2017(e)ko irailaren 6(a), asteazkena

Eneko Compains: "Zer gertatzen ari da Venezuelan?"

Egun bat eta hurrengoan ere, Venezuela albistea da komunikabideetan. Baina zer gertatzen ari da benetan herrialde honetan? Hona hemen Ahotsa.infok Eneko Compains-i egindako elkarrizketa.

Eneko Compainsek oso ongi ezagutzen ditu Venezuelako politikaren gako nagusiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakasle honek gertutik jarraitu du prozesu boliviartarra eta aholkularitza lanak egin ditu Venezuelako Gobernuarentzat. Bere ustez, Venezuelako egoera oso zaila da eta horren arrazoi nagusia oposizioaren jarrera dela azpimarratzen du.

Nicolas Madurok zuzentzen duen Gobernuak Asanblada Nazional Konstituziogilea osatzeko hauteskundeak deitu zituen krisi hau gainditzeko, eta oposizioak ez du hauteskunde hauetan parte hartu nahi izan, eta boikoteatzen saiatu da. Ez dute lortu, eta horrek areagotu egin ditu mugimendu hau osatzen dutenen arteko desadostasunak. Erreportai honetan Eneko Compainsek azaltzen digu nortzuk osatzen duten Venezuelako oposizioa, zeinek du oposizioaren lidergoa eta zeintzuk diren euren interesak.
Bestetik, Venezuelaren aurka mundu mailan dagoen estrategiaren arrazoiak zeintzuk diren ere argitu dizkigu Compains-ek, eta Chavismoa ez aurrera ez atzera egoera batean aurkitzen dela gaur egun ziurtatzen du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina