2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Heriotza zigorra Iruñeko kartzelan, 1924an

Oraintxe konturatu naiz bi urte hauetan 15.000 klik egin direla gure Historia Txoko honetan, ederra benetan! Historia zein bestelako istorio txiki handi horiek guztiak... euskaraz, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, ezta?
Gaurko istorioa Iruñeko espetxe zaharrean kokatua da. Izan ere, aurreko udal-gobernuak eraikina bota egin bazuen ere, memoria gune izaten jarraituko du aurreratzean ere.

1924ko azaroaren 6an, 42 militante anarkista Donibane Lohizunetik irten ziren Primo de Rivera diktaduraren aurka jarduteko. Bera-ra iristean Guardia Zibilarekin topo egin zuten. Bi guardia zibil eta lau gerrillari hil eta bese hamazazpi zauritu ziren. Beste batzuk atxilotu egin zituzten.

Gaur8, 2017ko otsailaern 18a, 31. or.

Enrique Gil Galaz, Julian Santillaz eta Pablo Martin Sanchezi, heriotza zigorra ezarri zieten gerra-kontseilu batean. Zigorra garrotez gauzatu zuten abenduaren 6an, Iruñeko kartzelan. Pablo Martin Sanchez barakaldarrak, urkamendira zeramatela, zaindarietatik askatu eta kartzelako patioko lehen solairura igota, bere burua bota zuen. Berehala hil zen. Julian Santillazek, hil baino lehen, hauxe esan zuen ozenki: "Esan nahi dut ez dudala neure burua erruduntzat jotzen, eta ez dudala protesta egiten justiziaren aurka, tiraniaren aurka baizik". Dolu gisa, Iruñeko Euskal Jai pilotalekuan ez zuten partidarik jokatu. Irudian, senideak eta lagunak ageri dira Iruñeko kartzelaren parean, bandera beltza altxatuta. Argazkia Donostia bizi zen Pascual Marin argazkilari tuterarrak egin zuen.


2017(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

Zuli: "Errefuxiatuak, ongi etorri!"

Bihar, Mendillorriko Civivox-en, Greziako errefuxiatuen kanpalekuetarako bidaia egingo dugu. Hona hemen 10 urteko Oihanak egindako istorio ilustratua gaiaren inguruan.

Oihana Abasolo, 10 urte, Ezkaba aldizkaria, 2017ko otsaila.

2017(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

Mendillorriko AUZINE: "Justi people" dokumentala

Oso proposamen interesgarria ostegun honetarako: "Justi people" dokumentala. Sergio, Urko, Saioa eta Julen auzokideek Greziako errefuxiatuen kanpalekuetako errealitatera hurbilduko gaituzte. Ondoren, solasaldia izanen dugu Begoña Huarterekin, errefuxiatuak ekartzen saiatzeagatik atxilotu zuten #OngiEtorriErrefuxiatuak kolektiboko aktibista.


2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Word Press Photo Sariak 2017

Sariak banatu zituen atzo World Press Photo fundazioak. Mundu osoko argazkilariek hartzen dute parte, eta 80.400 argazki aurkeztu dituzte aurtengo saioan. Burhan Ozbilici argazkilariak jaso du sari nagusia, non jaso zuen abenduan Anakaran Turkiak polizia batek Errusiako enbaxadorea kameren aurrean hil zuen unea. Ikusiko duzuenez, itxaropenerako tarte txikia argazkiek islatzen dutena, bestelako istorioak badiren ere, zergatik ote?

Mevlut Merts Altintas zen 22 urteko polizia, Andrei Karlov enbaxadorea hitz egiten ari zela, pistola atera, eta tiro egin zion bizkarrean. Hatz bat altxatu (Jainkoa bat dela adierazteko keinua), eta Siriako Al-Nusra Fronte talde islamistaren leloak oihukatu zituen. Ikusleak mehatxatu zituen, eta hiru zauritu. Baina Ozbiliciren sen profesionalak beldurrak baino indar handiagoa izan zuen, eta argazkiak egiten jarraitu zuen, irudi perfektua lortu arte.


Desobedientzia zibila. Ieshia Evans ekintzailea eskuak eskaintzen atxilotuko zuen poliziei, Baton Roug-en (AEB). Beltzen aurka Poliziak darabilen indarkeriaren aurkako protesta batean gertatu zen, uztailaren 9an, Alton Sterling gizon beltzaren heriotzaren aurkako manifestazio batean. Gaurko Gaien atalean lehen saria eman diote irudiari.


Egunerokoa, Kabulen. Najiba (ez dute abizenik eman) Shabir iloba besoetan duela. Haurra zauritu egin zuten bonba batekin, Kabulen, martxoaren 29an hartu zuten irudia.


Harrapatuta. Itsas dortoka bat (caretta caretta) sare batean harrapaturik, Tenerifeko uretan (Kanariar Uharteak). Iazko otsailaren 17an hartu zuten irudia.


Fidelen zain. Kubako Lanaren Gazte Armadako kideak, Fidel Castroren gorpua daraman ibilgailua noiz pasa zain, abenduan.



* Informazio gehiago:



2017(e)ko otsailaren 4(a), larunbata

Klaserik gabeko gizartea

Gaur goizean, klasean sartu eta aipu hau idatzi dut arbelan. Ikasleek burua jo eta su astindu ondoren, azkenean azaldu behar izan diet "klase" hori une horretan gozatzen eta sufritzen ari ginen klase-ordu bat besterik ez dela. Ahhhhh! Eta baieztatu ere baieztatu dugu, horrela izanik, bai, nire ikasleak ere badirela Mendillorriko sektore iraultzaileena.

Rodin-en eskultura
Argazkia: Patxi Abasolo





"Estudianteena da sektorerik iraultzaileena klaserik gabeko gizartean bizi nahi luketelako"

Sarrionandia, Hitzen ondoeza, 1997

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Suminaren mahatsak: Tom Joad-en mamua

Gai berria hasi dugu Batxilergoko 1. mailan: "Oparotasuna, krisia eta depresioa". AEBko 1920ko hamarkadako oparotasuna, zergatik bilakatu zen Depresio Handi hurrengo hamarkadan? Nola sortzen da burbuila espekulatibo bat? Nolakoa zen eguneroko bizitza Depresio Handian? Ze nolako proposamenak egin ziren krisialdetik ateratzeko?
Honetan, bi bitarteko bikain erabiliko ditugu gaia erakargarri eta ulergarri bihurtzeko: John Forden Suminaren mahatsak filma, eta filmeko protagonista Tom Joad gogoan Bruce Springsteenek sortutako kanta: Tom Joad-en mamua. Has gaitezen kantarekin.