2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Iruñeko Gaztelua (1308-1512)

  Abenduaren 3an, Nafarron Biltzarra-Día de Navarra, Nafarroa Bizirik-ek eta Iruñeko Udalak Iruñeko Gaztelua oroitarazteko xafla inauguratu zuten. Hona hemen xaflak azaltzen duena XIV. mendeko gaztelu nafarrari buruz.

IRUÑEKO GAZTELUA

Iruñeko alkate Joseba Asiron eta
Nafarroak Bizirik-eko kide Patxi Abasolo

Argazkia: Imanol Elizalde
Nafarroako Luis I.ak eraikitakoa, gaur Gaztelu Plaza dagoen orubean altxatu zen lehenengo gaztelua izan zen. 1308 eta 1310. urteen artean eraiki zen, Erronkariko Martin eta Cruzateko Belenguer irakasleen zuzendaritzapean. Plazaren iparraldean kokatua zegoen, La Perla Hotelaren ondoan. Planta karratua zuen, eta dorre borobilak, eredu frantziarrari jarraituz.
Bere murruak, gaurko Estafeta karrikarekin paraleloak ziren. Kale honetako etxe asko gaztelu honen pareta sendoen gainean altxatu ziren. Gaztelua eraikitzeko, Nabarreriako Burgoaren harriak erabili ziren, garai horietan ondakinak bihurtua zegoena, 1276. urtean, Burgoen Gerran, deuseztatua izan zen eta.
Hiru ate zituen. Ate nagusia, gaurko plazari begira irekitzen zen, gazteluaren arma-patio gisa erabiltzen zena. Beste ate bat, Zorriburbu auzoari begira zegoen, San Nicolaseko eskaileren ondoan. Eta hirugarrena, Estafetako eskaileren ondoan. Zenbaitetan, 1411. urtean adibidez, egurrezko palkoak altxatzen ziren. Bertatik, errege-erreginek, Gaztelu Plazan ospatzen ziren jaialdi eta lehiak ikus ditzaten.
1512ko konkistaren ondoren, gaztelua suntsitu zuten, eta bere harriekin gotorleku berria eraiki zuten, Fernando Katolikoak aginduta, plazaren kontrako frontean altxatu zena, gaur Nafarroako Jauregia dagoen tokian.

1512-2012 Nafarroa Bizirik

Nafarroako gaztelua omenduz
Argazkia: Patxi Abasolo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina