2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Alexandra Kollontai, Iraultza gorriaren bihotz morea

Gaur, klasean landu eta testu liburuetan agertzen ez den emakume bat aurkeztuko dizuet: Alexandra Kollontai idazle eta iraultzaile errusiarra (1872-1952). Hona hemen Alexandrak berak bultzatu eta Errusiako Iraultzak finkatutako benetako parekidetasunerako oinarriak: Emakumeen boz eskubidea, ezkontza borondatezkoa, ezkontza barruko eta sasiko haurren arteko bereizketa desagerrarazi, gizonen eta emakumeen lan baldintzak eta soldatak berdindu, amatasun soldata sortu, diborzioa onartu eta libreki eta doan abortatzeko eskubidea aitortu. Kollontai haratago jo, eta harremanen eta sentimenduen gaineko hausnarketa sakona gauzatu zuen; sexu harremanetan ere benetako iraultza aldarikatu beharra zegoen ezinbestean. Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, ezta?

1927an ikusi zuen argia Kollontairen nobela bakarra: "Maitemindutako Boltxebikea". Txalapartak 2008an argitaratu zuen gaztelerazko bertsioa, "La bolchevique enamorada". Honetan, Kollontairen asmoa, "ahal den heinean bada ere, burgesiaren eta moralaren hipokresia zaharrari aurre egitea" izan zen. Izan ere, Volodya izeneko anarkistaz maitemintzen den Vassilissa boltxebikearen istorioa hartu zuen horretarako oinarri eta protagonistak sexualitateari, leialtasunari, konfiantzari, bikote harremanei eta konplizitateari buruz diteun zalantzekin harilkatu zituen orrialdeak.


* Informazio gehiago: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina