2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

Mendillorriko DBH-4L Iruñeko Udaletxean

Gaur Diario de Noticias-en atera gara, hau koadrila ederra! Bai, aurreko hilean Iruñeko ibilaldi historikoa prestatu nien DBH-4Lko ikasleei. Zintzo-zintzo ibili ginen 8:30etan ikastetxetik atera genuenetik 13:15etan itzuli ginen arte. XIX. eta XX. mendeetako Iruñea izan genuen aztergai: Argako emakume garbitzaileak, Arrotxapeko larru-ontzaileen auzoa, zezen plazako armarri errepublikazalea... eta José Rodríguez Medel komandantea lagundu genuen Kapitanian Molarekin bildu zenetik, altxamenduari ezetz esateagatik San Frantzisko plazan tirokatu zuten arte. Hamaiketako baino lehen, Udaletxerako bisita izan genuen, argazkiak jasotzen duen unea hain zuzen; hori bai, lau lagun falta dira, bi ez ziren hurbildu, eta beste bi argazkilariaren atzean dira, horiek lotsatiak! Gora DBH-4L. Mila esker zuen ondoan izateko aukera eman izanagatik, plazerra izan da!

Diario de Noticias, 2016-ekaina-6.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina