2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

Mendillorri BHIn ere, Errebalideei Planto? Zergatik ez?

DBH, 4. mailako azterketa. Zertan ari gara?
LOMCE erreforman ezarri zituzten lau azterketa orokortuetako bat, aurten martxan izango dena. Hori bai, erabat urardotuta: eragin akademikorik ez du izango.

Orduan, zertarako balio izan dute 15 urteko eskolaldi guztian zehar batez beste ikasi behar izan dituzten 120 ikasgaiek, hiruilekokako pasa behar izan dituzten 360 ebaluazioek edota egin dituzten ehunka azterketa partzialek?
Auskalo!

Zer erabaluatuko dute?
Laugarren mailako enborrekoak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Geografia eta Historia, Matematika eta adarreko bi ikasgai.

Nortzuek egin behar dute?
Lagin bat izango da, ministerioarekin adostuta. Ikasle guztiek ez dute egin behar, beraz. Mendillorri BHIn 45 ikaslek egingo dute. Nortzuk izanen dira? Zein irizpideren arabera? Auskalo!

Nolakoak izanen dira probak?
Auskalo!

Noiz egingo da?
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 11n.

Zer eragin edukiko du?
Batere ez. Ikasleek berdin-berdin jasoko dute titulua azterketa egin edo ez, gainditu edo ez.

Eta hurrengo ikasturtean?
Madrilen erabakitzen bada, derrigorrezkoa izanen da.

Zer jarrera azaldu du lurralde hauetako jendeak?
Sindikatuek azaldutako kritikez gain, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, orain hiru urte sortu zuten Hezkuntza Plataformen Topagunea, LOMCEren aurka eta tokian tokiko egitasmoaren alde eratutako taldeen bilgune. Azterketa orokortuen aurkako plantoak bultzatu dituzte. Nafarroan, Topaguneko ordezkari baten hitzetan, "dinamika propioa" dutela azaldu berri du.

Zein da dinamika propio hori?
Auskalo!

Zer jarrera azaldu du Mendillorri BHIko eskola-komunitateak?
Aurreko astean honako proposamen hau eraman zen Koordinazio Pedagogikoko Batzordera: Ikastetxeak uko egitea probak egiteari.

Zein erantzuna izan du proposamenak?
Hainbat mintegik horren aldeko hautua egin arren, zuzendaritzak ez du babesten eta eztabaidak ez du aurrera egin gaurko Koordinazio Pedagogikoko Batzordean.

Zer egingo dugu irakasleok?
Auskalo!

Zer egingo dute familiek?
Auskalo!

Zer egingo dute ikasleek?
Auskalo!

Zer egin beharko genuke eskola-komunitateko kide guztiok?
Azterkeei planto egitea, beste ikastetxe batzuetan erabaki duten bezala.

Aizu, eta zer da desobedientzia zibila?
Legez babestutako injustizia bati modu publiko, ez biolento eta masiboan aurre egitea.


Aizu, eta zergatik ez Mendillorri BHko Ikastetxean? Auskalo gehiagori EZ!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina