2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

Errusiako Iraultza: Alexandra Kollontai

  Ostiralean izan genuen Errusiako Iraultza aztertzeko azken eguna. Eduarno Galeanok idatzitako Ispiluak: Mundu ia ororen historia (Espejos: Una historia casi universal) liburua bidelagun. Euskaraz, Txalapartak 2008an argitaratua. "Lenin", "Alexandra", "Stalin" eta "Rosa" irakurri ondoren, hurrengo gertaera historioetarako baliogarri izango ditugun "Ozarkeria" eta "Beltz hegaldun" testu laburrak izan genituen aztergai. Galeanok berak dioenez, "Ispiluak jendez lepo. Ikusezinek gaituzte ikusten. Ahantziek oroitzen. Gure burua ikustean, haiek ditugu ikusten. Gu joatean, badoaz?". Hona hemen gure testu liburuetan azaltzen ez diren balio handiko emakume horietako bat.

Alexandra

  Maitasuna natural eta garbia izan dadin, edaten dugun uraren antzeko, aske eta elkarrena behar du izan; men egitea derrigortzen du arrak, ordea, eta atsegina ukatzen. Moral berririk gabe, egunerokoan errotiko aldaketarik gabe, ez da askatze beterik izango. Jendarte iraultzak ez badio gezurrik, guztiz ezabatu behar ditu, legez eta ohiturez, emakumearen gaineko gizonaren jabetza eskubidea eta bizi aniztasunaren aurkako arau zurrunak.
  Hitzak gorabehera, hauxe zegien Alexandra Kollontaik, Leninen gobernuan ministro mailako emakume bakarrak.
  Hari esker, homesexualitateak eta abortuak krimen izateari utzi zioten, ezkontza ez zen jada bizi osorako espetxealdi, bozka eta lansari berdinerako eskubidedun ziren emakumeak, eta bazeuden haurtzaindegi doakoak, auzo jantokiak eta ikuztegi kolektiboak.
  Zenbait urte geroago, Stalinek iraultza burugabtu zuenean, Alexandrak onik atera ahal izan zuen berea. Baina Alexandra izateari lagata.

Eduardo Galeano

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina