2015(e)ko irailaren 11(a), ostirala

Txile, 1973ko irailaren 11

Amets baten amaiera, amesgaizto baten hasiera




* Informazio gehiago:


5 haur hiltzen dira segundu bakoitzeko

  Honako artikulu laburra irakurri ahal izan dugu gaur Berria egunkarian:

6.000.000
HILDAKO HAURRAK URTEAN
Aurten 5 urtetik beherako ia sei milioi haur hilko dira munduan, Osasunaren Mundu Erakundearen eta Unicefen azterketa baten arabera. Kopurua %52 jaitsiko litzateke 1990etik, orduan 12,7 milioi haur hil baitziren. Hala ere, hiru heriotzatik bi saihestea zen epe horretako helburua. Angolan jaiotzen diren mila haurretatik 254 hiltzen dira 5 urte betetzerako.

  Burura ekarri dit "El ataque de los hambrientos" abestia, 1985ean La Polla Records taldeak kaleratutako Revolución albumekoa.

Están en el hemisferio chungo
y en vez de pan les dais cañones,
a cambio de su futuro
la cara B de la opulencia.

Miradles a los ojos,
veréis la desesperación.
Nuestro mundo es el consumo
y ellos tienen hambre.

Cada dos segundos muere uno,
porque en su sitio ponéis un arma...

  Beraz, duela 30 años, nik 18 urte nituenean, munduan bi segunduero bat hiltzen bazen, orain 5 haur dira segundu bakoitzeko. Izugarria, ezta?
  



2015(e)ko irailaren 4(a), ostirala

"Black is beltza" Nafarroako Komiki Azokan

  Nafarroako Komikiaren Azoka zabalik izanen dugu irailaren 27ra arte. Hilabetez, komikiaren inguruko erakusketak, tailerrak eta bestelako jarduerak eskainiko ditu Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan eta Civicanen. Artista gonbidatuen artean, Bernardo Bergara iruindarra, Aitor Saraiba, Mikel Urmeneta, Belatz eta Leire Salaberria izanen dugu, besteak beste.

  Honetan gomendatu nahi dizuet Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Jorge Alderreteren Black is Beltza lana. Batetik, Ziudadelan ikusgai dugun erakusketaizen bereko nobela grafikoaren inguran. Bestetik, irailaren 10ean izanen den mahai ingurua. Bertan, Muguruza eta Canoz gain, 60ko hamarkadan erraldoien konpartsakoa izandako kide batek parte hartuko du. Ez galdu aukera! Hori bai, jakina!, aurretik nobela grafikoa eskuratu eta gozatu.

  1965eko urrian gaude. New York Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.

  Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcom Xren hilketak eragindako sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.



  Hona hemen Black is Beltza egitasmoaren inguruko bideoa:


http://www.muguruzafm.com/black/index.htm

2015(e)ko irailaren 2(a), asteazkena

2015(e)ko abuztuaren 31(a), astelehena

Mendillorriko Jauregia mendillorritarrontzat

  Elizaren menpe (1384), Gaztelaren menpe (1512), Foru-Gobernuaren menpe (1989)... menpekotasun historia luzea Mendillorriko Jauregiarena. Nork zainduko hobeki mendillorritarrok baino?

2015(e)ko abuztuaren 25(a), asteartea

Saihets-hezurrei eta aluei buruz



2000 urteko istorio zorigaiztoko bat iraultzen...

                                                                                                                                                                     Berria, 2015-abuztua-25