2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Word Press Photo Sariak 2017

Sariak banatu zituen atzo World Press Photo fundazioak. Mundu osoko argazkilariek hartzen dute parte, eta 80.400 argazki aurkeztu dituzte aurtengo saioan. Burhan Ozbilici argazkilariak jaso du sari nagusia, non jaso zuen abenduan Anakaran Turkiak polizia batek Errusiako enbaxadorea kameren aurrean hil zuen unea. Ikusiko duzuenez, itxaropenerako tarte txikia argazkiek islatzen dutena, bestelako istorioak badiren ere, zergatik ote?

Mevlut Merts Altintas zen 22 urteko polizia, Andrei Karlov enbaxadorea hitz egiten ari zela, pistola atera, eta tiro egin zion bizkarrean. Hatz bat altxatu (Jainkoa bat dela adierazteko keinua), eta Siriako Al-Nusra Fronte talde islamistaren leloak oihukatu zituen. Ikusleak mehatxatu zituen, eta hiru zauritu. Baina Ozbiliciren sen profesionalak beldurrak baino indar handiagoa izan zuen, eta argazkiak egiten jarraitu zuen, irudi perfektua lortu arte.


Desobedientzia zibila. Ieshia Evans ekintzailea eskuak eskaintzen atxilotuko zuen poliziei, Baton Roug-en (AEB). Beltzen aurka Poliziak darabilen indarkeriaren aurkako protesta batean gertatu zen, uztailaren 9an, Alton Sterling gizon beltzaren heriotzaren aurkako manifestazio batean. Gaurko Gaien atalean lehen saria eman diote irudiari.


Egunerokoa, Kabulen. Najiba (ez dute abizenik eman) Shabir iloba besoetan duela. Haurra zauritu egin zuten bonba batekin, Kabulen, martxoaren 29an hartu zuten irudia.


Harrapatuta. Itsas dortoka bat (caretta caretta) sare batean harrapaturik, Tenerifeko uretan (Kanariar Uharteak). Iazko otsailaren 17an hartu zuten irudia.


Fidelen zain. Kubako Lanaren Gazte Armadako kideak, Fidel Castroren gorpua daraman ibilgailua noiz pasa zain, abenduan.



* Informazio gehiago:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina