2017(e)ko irailaren 20(a), asteazkena

Benito Lertxundi, "Itzaltzuko bardoa"


Garxot komikia, 2003.
   Herriaren oroimena eta kultura kantuaren bidez transmititzea zen bardoaren eginkizuna. Pertsona nabarmena izan ohi zen. Herriz herri istorioak, kondairak eta bertsoak kantatzen zituen, herriaren kulturaren garra bizirik mantenduz. Boterearentzat pertsona arriskutsua izan zitekeen ere, komeni ez zitzaien mezuak helaraz baitzitzakeen.
   Itzaltzun (Nafarroa) XII. mendean bizi den bardoa da Gartxot, istorio eta poemak herriari kantatzen dizkion kontalaria. Orreagako abade berriak ez du gogoko bardoaren jarduna, eta deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Ahots ederra du Mikelotek, eta latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak. Mikelotek ihes egitea lortuko du, eta aitarekin herriz herri kantatzen hasiko da, harik eta soldaduek harrapatuko dituzten arte.
 Boterearen aurka pertsonek har dezaketen hiru jarrera islatzen ditu filmak: Ihes egitea, kolaboratzea eta aurre egitea. Konkista eta akulturazio prozesuen aurkako erresistentziaren ikurra dugu Gartxot.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina