2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Hego Afrikako indiarrek pairatutako zapalkuntza

Badator azterketa-garaia. Ikasle batek iragarri bezala, gaurkoan Akulturazioa eta Apartheid atera dira, besteak beste. Begiratu bat bota diet gainetik eta badirudi azterketak nahiko ongi direla, ikusiko dugu, idatzi bederen idatzi egin dute, eta ez da gutxi, ezta?
XIX. mendearen bukaerako Hego Afrikaz hitz egiten dugunean, 2.000.000 afrikarrak ditugu buruan. Hala ere, 75.000 indiar ere baziren, 30 urte lehenago-edo helduak, azukre-plantazioetan lan egiteko. Horiek ere zapalkuntza gogorra pairatu behar izan zuten.
Orangeko Estatu Librean lege berezi batek indiarren eskubide guztiak ukatu zituen, eta zerbitzari lanetan baino ezin zuten jardun. Transvaalen, berriz, kasu bakanen batzuk salbuetsita, debekatua zuten lurrak erostea; horrez gain, ez zeukaten boto-eskubiderik, ezin ziren parke publikoetan sartu eta iluntzeko bederatziez geroztik etxetik ateratzeko baimen berezi behar zuten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina