazu,meritu andia duzu gerran egotea eta horaindik bizirik egotea!segi horrela!

    ErantzunEzabatu
  5. Kaixo patxi iturralde!egia daa baima gerrak madarikatuak horrelakoak dira!esker mille ematen dizidazun animoen gatik,asko motibatzen didate gerretan!segi horrela!

    ErantzunEzabatu