2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Pierre Etxeberriren Egunkaria: Euskaldun bat Lehenengo Mundu Gerran (9)

1915eko abuztuaren 26a.

   Gaur goizean oso goiz esnatu gara, usain jazanezina zegoen gure lo tokian, horrela deitu ahal baldin badiot leku nazkagarri honi. Gauean arratoiek oso gaizki zegoen kide bati eraso egin diote, zauriak irekiak zituen eta arratoiak bere gorputz osotik igaro egin dira, oso larri zegoen eta azkenean hil egin da. Jeneralari esan diogu gertatutakoa baina ez zaio ezer inporta, berarentzako gauzarik inportanteena gerra hau irabaztea da, berdin zaio zenbat gizon galdu behar dituen hori lortzeko.
   Jantzi egin gara eta kanpora atera gara, egun guztietan bezala. Ez dugu ezer gosaldu, alde batetik, ez daukagulako ezer jatekorik eta, beste aldetik, alemaniarrak hasi direlako jada gu erasotzen. Ez ditugu gogorik borrokatzeko, oraindikan gerra luzea dago aurretik eta gure aldeko gizon asko hil egin dituzte. Alemaniarrak gehiago dira eta arma gehiago dituzte, baina ez gara geldituko hau bukatu arte. Arratsaldean bonba bat bota dute gure aldera, gure gizon baten ondoan erori da eta hankarik gabe gelditu da. Izutu da eta ez duela gehiago borrokatu nahi esan du. Jeneralak hiltzera bidali du, ez badu borrokatzen ez duelako ezertarako balio esan digu.
   Alemaniarrak gelditu egin dira eta gu deskantsatzeko eta zerbait jateko denbora txiki bat daukagu. Bitartean gure artean hitz egin ahal dugu, eta gure familientzako gutunak idatzi ahal ditugu. Ezin dizkiegu bidali baina idaztearekin bakarrik haietaz gogoratzen gara eta indarra ematen digu borrokatzera ateratzeko. Ni nire arrebari idazten ari natzaio, asko gogoratzen naiz berataz, gure ama zaintzea eskatzen ari natzaio, oso gaixorik dagoelako. Beharbada hil egin da, baina hemen ezin digutenez ezer esan ezin dut jakin.
   Gure denbora bukatu da, berriro borrokatzera atera behar dugu, arrastaka atera gara, alemaniarrek gu ez ikusteko eta abantaila hartzeko haien aurrean. Lagun batek bonba bat bota du haien babeslekura eta ia dena erretzen hasi da, denak azkar atera dira eta gu hiltzeko nahian aurreratu dira baina gaur, egia esanda, oso ongi egon gara. Ez dira gure gizonetako asko hil eta alemaniar kopuru nahikoa akabatu dugu. Jada gaua da, berriro lotara joan behar dugu, lo egin ahal badugu baina.. oso zaila da, ez dakigu noiz etorriko diren gure bila eta adi egon behar dugu. Beno.. bihar egun berria izango da.


Nahikari Garcia

3 iruzkin:

  1. Kaixo Pierre, oso lan ona egin duzue, zorionak, gauza bat, non borrokatu duzue?
    Patxi Iturralde.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Pierre!! Arratoiekin zerbait egin beharko duzuela uste dut, Jeneralarekin serio hitz egin eta ez badiezue kasurik egiten, berari izorratu beharko zeniotela uste dut, jasanezina delako!! Animo eta zorte on!

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Pierre!! Zenbat egun daramatzazue ezer gosaldu edo jan gabe??

    ErantzunEzabatu