2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Emakume nekaezinak, Lizarra 1620 - Hondarribi 2018

Ofizialki maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumezkoa da Katherine Switzer (Amberg, Alemania, 1947). 1967ko apirilaren 19an izan zen, Bostonen. "Egun horrek, dio Katherinek, goitik behera aldatu zuen nire bizitza. Baina ez nirea bakarrik, baita milaka emakumeena ere. Ez nuen Bostongo maratoia korritu historia egiteko. Baina lasterketa arduraduna, Jock Semple, oldartu egin zitzaidan. Artean, emakumeek ez zuten Bostongo maratoia korritzen; ez, behintzat, dorsalarekin. Beraz, lasterketa uztea nahi zuen. Baina bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako bat hartu nuen: lasterketa amaitzea".
Boston, 1967
Ikusleei dagokienez, "batzuek txalo egin zidaten, eta "aurrera, aurrera" oihukatu. Beste batzuek, ordea, ez zuten ondo hartu. "Etxean egon beharko zenuke, senarrari afaria prestatzen", oihukatu zidan batek. Gogorrena izan zen emakumeak entzutea halako gauzak esaten. Emakume horiek askatasunaren eta berdintasunaren beldur ziren. Nik esaten nion nire entrenatzaileari: "Egun batean ulertuko dute, eta baten bat nire laguna izango da. [...] Berdintasuna bide desberdinetatik iritsiko da, eta jende askok ez du ulertzen horietako bat tradizioaren aitzakian edo izenean egiten diren eskubide urraketak amaitzea izango dela. Horrela sinesten dugunak ezin gara geldirik egon. Ekintza txikiena ere handi izan daiteke. Giza eskubideak tradizioaren gainetik daude".*
Bai, Hondarribin ereplastiko beltzaren atzekaldean oihukatzen diren emakumeak askatasunaaren eta berdintasunaren beldur badira ere, egun batean ulertu egingo dute. Horretarako, hala ere, ezinbestekoa izanen da beste emakume horiek hartutako erabaki sendoa: lasterketa amaitzea. Hala bedi!



Elkarrizketa, Berria, 2018-urria-9

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina