2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Azterketan sabai-aizuna ere laguntzaile

Sabai-aizunak ere mintzatzen dira [1]
Argazkia: Patxi Abasolo
   Oso trebeak dira ikasleak txuletak egiten, horretan zalantzarik ez, nahiz eta gero, egindako lan handi hori, ti-ta batean alferrik galdu. Izan ere, izerditan, une erabakiorra ailegatzean, poltsikotan edo miaketa egin eta, hara, laguntzailerik topatu ez! Txuletatxoa pasabidean erori eta irakasle baten eskutara, en fin!

   Bai, oso gauza arrunta da azterketan ikasleak urdurik izatea, oso logikoa. Baten bat zerura begira ere harrapatuko dugu. Mirariren baten zain ote? Edo, besterik gabe, sabai-aizunak dioenak jakin nahaian? 


Sabai-aizunak ere mintzatzen dira [2]
Argazkia: Patxi Abasolo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina