2015(e)ko apirilaren 12(a), igandea

Egitasmo ederrak haragitzen... ikasgelaren bi aldeetan

Mendillorriko Herri Baratza
Argazkia: Mendillorriko Gazte Mugimendua
   Ia HAMAR egun Sarean klik egin gabe, gaur egun ezinezkoa badirudi ere. Eta gustura, dena esan behar; are gehiago ikustean auzoko jendeak jarraitu egin duela klik egiten gure Historiaren Txoko txiki honetan, BERREHUN klik aste eta erdi honetan, hori den/k lagun!
   Klik egitea, ordea, ez da batere nahikorik egitasmoak haragitzeko. Hau primeran dakite Mendillorri edertzen egunak (asteak, hilabeteak eta, jakina!, urteak ere) eman dituzten gazte eta beti-gazte horiek. Pozgarria, benetan, ikustea hor, herri baratzean, gure ikasleak ere badirela lurra lantzen, maitekiro, minutuak eta orduak inbertitzen maiten duten horretan. Ikasgelatik kanpo, bai, hau inbidia! Bideberri, Herri baratza, Orduñako lagunekin izandako topaketak, Gazte txikiaren Eguna (apirilak 18), Auzine (apirilak 28), Feminismoaren inguruko ikastaroa (maiatzak 5, 12, 19, 26)... Auzoa sasoian dugun seinale ederrak!
   Bihar, mila eta bat irakaspen zabalduko dira ikasgelaren barrualdean. Izanen gara lehenengo klase egunari bi norabideko prozesua gauzatzeko itxaropenarekin helduko diogunok, beti ere, emateko eta jasotzeko prest. Eta ez gara gutxi. Bai, gelaren barrualdean egitasmo ederrak haragitzeko prest.


Ikasi egin behar da txikia izaten

Joxe Azurmendi


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina