2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Ander Fuentes, "Iturri", irakasle eta bertsolari

Julio Soto txapelduna, atzekaldean Ander Fuentes
Argazkia: Iñigo Uriz, Argazki Press, Berria
  Larunbatean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Zortzi bertsolari lehiatu ziren, horien artean Ander Fuentes, gure Ikastetxean ingelesa irakaslea dena. Gaurko Berrian  Beñak Zamalloak azaldu bezala, buruz burukoaren aurretik ere argi zegoen Julio Soto txapelduna izango zela. "Soto eta Xabier Terreros finalistekin batera, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika aritu ziren. Buruz burukora artekoak eginda, Terrerosekin batera, Lazkoz zen Sotorekin buruz burukoa jokatzeko hautagai nagusia. Estangak bere kolore berezia eman zion finalari. Fernandezi goia jotzea falta izan zitzaion. Fuentesek jarrera emankorra izan zuen oholtza, eta pixka bat beheragotik txukun aritu zen. Zelaietak ez zuen umorean hutsik egin zortziko txikian, eta gainontzeko ariketetan ere defendatu zen. Azkenik, Karriak, txukun egindako bidea kartzela on batekin borobildu zen".
  Ander Fuentes, Iturri, Zubietan sortu zen, 1979. urtean. Bigarren finala izan du, non 6. postua eskuratu duen 412,5 punturekin. Berak azaldu bezala, "2009an finalean sartu nintzenean ez nintzen oso kontziente. Orain, gaia aditu eta saiatzen naiz bidea pixka bat argiago ikusten. Kontzienteagoa naiz, baina, egia esan, ez dakit zer den hobe". Egia esanda, ikastetxea ere plaza ederra dugu bertsolari gisa aritzeko, beti ere aurretik lan itzela egina izanda. Eta, jakina!, taulan edo gelan serio demontre izanda ere, barruko irribarrea galdu gabe, hori baita garrantzitsuena. Zorionak Ander! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina