2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Justizia Francoren garaietan

  Ahozko Historian murgilduko gara hurrengo asteetan DBH-4 Ln. Bidaia ongi eginez gero, protagonistengana jo eta belaunaldi horien bizipenak zuzenean ezagutzeko aukera ederra izango dugu. Grabagailua, ordea, ez da nahiko izango gertaera historiko horiei argia emateko. Aurretik, gure burua jantzi behar, bizipen horiek guztiak dagokien testuinguru historiko egokian kokatu ahal izateko: 40 urte luzeko zorigaiztoko diktadura frankista.

Justizia Francoren garaietan

Irudia: Eneko

Goian, oholtza gainean buru, bere toga beltzean bildurik, auzitegiko presidentea.
   Eskuinean, abokatua.
   Ezkerrean, fiskala.
   Zenbait maila beherago, auzipetuen aulkia, oraindik hutsik:
   Beste epaiketa bat hastear.
   Atezainari zuzenduz, Alfonso Hernandez Pardo epaileak zera argitzen du:
   - Sar dadila zigortua.


Eduardo Galeano, Ispiluak, Txalaparta, 2013.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina